Azkenean iritsi da Bertsolari Txapelketa Nagusiko final handia. Dakizuen bezala zortzi bertsolari izango dira protagonista eta igande honetan (abenduak 15) ospatuko da jai handia Barakaldoko BECen. 13.000 bertsozale bilduko da bertan eta zuek aukera izango duzue zuzenean saioa jarraitzeko, goizeko zein arratsaldeko saioak, ETB1 katean. Ezkerretik eskuinera argazkian dituzue zortzi bertsolariak:
Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio eta Igor Elorza.
Goizean
11:00etan
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
- Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
- Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Arratsaldean
16:00retan
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
- Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
- Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Buruz
burukoa
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
- Kartzelako lana:
- Banaka, hitza gaitzat emanda, bertso bat bederatziko txikian.
- Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina