2020/06/07

Lehiaketa gehiago MARTXAN!!!

Egun on!
Pasadan astean lehiaketa ezberdinak proposatu genituen! Aste honetan ere hauekin arituko gara, lpasadan asteko lehiaketak eta berriak burutzeko azken astea izango da. Ekainaren 12ra arte aukera duzue zuen irudimena funtzionamenduan jartzeko. Gogoratu, lehiaketa hauetan banaka, binaka edota taldeka parte har dezakezue. Formatu librean eta nahi dituzuen guztietan har dezakezue parte. Ez dago mugarik.
Lehiaketa hauen azalpenak, irizpideak eta eginbeharrekoak Ikasle txokoan aurkeztuko dira. Egindako lanak PADLET partekatu batean ikusgai jarriko dira eta ikusteko eta lanak bozkatzeko aukera izango duzue ekainaren 13tik 15era.
Zuen lanak entregatzeko azken data ekainak 12

Gure PADLET-era sartzeko EGIN KLIK HEMEN

PADLET erabiltzeko jarraibideak:
  • Zuen lanak PADLET-era igotzeko, pantailaren eskuinaldean (behean) agertzen den “+” ikurra sakatu eta bertan publikatu.
  • Publikatutako lanetan boto POSITIBOA emateko, lanaren azpian agertzen den bihotzean  ❤️ klik egin. Ekainaren 15a izango da bozkak emateko azken eguna.
  • Ekainaren 15ean IKASLE TXOKOAn irabazleak publikatuko dira.

Parte hartzera animatu zaitezte!!


ASTE HONETARAKO LAN PROPOSAMENAK:


Armentiako #MEME lehiaketa

MEMEak pil-pilean egon dira azken hilabete hauetan koronabirusa dela eta. Azken hiruhilabete hau etxean pasatu behar izan duzue eta badakigu askotan klaseko lana egitea edota “goiz” esnatzea… benetan zaila izan dela. Horregatik, egoera hori isladatzen duten MEMEak sortzea proposatzen dizuegu. Zuen konfinamenduko esperientziak partekatu eta egin dezagun barre!


EGIN BEHARREKOAK:


  1. IMGFlip weborria erabilita, sor ezazu MEME bat euskaraz, konfinamendua eta hiruhilabetea isladatzen dituena. Gogoratu, MEMEa ezin da iraingarria izan. 
  2. Igo MEMEa lehiaketa hauetarako sortu den PADDLETera, ekainak 12 baino lehen.
  3. Ekainaren 13tik- 15era bertan dauden MEMEak bozkatzeko aukera izango duzue. Bozka gehien dituen MEMEa izango da lehiaketa honetako irabazlea.

EUSKARRIAK:

  1. IMGFlip weborria : https://imgflip.com
Informazio gehiago ikusteko EGIN KLIK HEMEN


40aldiko C#ALLENGEoNENA LEHIAKETA

40aldi honetan etxean sartuta egon gara eta gure sormenari hautsa kendu eta hegoak eman dizkiogu askok; challenge errepikaezinak, masterchef errezetak, Cirque du Soleil-eko ezinezko akrobaziak, Versailles jauregiko lorategiaren mailako lorazaintzak, Operación Triunforen abestien cover edo bertsioak….

Orain zuen lanak eta trebeziak munduari erakusteko garaia iritsi da!!!  Egin zuek proposaturiko CHALLENGE-a, editatu eta partekatu !!

ADIBIDEAK: 
Informazio gehiago ikusteko EGIN KLIK HEMEN

# lasterARTE!!

Ikasturtearen azken txanpan sartu garen honetan… zer iruditzen #laster-ARTE! batekin agurtuko begenu elkar? Azken aldi berezi zein bitxi honetan izandako bizipenetatik abiatuz… ikasturtearen ibilbidean atzerabegirakoa egin eta… Zer datorkizu gogora…? Nola agurtuko zenuke zure ibilbidea? Zure lagunak? Faltan bota izan duzuna…? Gozatu duzuna…? Amestu duzuna…?... Guzti horri argazkien bidez leku egitea proposatzen zaizu oraingoan, eta bide batez, zuk hautatutako zeure espazio batean leku ematea… hona zenbait adibide:




Argazkiak zeuek ateratakoak, editatuak… izan daitezke. Zuen proposamena argazki bakarra edo argazki sorta izan daiteke… Marko batean ala konposizio bat osatuz… Materialak birziklatu ditzakezue eta DIY moodean sormenarekin eta ekintzarekin gozatu… Padlet honetan adibide gehiago dituzue: #lasterARTE  
Honela, orain artekoa agurtu eta datorren udari leku egingo diogu, oparoa izan dadin eta bizigogoz hel diezaiogun… Proposamenak, ederrak zein gozagarriak… Ea zeinek kitzikatzen, hunkitzen gaituen gehien. Zentzumenak piztu eta ekin artista!
Informazio gehiago ikusteko EGIN KLIK HEMEN

#HAZIAK LANDATUZ…

Barazkiak eta fruituak gure egunerokotasunean jaten ditugun produktuak dira. Ziur, zuetariko askok oso gustuko dituzuela, eta beste batzuk aldiz,  behar baino gutxiagoa jaten dituzuela. Baina nondik datoz etxeko sukaldean ikusten ditugun barazki eta fruitu hauek? 

Galdera horri erantzuna emateko aukera izango duzue lehiaketa honetan! Etxean dituzuen barazki eta fruituen haziak hartu eta landatzea izango da zuen egitekoa. Hemen dituzue landatu ditzakezuen hazi ezberdinen bideoak azalpenekin. 
Informazio gehiago ikusteko EGIN KLIK HEMEN

Beraz, baduzue lana, ea nork lortzen duen hazitegi ederrena! Animo!


ALBOKO PENTSAMENDUA ASMAKIZUN LEHIAKETA

Pentsamendu logikoa alde batera uzteko gai zara? 17 asmakizun, ea zenbat asmatzen dituzun!
Galderak eta Informazio gehiago ikusteko EGIN KLIK HEMEN

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina