2020/06/07

Lehiaketa gehiago MARTXAN!!!

Egun on!
Pasadan astean lehiaketa ezberdinak proposatu genituen! Aste honetan ere hauekin arituko gara, lpasadan asteko lehiaketak eta berriak burutzeko azken astea izango da. Ekainaren 12ra arte aukera duzue zuen irudimena funtzionamenduan jartzeko. Gogoratu, lehiaketa hauetan banaka, binaka edota taldeka parte har dezakezue. Formatu librean eta nahi dituzuen guztietan har dezakezue parte. Ez dago mugarik.
Lehiaketa hauen azalpenak, irizpideak eta eginbeharrekoak Ikasle txokoan aurkeztuko dira. Egindako lanak PADLET partekatu batean ikusgai jarriko dira eta ikusteko eta lanak bozkatzeko aukera izango duzue ekainaren 13tik 15era.
Zuen lanak entregatzeko azken data ekainak 12

Gure PADLET-era sartzeko EGIN KLIK HEMEN

PADLET erabiltzeko jarraibideak:
  • Zuen lanak PADLET-era igotzeko, pantailaren eskuinaldean (behean) agertzen den “+” ikurra sakatu eta bertan publikatu.
  • Publikatutako lanetan boto POSITIBOA emateko, lanaren azpian agertzen den bihotzean  ❤️ klik egin. Ekainaren 15a izango da bozkak emateko azken eguna.
  • Ekainaren 15ean IKASLE TXOKOAn irabazleak publikatuko dira.

Parte hartzera animatu zaitezte!!


ASTE HONETARAKO LAN PROPOSAMENAK:


Armentiako #MEME lehiaketa

MEMEak pil-pilean egon dira azken hilabete hauetan koronabirusa dela eta. Azken hiruhilabete hau etxean pasatu behar izan duzue eta badakigu askotan klaseko lana egitea edota “goiz” esnatzea… benetan zaila izan dela. Horregatik, egoera hori isladatzen duten MEMEak sortzea proposatzen dizuegu. Zuen konfinamenduko esperientziak partekatu eta egin dezagun barre!


EGIN BEHARREKOAK:


  1. IMGFlip weborria erabilita, sor ezazu MEME bat euskaraz, konfinamendua eta hiruhilabetea isladatzen dituena. Gogoratu, MEMEa ezin da iraingarria izan. 
  2. Igo MEMEa lehiaketa hauetarako sortu den PADDLETera, ekainak 12 baino lehen.
  3. Ekainaren 13tik- 15era bertan dauden MEMEak bozkatzeko aukera izango duzue. Bozka gehien dituen MEMEa izango da lehiaketa honetako irabazlea.

EUSKARRIAK:

  1. IMGFlip weborria : https://imgflip.com
Informazio gehiago ikusteko EGIN KLIK HEMEN


40aldiko C#ALLENGEoNENA LEHIAKETA

40aldi honetan etxean sartuta egon gara eta gure sormenari hautsa kendu eta hegoak eman dizkiogu askok; challenge errepikaezinak, masterchef errezetak, Cirque du Soleil-eko ezinezko akrobaziak, Versailles jauregiko lorategiaren mailako lorazaintzak, Operación Triunforen abestien cover edo bertsioak….

Orain zuen lanak eta trebeziak munduari erakusteko garaia iritsi da!!!  Egin zuek proposaturiko CHALLENGE-a, editatu eta partekatu !!

ADIBIDEAK: 
Informazio gehiago ikusteko EGIN KLIK HEMEN

# lasterARTE!!

Ikasturtearen azken txanpan sartu garen honetan… zer iruditzen #laster-ARTE! batekin agurtuko begenu elkar? Azken aldi berezi zein bitxi honetan izandako bizipenetatik abiatuz… ikasturtearen ibilbidean atzerabegirakoa egin eta… Zer datorkizu gogora…? Nola agurtuko zenuke zure ibilbidea? Zure lagunak? Faltan bota izan duzuna…? Gozatu duzuna…? Amestu duzuna…?... Guzti horri argazkien bidez leku egitea proposatzen zaizu oraingoan, eta bide batez, zuk hautatutako zeure espazio batean leku ematea… hona zenbait adibide:




Argazkiak zeuek ateratakoak, editatuak… izan daitezke. Zuen proposamena argazki bakarra edo argazki sorta izan daiteke… Marko batean ala konposizio bat osatuz… Materialak birziklatu ditzakezue eta DIY moodean sormenarekin eta ekintzarekin gozatu… Padlet honetan adibide gehiago dituzue: #lasterARTE  
Honela, orain artekoa agurtu eta datorren udari leku egingo diogu, oparoa izan dadin eta bizigogoz hel diezaiogun… Proposamenak, ederrak zein gozagarriak… Ea zeinek kitzikatzen, hunkitzen gaituen gehien. Zentzumenak piztu eta ekin artista!
Informazio gehiago ikusteko EGIN KLIK HEMEN

#HAZIAK LANDATUZ…

Barazkiak eta fruituak gure egunerokotasunean jaten ditugun produktuak dira. Ziur, zuetariko askok oso gustuko dituzuela, eta beste batzuk aldiz,  behar baino gutxiagoa jaten dituzuela. Baina nondik datoz etxeko sukaldean ikusten ditugun barazki eta fruitu hauek? 

Galdera horri erantzuna emateko aukera izango duzue lehiaketa honetan! Etxean dituzuen barazki eta fruituen haziak hartu eta landatzea izango da zuen egitekoa. Hemen dituzue landatu ditzakezuen hazi ezberdinen bideoak azalpenekin. 
Informazio gehiago ikusteko EGIN KLIK HEMEN

Beraz, baduzue lana, ea nork lortzen duen hazitegi ederrena! Animo!


ALBOKO PENTSAMENDUA ASMAKIZUN LEHIAKETA

Pentsamendu logikoa alde batera uzteko gai zara? 17 asmakizun, ea zenbat asmatzen dituzun!
Galderak eta Informazio gehiago ikusteko EGIN KLIK HEMEN

2020/06/01

Lehiaketak martxan!!

Egun on!
Lehiaketak martxan! Ekainaren 1etik 12ra zuen irudimena funtzionamenduan jarriko duzue! Lehiaketa ezberdinak antolatu ditugu. Lehiaketa hauetan banaka, binaka edota taldeka parte har dezakezue. Formatu librean eta nahi dituzuen guztietan har dezakezue parte. Ez dago mugarik.
Lehiaketa hauen azalpenak, irizpideak eta eginbeharrekoak Ikasle txokoan aurkeztuko dira. Egindako lanak PADLET partekatu batean ikusgai jarriko dira eta ikusteko eta lanak bozkatzeko aukera izango duzue. 

Gure PADLET-era sartzeko EGIN KLIK HEMEN

PADLET erabiltzeko jarraibideak:
  • Zuen lanak PADLET-era igotzeko, pantailaren eskuinaldean (behean) agertzen den “+” ikurra sakatu eta bertan publikatu.
  • Publikatutako lanetan boto POSITIBOA emateko, lanaren azpian agertzen den bihotzean  ❤️ klik egin. Ekainaren 12a izango da bozkak emateko azken eguna.
  • Ekainaren 15ean IKASLE TXOKOA irabazleak publikatuko dira.

Parte hartzera animatu zaitezte!!


ASTE HONETARAKO LAN PROPOSAMENAK:
Abesti baten COVID BERTSIOA eta BIDEOKLIPA
COVID- 19ak gogor jo gaitu martxotik gaur egunera. Hainbat astetan etxean sartuta egon behar izan dugu eta behin eta berriro ikusi ditugu sare sozialetan irudimena eta musika elkar hartuta. Batzutan leihoetan jendea musika tresnak joz, dantzan, abestiak kantatuz….bestetan abesti ezagunen doinuarekin bertsio berriak sortuz...Musikari askok ere streaming bidez euren kontzertuak eskeini dizkigute eta baita egoera honetarako abesti ezagunen moldaketak eta abesti berriak sortzen ere. 

Orain, zuei luzatu nahi dizuegu erronka. Bakarka, binaka, taldean...nahi duzuen moduan abesti baten COVID moldaketa egin ezazue eta BIDEOAN graba zaitezte. Egin lehenengo abestiaren moldaketa, ahotsak grabatu eta ondoren horren gainean nahi bezala MOZORROTU eta abestiarekin batera kantatu, dantzatu...azken finean disfrutatu, GRABATU ETA GUZTIOKIN PARTEKATU!
Informazio gehiago ikusteko EGIN KLIK HEMEN
Adibideak:

ERREAKZIOAK KATEAN !
Bizitzan hartutako erabakiek ondorioak izaten dituzte, eta erabaki hoiek egoera batera edota beste batera eramaten gaituzte. Bizitzako metafora hau jarraituz, gai izango zinateke  zure etxean erreakzio kate bat diseinatu eta muntatzeko? Seguru baietz!
Etxekoen laguntzarekin eta etxean aurkitzen duzuen materialarekin ea nork eraikitzen duen segidarik onena. Eragin buruari eta jarri zaitez martxan!
Informazio gehiago ikusteko EGIN KLIK HEMEN
Adibideak:


#AZEARTEA !
Eta egunerokoari arte pixka bat jartzen badiogu… zer iruditzen? Eskura dituzuenekin jolastuz, zeuen bizitzan artea jartzea proposatzen zaizue oraingoan, gogoko duzuen artelanen batetan inspiratuta
Informazio gehiago ikusteko EGIN KLIK HEMEN
Adibideak:
 Posts tagged as #gettymuseum | Picbabunculturagob stories highlights, photos and videos hashtag on ...Imagen
   





https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t1.0-0/s600x600/95378996_10221626288916324_222485490685706240_n.jpg?_nc_cat=104&_nc_sid=b9115d&_nc_ohc=_XEfmViER0EAX--mjII&_nc_ht=scontent-mad1-1.xx&_nc_tp=7&oh=375976c7de9b2dca17a97ec5579c0bb4&oe=5EF5F126https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t1.0-9/95379505_10156919936567676_2879739584437026816_n.jpg?_nc_cat=105&_nc_sid=b9115d&_nc_ohc=C3TlI84IKWYAX-kHl09&_nc_ht=scontent-mad1-1.xx&oh=ea9216c811f2670e7444e0e7702dc8f1&oe=5EF49039https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t1.0-0/s600x600/95328077_10221626289036327_3040675518006427648_o.jpg?_nc_cat=103&_nc_sid=b9115d&_nc_ohc=clQ97q6UtSgAX_RI-NS&_nc_ht=scontent-mad1-1.xx&_nc_tp=7&oh=2b7360efb9019c9d1c604522ae1aa3e3&oe=5EF53D3Ahttps://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t1.0-0/s600x600/95386350_10156919936777676_7637208616935620608_n.jpg?_nc_cat=105&_nc_sid=b9115d&_nc_ohc=EjdmkeDAonYAX8GiIMb&_nc_ht=scontent-mad1-1.xx&_nc_tp=7&oh=b25d4ff7ce1438cb78598d4e731f35fb&oe=5EF5234F




Parte hartzera animatu zaitezte!!

2020/05/03

BERTSOA BIZI GAZTE... lehiaketa.... LAGUNEKIN BERRIRO EGOTEKO AUKERA DUGUNERAKO AUKERA APARTA....

Bertsoa Bizi Gazte, konfinamenduan, baina aurrera!
Arabako Bertsozale Elkartetik ezinbestekoa ikusi dugu Bertsoa Bizi Gazte lehiaketan moldaketa batzuk egitea. Aurreko batean, Instagram bidez egiteko aukera eman genuen bakarkako lanei sarrera emanez. 

Bideoklipak eta zuzenekoak egiteko laguntza eskaintzera gatoz. Horretarako hauek dira jarraitu beharreko pausuak:

1.-Lehen pausua

Behin bakarkakoak edo Taldeak osatuta: modalitatea aukeratu eta jarri bertsoabizi@gmail.com-ekin harremanetan, zuen proiektuaren berri emateko.

Gogoratu aukerak:
-Bertso sorta musikatua, Rapa edota abesti baten bertsioa euskaraz
-Bideoklipa edo Zuzenean
Nahi duzuen abesti, bertso sorta edota rap basearen lotura jarri, behar baduzue. 

Bideoklipen kasuan:

2.-Bigarren pausua

Behin letra idatzita, Zoom bidezko bideo-dei baten bitartez grabaketan lagunduko zaizue.

3.-Hirugarren pausua

Email bidez bidaliko zaizue audioaren muntaketa bideoklipa egin ahal izateko.

4.-Laugarren pausua

Irudiak grabatu eta montatu. Laguntza behar izanez gero, emailaren bitartez edo bideo deien bitartez laguntza eskeiniko da.

5.- Bosgarren pausua

Maiatzaren 15a baino lehen bideoklipa bukatuta bidali beharko da bertsoabizi@gmail.com helbidera.


Zuzenekoen kasuan:

2.-Bigarren pausua

Behin ikuskizuna prestatuta, bideo bat grabatuko da Zoom bidez inolako mozketarik gabe Maiatzaren 15a baino lehen.

BBG egunari eta Sariei dagozkien aldaketak.

Konfinamendua eta segurtasun neurriak direla eta ez da BBG egunik burutuko.

SARIAK

Hauek izango dira egoerara moldatutako sari berriak:

• Ni banax arabakoa saria (webgunean bozka moduan emango dena)(Zuzeneko bideoak eta bideoklipak izan daitezke)
• Bideo originalenari saria.(Zuzeneko bideoak eta bideoklipak izan daitezke)
• Bideoklip onenari saria.
• Zuzeneko onenari saria.

4 saritu nagusi hauentzat, taldekide guztiek asteburu bateko egonaldia izango dute opari Zuhatzan irailaren 4, 5 eta 6an. Bertan, kirol abentura, euskara eta sormena uztartuz Uribarri-Ganboako urtegi inguruan egonaldi bikainaz gozatzeko aukera izango dute. 
Oharra: Parte-hartzaile guztiek guraso edo tutorearen baimen sinatua behar dute izan. Honetarako, https://www.nibanaxarabakoa.eus/ webgunean dagoen dokumentua bete eta bidali beharko da postaz honako helbidera: Amaia Zentroa, Benito Perez Galdos Z/G, 01002 Araba



2020/04/21

Etxealditik Euskaraldira dinamika...


Oinak buruan eskolartekoa...

Kaixo!

14 urtetik beherakoen Arabako Bertso Eskolartekoa maiatzean ospatu izan da, eskualdeetako topaketak eta finaleko festa tartean. Aurtengoan ezberdina izango da, baina ez zaio burutzeari utziko. Adi!

MAIATZA kobazulotik apurka- apurka ateratzeko garaia izango dela dirudi, baina egoera arraro honetan topaketak, jende aurreko emanaldiak eta festak izan ohi zirenak egokitu beharra izan dugu halabeharrez. Horrek ez du ARABAKO ESKOLARTEKO BERTSO TXAPELKETA geldiaraziko ordea. Haurren sormenari bidea eman behar zaio!

14 urte bitarteko haur eta gaztetxoek bertso idatzien lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute udaberrian. Bertsolaritza ikastetxean edo bertso-eskolan lantzen dutenak hasiak dira dagoeneko lanak prestatzen bertsolaritza irakasleen laguntzaz.  Maiatzean zehar eskualde bakoitzeko lan aukeratuak bertsozale elkartearen WEB gunean argitaratuko dira. Ekainaren 6ean FINALISTAK zeintzuk diren jakingo dugu, eta finalistek, Hontza Extrem abentura parkera txangoa izango dute irailaren 13an.

Hiru gai  daude aukeran:

- Nola ikusten duzu mundua etorkizunean?

- Animalia bihurtzeko aukera bazenu ze animalia aukeratuko zenuke eta zergatik?

- Ikusezina bazina, zer egingo zenuke?


Lanak banaka edo taldeka aurkeztu daitezke. Emailez bidali behar dira maiatzaren 21a baino lehen araba@bertsozale.eus helbidera. Bideoan eta kartelan informazio gehiago aurkitu dezakezue.

Bertsoekin batera parte hartzaileen izen abizenak, ikastetxea eta maila jarri, eta baita kontaktatzeko modua ere. Animatu eta parte hartu!

2020/02/14

2. ebaluazioko azterketen EGUTEGIA


Kaixo!!

Goiko menuan 2. ebaluazioko azterketen egutegia eta ordutegia ikusgai duzue.



Eutsi!!

2020/01/31

SAN VALENTIN EGUNA....


LILI PREZIATU HORIEK:

Urtero bezala, Euskara Batzordeko kideek San ValentĆ­n egunerako maitasun mezuak 
bidaltzeko kutxak jarriko dituzte pasilloetan...

AZALPEN GUZTIAK BIDEOAN DITUZUE...


ANIMATU ETA ZABALDU MAITASUNA...