Ezkerreko zutabean Gabonetako argazkiak eskuragarri dituzue!!
2014/01/08
2014/01/02
KEN ZAZPIREN MUSIKAREKIN, URTE BERRI ON!!!
2014. urtea hasi berri dugun honetan musikaz urte berri biakaina opa dizuegu. Ken Zazpi taldeak Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin grabatutako diskotik BIHOTZ kantua hartu eta sentimenduz beteriko bideoa polita eskaini digute.
Bihotzez, 2014 zoriontsua!!!
2013/12/20
BETAGARRIren bideoklip berria
Gabonetako oporrak hartu berri ditugu eta Betagarri taldekoek bideoklip berria aurkeztu berri dute egun hauei begira. "Mundu saldua" kantuaren bideoklipa da eta talde gasteiztarraren "Zorion Argiak" azken lanean aurki dezakezue. Egun hauetan egiten den kontsumo arduragabeari kritika zorrotza.
GOZATU BIDEOAZ, URTE BERRI ON eta BIBA ZUEK!!!
Eros ezazu ilusioa,
erosi maitasuna,
eros ezazu etorkizuna
edo askatasuna.
Hemen guztia saldu eta erosten da,
hemen guztiok merkatuan gara.
Saltzen dira irri eta negarrak,
zoriontasuna.
Baita ere ongizatea
eta duintasuna.
Hemen denak dauka diru kolorea,
hemen guztia erosi ahal da.
Mundu saldua! Mundu itsua!
Mundu saldua! Mundu galdua!
MUNDUA SALGAI JARRI DUGU ETA
MUNDUA SALGAI ETA GEURE BURUA
APURTU KATEAK, ASKA GAITEZAN.
Gaitasuna gu geu izateko, askapenerako.
Ahalmena bidea aukeratzeko.
Hutsik ez egiteko.
Hemen buruaz jokatu beharko da.
Hemen bihotzaz irabaziko da.
erosi maitasuna,
eros ezazu etorkizuna
edo askatasuna.
Hemen guztia saldu eta erosten da,
hemen guztiok merkatuan gara.
Saltzen dira irri eta negarrak,
zoriontasuna.
Baita ere ongizatea
eta duintasuna.
Hemen denak dauka diru kolorea,
hemen guztia erosi ahal da.
Mundu saldua! Mundu itsua!
Mundu saldua! Mundu galdua!
MUNDUA SALGAI JARRI DUGU ETA
MUNDUA SALGAI ETA GEURE BURUA
APURTU KATEAK, ASKA GAITEZAN.
Gaitasuna gu geu izateko, askapenerako.
Ahalmena bidea aukeratzeko.
Hutsik ez egiteko.
Hemen buruaz jokatu beharko da.
Hemen bihotzaz irabaziko da.
2013/12/16
Amets Arzallus txapeldun
Igandeko final handia ospatu ostean Amets Arzalluseko eskuratu du Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela. Egun zoragarria izan zen eta bertso sorta bikaina eskaini ziguten bertsolari guztiek. Finaleko azken fasean Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus aritu ziren aurrez aurre eta azken honek lortu zuen txapela janztea. Lau urte itxaron beharko dugu datorren Bertsolari Txapelketa Nagusirako. Zorionak Amets eta zorionak bertsozale guztiontzat!
2013/12/13
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 FINALA
Azkenean iritsi da Bertsolari Txapelketa Nagusiko final handia. Dakizuen bezala zortzi bertsolari izango dira protagonista eta igande honetan (abenduak 15) ospatuko da jai handia Barakaldoko BECen. 13.000 bertsozale bilduko da bertan eta zuek aukera izango duzue zuzenean saioa jarraitzeko, goizeko zein arratsaldeko saioak, ETB1 katean. Ezkerretik eskuinera argazkian dituzue zortzi bertsolariak:
Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, BeƱat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio eta Igor Elorza.
Goizean
11:00etan
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
- Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
- Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Arratsaldean
16:00retan
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
- Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
- Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Buruz
burukoa
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
- Kartzelako lana:
- Banaka, hitza gaitzat emanda, bertso bat bederatziko txikian.
- Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
2013/12/10
Euskararen Egunean, BERTSOKA!
Aurreko asteartean, EUSKARAREN EGUNEAN, DBHko ikasle eta irakasleak primeran ibili ginen bertsoka Ariznabarrako Gizarte Etxean. Argi geratu zen guztiok bertsolari bat daukagula barruan. Jarraian talde batzuk jo ta ke kantari ikus ditzakezue. Epaimahaiaren ustetan DBH1B bertsolariak izan ziren onenak. ZORIONAK!
DBH1B
DBH2A
DBH4B
DBH2B
DBH3B
DBH4A
2013/12/09
AGENDA 21: aste honetako eko-diseinua...
Animatu zeu ere eko-eraldatzera!! Bidali zure eko-sorkuntzaren argazkiak agenda21@armentiaikastola.org helbidera eta hauek kideekin partekatzeko txoko berdeetan jarriko ditugu!!
2013/12/03
EUSKARAREN EGUNA 2013
Jarraian ikus dezakezuen bideoa Armentia Ikastolako DBHko Euskara Batzordeak Euskakaren Egunerako prestatu duen bideoa da. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei.
Gozatu Euskara, gozatu Euskaraz!
2013/11/28
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2013
08:30-10:30
(geletan)
Bertsolari
Txapelketa Nagusiako historia, txapelketako bertsoak, Badu Bada,
“Hizkuntza Ekologia” dokumentala, taldeka Ariznabarran abesteko
bertsoak prestatu, Euskara Batzordeko bideoak ikusi eta gogoeta...
11:00-13:00
(Ariznabarrako Gizarte Etxean)
Bertso-eskolako
ikasleen bertsoekin ongi etorria.
Gelaka
aukeratutako bertsoak abestu.
Dultzaina
BERTSO
SAIOA:
Pello Ormazabal eta Maddi Ane Txoperena
17:00:
TXOKOLATADA (ikastolako jantokian)
18:00
IRAKURRALDI IREKIA (Ikastolako areto nagusian)
Ikastolako ikasle,
guraso, ikasle ohi eta irakasleen eskutik
Badator eguna, abenduaren 3a, asteartea
2013/11/25
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





