2013/05/14

3.EBALUAZIOKO AZTERKETAK....


3. EBALUAZIORAKO AZTERKETAK


DBH 3

MAIATZAK 28, ASTEARTEA  
8:30 GIZARTE
15:00 MATEMATIKA

 MAIATZAK 29, ASTEAZKENA 
8:30 TEKNOLOGIA
12:15 NATURA

MAIATZAK 31
, OSTIRALA
8:30 EUSKARA
12:15 INGELESA

EKAINAK 3
, ASTELEHENA
8:30 LENGUA
15:00 PLASTIKA


DBH 4

 MAIATZAK 28, ASTEARTEA 
8:30 EUSKARA
15:00 BIO-GEO / LATINA





 MAIATZAK 29, ASTEAZKENA 
8.30 INGELESA (ORDENA ALDAKETA)
12.15 LENGUA

MAIATZAK 31
, OSTIRALA
8:30  MATEMATIKA
12:15 GIZARTE

EKAINAK 3
, ASTELEHENA
8:30 TEKNOLOGIA / INFORMATIKA
15:00 ARTE / FISIKA-KIMIKA



2013/05/13

TXIKIAK HANDI MANIFESTUA



TXIKIAK HANDI  MANIFESTUA

Behean sinatzen dugunok
ADIERAZI NAHI DUGU:
  • Mundua eleanitza dela.
  • Hizkuntzak altxor kulturalak direla, eta horrek aniztasuna eta aberastasuna ematen diela munduko herrialdeei.
  • Hizkuntzak herrien eta pertsonen identitaterako eta garapenerako funtsezko tresnak direla.
ALDARRIKATU NAHI DUGU:
  • Hizkuntza gutxituak ere errespetatuak eta kontuan hartuak izateko eskubidea.
  • Gure hizkuntzak normalizatzeko behar adina laguntza eta babesa izateko eskubidea, batez ere hezkuntza arloan.
  • Gure hizkuntzek legaltasun osoa izateko eskubidea euren eremuan.
  • Gure hizkuntzetan bizi ahal izateko eskubidea, gizarteko edozein esparrutan.
HONAKO KONPROMISO HAUEK HARTU NAHI DITUGU:
  • Hizkuntzen normalizazioan lanean jarraitzeko, eta gure arteko zubiak eraikitzea, txikion batasunak handi egiten gaituelako.
  • Manifestu honi ahalik eta oihartzun zabalena ematea.

2013/05/09

2013ko ARMENTIA IKASTOLAKO KROSA


Kaixo lagun:

Urtero bezala, aurten ere Armentia Ikastolako Krosa ospatuko dugu.

EKAINAREN 2an 10:45ean ARMENTIAKO BASOAN.



IZEN EMATEA: maiatzaren 13tik 17ra burutuko da GORPUTZ HEZKUNTZAKO saioetan. (Froga egunean ez da izena ematerik izango).

Aurten kobratuko da, banaka apuntatzen denak 6€ ordaindu beharko ditu. Lauko taldeetan izena ematekotan, 12€ orotara, bakoitzak 3€.

Izena ematen duen korrikalari bakoitzari KAMISETA TEKNIKOA oparituko zaio.

Gogoratu parte hartzaile bakoitzari puntu erdia igoko zaiola GORPUTZ HEZKUNTZAKO kalifikazioan.

Anima zaitez!!!!

2013/05/02

SORMENA



SORMENA? EZ, ESKERRIK ASKO

Asier bost urteko umea da, eta momentu honetan margoz inguratutik dago orri zuri baten aurrean. Errotulagailu urdina eskuan hartu, eta eguzki bat marraztu du izkina batean. Ama berehala gerturatu da eguzkiak hori kolorea duela azaltzera, eta irribarre gozo batekin kendu dio margo urdina Asierri...

Sormena gaur egungo arazo larrienetarikoa da. Izan ere, zertarako behar dugu? Ez, ez, ezertarako ez. “Gaitasun” honek, irudimenarekin batera, asko kalte dezake gizartea. Pentsa! Jendea ideia propioak izatera bultzatzen du! Pentsamolde ezberdinak! Oraingoz arazoa kontrolpean badago ere, badaude sormena murrizteko hainbat konponbide, jada abian daudenak.



Alde batetik, hezkuntzan eman behar zaio konponbidea, lehenbailehen gainera. Txikitatik erakutsi behar zaie umeei errealistak izaten, hau da, behiek ezin dutela hegan egin, eta eguzkia ez dela urdina, horia baizik. Matematikako buruketak eta analisi morfosintaktikoak egiten pasa behar dituzte eskola-orduak, eta ez buruari bueltak ematen. Zoriontzeko modukoak dira hezkuntzaren arloan sormena ekiditeko egin diren aurrerapausuak.

Bestetik, jendearen egunerokotasunean landu beharreko arazoa da, eta modurik zuzenena telebista da. Jakina da honek ikusleengan duen eragina eta askotan erabili ohi da pentsamoldeak aldatzeko asmoarekin. Beraz, zergatik ez ipini mota bakarreko telesail eta realityak telebistan? Zergatik ez bete programazioa programa amerikarrekin? Oso arrakastatsua izan da ekintza hau ere, eta benetan pozgarriak lorturiko emaitzak.

Arazo hau kontrolpean dagoela egiaztatzeko, Gasteizeko inauterietako desfilea ikustea besterik ez dago: Ehundaka lagun berdin jantzita “La Macarena” behin eta berriz dantzatzen.

Hunkitzeko modukoa ez al da, bada? Harrotzeko modukoa bestela? Zein azkartasun eta eraginkortasunarekin konpontzen ditugun arazoak gaur egun! Akabo behi hegalariak! Akabo eguzki urdinak! Akabo...bai. Akabo sormena!



2013/04/26

HERRI URRATS 2013



Datorren maiatzaren 12an Herri Urrats ospatuko da urtero bezala Senperen.

Gure jai horretan jendetza biltzen saiatzeko, ikastolak autobusak antolatuko ditu hara joateko. Autobusak ikastolatik aterako dira 8:30ean eta Senperetik 17:30ean martxan jarriko dira. Txartela bakoitzak 6 €-ko prezioa izango du (joan-etorria).

Txartelak ikastolako Idazkaritzan eros ditzakezue apirilaren 26tik maiatzaren 10era arte (ostirala) bulegoko ordutegian (8:30-13:00 eta 15:00-17:30).


Animatu eta joan!!!!

Denok Senperera!!!!

2013/04/25

HIRINETen,Gasteizko komunikabidearen, jaia


HIRINET URTEURREN JAIA

hirinet-urteurrena-kartela-txikiaApirilaren 19an HIRINETek, Gasteizko Euskaldunon Atariak, urtebete beteko du. Urteurrena ospatzeko eta HIRINET ezagutzera emateko GEU elkarteak Gasteizko erdigunean jaia antolatu du.
Noiz? APIRILAren 19an, ostiralean, 18.30etatik aurrera
Non? ANDRA MARIA ZURIAren enparantzan



Egitaraua:
  • 18.30ean Kike Amonarrizen hitzaldia: "Gazte hizkerak eta hizkera gazteak: nola eta zergatik hitz egiten dugu, hitz egiten dugun bezala?"
  • 20.00etan Hirinet urteurren ekitaldia: bideoa, erakusketa, luntxa...
  • 21.00etan Bertso Tavern
Informazio gehiago: www.hirinet.net

2013/04/16

Seaskari laguntza



Kaixo, Seaskaren aldeko taldearen partez:
Gogoratuko duzuen bezala, iaz ikastolako haurrentzako jaialdi bat antolatu genuen Porrotx eta Patakonekin Seaskari diruz laguntzeko asmoarekin.

Aurten ordea gurasoei zuzendutako jaialditxo bat antolatu dugu. Ekitaldi hau antzerki batez eta magia saio batez osaturik dago. Gainera bertan kafea eta bizkotxo zati bana dohainik jateko aukera izango duzue.
Jakin beharrekoak:


Noiz: Apirilaren 18an.
Non: Ikastolako aretoan.
Ordua(k): 17:30ean irekiko ditugu ateak.
    18:00etan antzerkia hasiko da.
    18:45ean atsedenalditxoa.
    19:00etan magia saioa hasiko da.
    19:30ean bukaera.

Sarrerak 5€ izango dira eta aste honetan zuen seme-alaben tutoreen bidez eskura ditzakezue, datorren astean ordea, idazkaritzan izango dituzue salgai.

"Zero" sarrerak ere egongo dira ekitaldira etortzerik ez dutenentzat baina Seaskari lagundu nahi diotenentzat. Sarrera hauek zuen borondatea eskaintzeko baino ez dira eta ez dute ikuskizunerako balio izango. "Zero" sarrera hauek erosteko asteartean eta asteazkenean ikastolako "ate beltzaren" aurrean mahaiak jarriko ditugu.

Seaskari laguntza ematera animatzen zaituztegu bai ekitaldira etorriz bai "zero" sarrerak erosiz.
Eskerrik asko.