Epaimahaiak hartu du bere erabakia
eta Batxilergo 1. mailako Libe Balsategi eta Maialen Vicente dira I. edizioko
irabazleak.
Latzen taldearen 'Laztana' kantuaren
koberra bikaina izan da eta merezimendu osoz irabazi dute, zorionak bioi!
Oroigarri polita jasotzez gain Elkar dendan erabili ahal izateko 30 euroko
kultura-bono bana jaso dute.
Publikoaren aukeraketa, berriz, DBH4.
mailako Maddi Agirrek eta bere ahizpa June Agirrek aurkezturiko bideoa izan da,
Esti Markezen 'Oroitzepenek esnatu naute' kanturen bertsioa ederra. Oroigarria
jaso dute Maddik eta Junek.
Mila esker parte-hartzaile guztiei eta hasi gaitezke datorren ikasturterako koberrak prestatzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina