2021/05/20

KOBER-BETSIO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Epaimahaiak hartu du bere erabakia eta Batxilergo 1. mailako Libe Balsategi eta Maialen Vicente dira I. edizioko irabazleak.

Latzen taldearen 'Laztana' kantuaren koberra bikaina izan da eta merezimendu osoz irabazi dute, zorionak bioi! Oroigarri polita jasotzez gain Elkar dendan erabili ahal izateko 30 euroko kultura-bono bana jaso dute.

Publikoaren aukeraketa, berriz, DBH4. mailako Maddi Agirrek eta bere ahizpa June Agirrek aurkezturiko bideoa izan da, Esti Markezen 'Oroitzepenek esnatu naute' kanturen bertsioa ederra. Oroigarria jaso dute Maddik eta Junek.

Mila esker parte-hartzaile guztiei eta hasi gaitezke datorren ikasturterako koberrak prestatzen.  

2021/05/13

KOBER LEHIAKETA - Bozkatzeko momentua!!

 Aurreko sarreran bideoak ikusteko aukera izan zenuten...


Orain bozkatzeko aukera!! 


Gehien gustatu zaizkizun 3 "Kober"-ak aukeratu eta bozka eman!! 


BOZKETA EGITEKO: https://forms.gle/ba5TL6icx3z6SdLWA

2021/04/29

SOKA SALTOAN

DBH2. eta DBH3. mailatan soka saltoan ibili gara jo eta ke. Hona hemen lan bikainaren adibide txiki bat:


 

2021/04/23

I. "Book Face" lehiaketako IRABAZLEAK!!

 Bukatu da I. "Book Face" lehiaketa!! Eta baditugu irabazleak!!

NAIA Canales EraƱa eta LAIA Olabe Cierbide


ZORIONAK NESKAK!!!

Saria: 25 € Elkar liburudendan erabiltzeko eta larrosa bat!!


2021/04/21

I. "Book Face" lehiaketa: argazkiak eta bozketa

Kaixo!!


Zorionak guztioi!! Guztira 102 argazki partehartzaile jaso ditugu "Book Face" lehiaketarako. Primeran!!


Argazki bakoitzak zenbaki bat dauka (adibidez 00007BookFace.jpg) eta hori izango da bozkatzerako orduan kontuan hartu beharko duzuen zenbakia.


Bozkatzeko egunak gaur eta bihar izango dira. Ostiralean, apirilaren 23an (LIBURUAREN EGUNA!!), irabazleak Ikasle Txokoan argitaratuko ditugu. 

Mila esker danoi!!

2021/04/16