2016/05/26
2016/05/25
A ZER NOLAKO BOLADA! AZTERKETAK, BERTSO-TXAPELKETAK, LITERATUR SARIAK…
Berezia da maiatza bukaera zuontzat. Ikasturte osoko azken txanpa! Buru-belarri ari zarete lanean edo horrela egon behar izango zenukete. Nekatuta, urduri, lan eta lan… Eutsi goiari, neska-mutilok! Ahaleginaren saria nabarmena izango da.
Bi. Peru Amorrortu, Armentia Ikastolako DBH 4ko ikaslea, Urruzuno literatur lehiaketaren garaile suertatu da aurten ere “Post Mortem” idatziarekin. Bere lana Eusko Jaurlaritzak urtero argitaratzen duen Sagastiberri Saileko liburuan aterako da. Lehiaketa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bultzatzen du eta bere helburua literaturaren inguruko sormena eta euskara garatzea dira. Peruk bidaia bat izango du sari, baita euskal idazle baten laguntza eta tutoretza ere.
Baina sari, poz eta alaitasun ugariren iturri ere bazarete, gero! Eta horrelakoak azken hilabetean ere jaso ditugu.
Bat.Armentia Ikastola Arabako Eskolartekoan (GORA GURE BERTSOLARIAK!). Maiatzaren 21ean Aramaion ospatu zen Arabako Bertso Eskolen Eguna eta 14-18 urte bitartekoen XIX. Bertsolarien Eskolarteko finala. Bertso eskoletako haur, gazte eta gaztetxoak elkartu ziren bertan. Sei gazte oholtzan Maria Izagak jarritako lanei bikain erantzunez. Aroa Arrizubieta, Markel Yoller, Martin Abarrategi, Peru Amorrortu, Unai Anda eta Xabier Antia izan ziren zortziko handian, zortziko txikian, puntu erantzunetan eta gaiari kantatuz aritu ziren bertsolariak. Eta nortzuk joango dira datorren ekainaren 4an EreƱozura Euskal Herriko Eskolarteko Final handira? Aroa Arrizubieta, iazko garailearen eskutik egurrezko mikroa jaso zuen bertsolaria, eta Peru Amorrortu, Bertxilika Bertso Eskolako kidea ere dena. Zorioneko gu horrelako bertsolari apartak gure artean, gure bertso-afarietan, gure bertso eskolan... izatearren!
Hiru. June Castrok eta Aintzane Belokik jaso dute Twitterren eta Interneten bidez egindako Gasteizko Gazteentzako II. Nanoipuin Lehiaketako saria. Zorionak bioi eta baita parte hartu zuten beste kide guztiei ere.
Eta urteak pasa ahala, horrela jarraitzen dugu… Lau. Bost. Sei… Beste azterketa batzuk, beste sari batzuk, beste ikasle batzuk… Gora zuek!
2016/05/24
2016/05/20
INFOR 4 - Arkanoid
Jarraian DBH 4-ko Informatika irakasgaian egindako ARKANOID jolasa.
ADI!! 45 segundu bakarrik dituzu adreilu guztiak apurtzeko!!
ADI!! 45 segundu bakarrik dituzu adreilu guztiak apurtzeko!!
2016/05/19
DANTZA PLAZAN!!!
Plazan barik patioan, han ibili dira gure gazte dantzariak zapatilak gastatzen!! Giroa, polita; txistu soinuz animatutako jolas ordua izan dugu gaurkoan Euskara Batzordeai esker. Hasierako lotsak laster utzi ditugu alde batera eta hankak mugitzen hasi gara. Maila bikaina izan dugu; edo, hobeto esanda, dute (nirea ez dakit 5ekora ailagatzen den). Primeran dakitenek eta ahal dugun moduan konpontzen garenok gure onenak eman eta poz-pozik bueltatu gara klasera.
Horrela ba, hurrengoa ekainaren 2an izango dugu eta beste azken bat ekainaren 9an. Deialdia egin nahi diegu lotsaz geratu diren guztiei eta, batez ere, non daude mutilak? Utzi pilota eta baloiak, bada ere behingoagatik, eta etorri dantzara!! Eta irakasleak?
Horrela ba, hurrengoa ekainaren 2an izango dugu eta beste azken bat ekainaren 9an. Deialdia egin nahi diegu lotsaz geratu diren guztiei eta, batez ere, non daude mutilak? Utzi pilota eta baloiak, bada ere behingoagatik, eta etorri dantzara!! Eta irakasleak?
2016/05/18
2016ko Tortila Txapelketa
Hurrengo maiatzaren 28an Ikastolaren Jaia ospatuko dugu. Antolatuko diren ekintzen artean TORTILA TXAPELKETA ere badago.
Arauak.
Antolatzaileek bikote guztiei emango dizkie
Txapelketa 10,30tan hasiko da eta 12,00tan bukatutzat emango da.
Hiru pertsonaz osaturiko epaimahaiak tortilak dastatuko ditu eta irabazlearen izena jakitera emango du, eta sari banaketa burutuko da. Epaimahaiak kontutan hartuko du:
Tortilla guztiak salgai egongo dira egun horretan DBHko 3.mailakoek jarriko duten txosnan.
Txapelketan izena emateko azken eguna Maiatzaren 26a, osteguna, izango da.
Apuntatzeko hiru aukera:
Arauak.
- DBHko ikasleek parte har dezakete, baita beraien gurasoak ere (ezinbestekoa da ikaslearen parte-hartzea gurasoek parte hartu ahal izateko) eta irakasleak.
- Txapelketa bikoteka izango da, bikotearen osaeran ikasle bat gutxienez egon behar da.
- Zartagina,
- Platera (edo osagaiak nahasteko eta buelta emateko edozein ontzi)
- Mahai-tresnak.
- Beste osagaiak
- Apaingarriak
- ...
Antolatzaileek bikote guztiei emango dizkie
- 4 patata.
- 5 arrautza
- Olioa- Gatza
- Sua.
Txapelketa 10,30tan hasiko da eta 12,00tan bukatutzat emango da.
Hiru pertsonaz osaturiko epaimahaiak tortilak dastatuko ditu eta irabazlearen izena jakitera emango du, eta sari banaketa burutuko da. Epaimahaiak kontutan hartuko du:
- Tortillaren itxura.
- Tortillaren zaporea
- Sukaldarien jantziak ( Imajinazioa eta originaltasuna…)
Tortilla guztiak salgai egongo dira egun horretan DBHko 3.mailakoek jarriko duten txosnan.
Txapelketan izena emateko azken eguna Maiatzaren 26a, osteguna, izango da.
Apuntatzeko hiru aukera:
- korreora bidalitako galdetegia bete
- hurrengo formularioa bete
- Alaitzi esan
2016/05/12
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)






