2014/11/03

1. ebaluazio azterketak

Kaixo!!

Goiko menu barran klik egiten baduzue, 1. ebaluazio azterketen egutegia ikusiko duzue.


Animo!!

Itziarren semeak taldea, Dale Candela

2014/10/29

GURE IDENTITATEA

Hizki, alfabeto eta esamolde batzuek osatzen duten hizkera modu normala dela irudituko zaizue lehen begiratuan. Normala baino gehiago, edonon ikusi, entzun eta aurki daitekeena. Besteen antzekoa edo berdina dela irudituko zaizu.

Ikurrina airean-001.JPGBatzuek ahoari itsatsita daramate egunero, amak erakutsi zien bezala, dakizkiten denetatik lehenengoa eta beraientzat oinarrizkoa dena. Beste batzuek, aldiz, noizbehinka erabiltzen dute egunerokotasunean, baina komunikatzen ari den beste pertsonak (edo pertsona taldeak) tresna hau ondo erabili eta funtsezkotzat jotzen duenean. Badago pertsona kopurua handi bat gainera zeinek ama-tresneria bezala ikasi duen, baina gero oinarrizkotzat ez jo edo mespretxatzen dutelako erabiltzen ez dutenak, nahiz eta benetan, erabiltzen jakin. Sailkapenekin amaitzeko, gizabanako sail bat ere existitzen da, nahiz eta kopuru gutxienekoa izan, esamolde eta hitz multzo hau ikasten saiatzen dagoena, komunikazio-tresna hori aurrera ateratzeko eta galzorian ez geratzeko, iraganean hainbat alditan gertatu zen bezala. Esaerak dioen bezala: “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, baizik eta dakitenek mespretxatu eta erabiltzen ez dutelako”.

Berbakuntza modu honen lehen aztarnak III. mende inguruan aurkitu ziren eta geroztik eskuizkribu, hitz, esamolde eta horrelako aztarnak joan dira aurkitzen urteen poderioz. Jendeak pentsatuko du, tresneria honek oraindik martxan jarraitzeko, duela mende gutxi aurkituko zela hori, bestela galdu egingo baitzen, hainbat aztarna gaur egun arte bide erdian geratu diren bezala. Baina ez da horregatik, baizik eta komunikazio sortzaile horrek beste medio batzuetan indar handiagoa izan baitzuen, euren artean ahozkoan. Alfabeto oso batez osatutako identitate mota honek bere hasierako sorkuntza eta formazio urteetan ahozkoan inportantzia handia izan zuen. Beraz, horrek esan nahi du idatzian oso gutxi ematen zela: gaur egungo egoeraren guztiz kontrakoa.

Euskal HerriaGaur egun, XXI. mendean, tresneria hau (dagoeneko zahartzen hasia dena) galtzorian egoteko pausu pare batera dago, azken urte hauetan erabili den martxan jarraituz. Gazteak, nahiz eta gehienak gaur egun berbakuntza honek errepresentatzen duen herrialdekoak izan, erdaraz mintzatzen dira barra-barra, honen egoeran segundu bat bera ere pentsatu gabe; gehienen argudioz, tresna hau erabiltzeak “lotsa ematen dielako” edo “ez duelako ezertarako balio" esanez. Nagusien eta pertsona zaharren artean, berriz, esamolde eta hizki multzo honen erabilera handia da, beraiek badakitelako zein den tresna hau erabiltzeak duen garrantzia eta dakartzan ondorioak, badakitelako, EUSKALDUNAK izanik, beraien identitatea dela berbakuntza hau. Beraiek harro daude: bai beraien buruez, bai beraien mugez, hizkuntzaz eta herrialde hau osatzen duten sinboloez: Gernikako Arbolaz eta abarrez.


Konturatu ez bazarete, euskarari buruz ari naiz hitz egiten. Bai, jaun-andreok, bai: EUSKARAZ. Hizkuntza bat zein berak errepresentatzen duen herrialdean, EUSKAL - HERRIAN, hizkuntza ofiziala den, eta bertan eta muga horietatik kanpo bizi diren bere maitale, erabiltzaile eta “semeentzat”, beraien BIZITZA, IDENTITATEA eta HIZKUNTZA den. Eurak baitira, benetan, egunerokoan hizkuntza eta herrialde honengatik eta bere eskubideengatik borrokan dabiltzanak, hizkuntza hau MAITATZEN dutenak.

Harrituko zarete benetan, baina halakoa da errealitatea. Batzuei euskara erabiltzeak “lotsa” ematen dien bitartean, beste batzuek edozer ematen dute, aintzinako hizkuntza honen salbazioa eta aurrerapena edo eboluazioa ikusteagatik. Ni, egia esan, Eibarkoa naiz, eta oso harro nago nire hizkuntza eta herrialdea defendatzen dudalako edozein arriskuren aurrean, beste pertsona-talde (euskaldunen) laguntzat. Beraz, esan dezaket: Gora Euskal Herria, euskaldunak eta euskara !

2014/10/27

IKASI, IKASI eta IKASI

Ezer jakin gabe jaiotzen gara. Urtebete kostatzen zaigu ibiltzen hastea eta besteei begiratuz ikasten dugu, behin eta berriro saiatu ondoren, behin eta berriro lurrera erori ondoren, baina lortu egiten dugu. Komunikazioa beranduago dator… Lehenengo entzun eta pixkanaka hitz egiten hasten gara. Nola edo hala lehenengo hitzak ateratzen zaizkigu, hain da handia gure komunikatzeko gogoa… eta azkenean, akatsez akats gure hizkera eraikitzen goaz.

Ondoren lehen ipuinak datoz, hasieran ez dakigu zer jartzen duen paper horietan, irudi arraro horiek nola deszifratu. Baina gero irakurtzen ikasten dugu, idazten, margotzen… Eta liburu lodiagoak irakurri nahi ditugu, esaldi luzeagoak idatzi, marrazki zailagoak egin...

Musika gustuko izanez gero, tresnak jotzen ikas dezakegu: pianoa, gitarra, bibolina, tronpeta… Eta guk geure musika sortzen ikasten dugu.

Beranduago gehiketak eta kenketak datoz, ordenagailuen erabilera, kirola egitea, lehenengo makarroiak sukaldatzea, lehen mendia igotzen dugu… Eta hasieran zaila egin daiteke eta nekatu egin gaitezke, baina esaerak dioen bezala “gogoko tokian, aldaparik ez”.

Ikastea zeinen polita den ikusten dugu, ilusioz, jakinminez… ikastea. Euskaldunak garenez, gure hizkuntzan, euskaraz, ikasi nahi dugu hori guztia. Baina batzuk hobeak dira saski-baloian, beste batzuk bibolina jotzen, beste batzuek erraztasuna dute literatura ikasteko, batzuk, matematiketan ere oso jaioak dira… bakoitza ezberdina baita.

Denok eduki beharko genuke hori egiteko eskubidea, zertan onak garen deskubritzeko aukera, nahi duguna ikasi eta izateko tartea. Horregatik, LOMCE legea ez dago guretzat egina, gure hizkuntzan ikasi nahi dugulako, benetan ikasi nahi dugulako, ez ditugulako buruan ideia txoroak sartu nahi, eta etorkizun edo orainaldi batean baliagarri izango ditugun gauzak ikasi nahi ditugulako. Ikasi egin nahi dugu.

2014/10/24

MUNSTROEN POZOIA


 Kaletik ikustean, pertsona normalak direla uste dugu. Pertsona normala dirudi hasieran, baina adi egonez gero, ikus dezakegu buruz behera ibiltzen dela, beldurra daukala... Baina zerk eragiten dio beldurra?


  Pertsona horrek gaixotasun handia dauka, eta mantso-mantso hiltzen ari da, munstro baten erruagatik. Mamu horrekin topo egiteko beldur da eta min gehiago egiteko bere pozoiarekin.  Gainera, gizaki horiek ez dira perfektoak. Horregatik pozoia ematen diete pertsona ahulagoei, badakitelako azkenean arazoak izango dituela pozoi horren ondorioz. Hori alde batera utzita, pozoi horren ondorioz, errealak diren gaixotasunak sortu ahal dira. Biktima psikologikoki gaizki badago eta dena sinisten badu, arazo larria izan dezake. Pozoi horrek bihotzean min egin ahal dizu eta munstro horiek lotsarik ez dutenez, ez zaie axola besteei min egitea. Sentitzen duzun mina oso handia da eta txarrena da lotsarik ez dutenez perfektoak balira bezala doazela, nahiz eta mundu osoak jakin pertsona gaiztoak direla.

  Munstro  horiek pertsonak zapaltzen dituzte, lagunik ez izateko. Azkenean zuk sinisten duzu eta orduan bakarrik gelditzen zara, inork zurekin ez duelako egon nahi. Bestela munstro horiek besteen kontra joango dira eta beste pertsona bat buruz behera egongo da eta inork ez du nahi hori gertatzea. Pertsona gaixo hauek bullying-aren biktimak dira, baina nik hau egiten duten pertsonak munstrotzat hartuko ditut, hori dira eta.