2012/02/02

EUSKARA

 BAI  EUSKARARI:

Euskara, Euskal Herriko hizkuntza, Europako hizkuntza zaharrenetako bat da. Horretaz gain, mundu mailan oso hizkuntza arraroa ere bada, hizkuntzalariek ez baitakite non duen jatorria eta ondorioz, euskarak gaur egun izugarrizko misterioa izaten jarraitzen du.

Horretaz guztiaz gain, euskara zerbait gehiago ere bada. Pertsona askok hala pentsatu ez arren, euskara euskaldunon hizkuntza da. Geure herriaren kulturaren “sinboloa” da. Beste modu batera esanda, geure kultura anitza mantentzen duen oinarria da. Hau eraikin batekin konpara dezakegu: geure kultura eraikina bera izango litzateke eta geure hizkuntza oinarria. Oinarri hori edozein gauzaren ondorioz pitzatu egiten bada, eraikuntza guztia arriskuan jartzen da. Kultura oparo horren barnean aipagarria da bertsolaritza. Bertsolaritza, Euskal Herriko diamanteen artean dagoen perla, hasiera batean artzain giroan sortu zen, baina denborarekin, neurriz eta errimaz kantatzean datzan kirol hau ospe handiko ekintza bilakatu da. Mota honetako kirolak oso urriak dira mundu osoan. Ondorioz, bertsolaritzak kulturalki garrantzi ikaragarria du. Bertsolari ezagunenen artean aipagarriak dira: Pernando Amezketarra, Lazkao Txiki eta Txirrita. Gainera, euskara gu guztion nortasunaren atal bat ere bada; azken batean, nor ez da inoiz harro sentitu munduan bakarra den altxor baten jabe dela jakitean?

Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?”

Gauzak horrela, badira, ordea, beren giza grinei jarraitzean ezberdina den zerbait (kasu honetan euskara) balioesten eta ospea kentzen saiatu diren zenbait pertsona. Pertsona hauek beren pentsaera oker horretan euskara herri barbaro baten hizkuntzatzat eta hizkuntza primitibotzat hartu dute. Badaude era berean, pentsaera erratu hau munduko azken muturreraino eraman duten zenbait pertsona. Gizaki hauek euskararekiko sentimendu zital hori zabaltzen ahalegintzeaz gain, euskara bera desagerrarazten saiatu dira. Honen adibide hurbila dugu Francisco Franco diktadore gaiztoa.

Euskarak bere historia luzean, gauza askoren antzera, gorabeherak izan ditu. Gorabeherarik zailenek hiztun kopuruarekin harremana izan dute. Euskarak azkenean olatua hartzea lortu duenean, aurrez aipatutako “pertsonek” uretara bota dute hau itotzeko asmoz. Beste modu batera esanda, euskarak hiztun kopuru aipagarria lortu duen bakoitzean, zenbait pertsonaren ezjakintasunak euskararen biziraupena arriskuan jarri du. Edozein modutara ere, euskara fenix hegaztiaren antzera bere errautsetatik birjaiotzeko gai izan da.

Ekintzak modu honetara eman diren arren, euskarak izan duen birjaiotze horretan literaturak izugarrizko garrantzia izan du, literaturan baitago askotan hizkuntza baten biziraupenerako giltza. Gabriel Aresti, Mikel Laboa, Bernardo Atxaga edota Joxean Artze bezalako artistarik gabe euskara ez zen gaur egun dagoen egoera horretan egongo, hau da, askoz hiztun gutxiago izateaz gain, posible da oraindik baserrietarako hizkuntzatzat kontsideratzea, momentuz  ez bailuke egina izango baserri hizkuntzatik literatura hizkuntzara dagoen “metamorfosia”. Bestalde, aurrez planteaturiko egoera hori nahiko positiboa da. Azken batean jendearen, instituzioen eta artisten elkarlan hori gabe, litekeena da euskara den itsasargiaren argia duela denbora asko itzalita egotea, horrek gugan izango lituzkeen ondorioekin batera.

Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
Bezain odolgalduak ez gara.


Azkenik, aipatu beharra dago aurrez azaldutako birjaiotzea ez dela oraindik bukatu, gu guztiok baikara indarberritze honen partaide eta geure eskuetan dago geure arbasoek eginiko esfortzua zerri azkara ez botatzeko aukera.

Izan zirelako gara
eta garelako izango dira”

2012/01/30

ESKERRAK EMANIK....





Ikasle eta irakasle horiek:

Eskerrak eman nahi dizkizuegu egun hauetan gure artean mintzagai izan ditugun bi proiektuetan parte hartzeagatik eta zuen beraiekiko elkartasuna erakusteagatik. Batetik, Lodosa-Sartaguda ikastolako egoera larria kontuan izanda, dirulaguntza bilketan parte hartu du gure ikastolak. Bestetik, Sahararekin Elkartasun Karabanan ere gure laguntza emateko aukera izan dugu, bertakoei ahalik eta jaki eta beharrezko diren hainbat produktu bidaliz. 

Horrengatik guztiarengatik, berriro ere, gure eskerrik beroenak.

Hau da ene ondasun guzia, J.SARRIONAINDIA

2012/01/17

El parchis



Estoy con mi abuela, entonces saco
ese juego que tanto amo.
Jugar al parchís es como volver a nacer.

Fichas de arco iris recorren el tablero.
Muertes, nacimientos, avances y retrocesos.
Dados que bailan y retumban sin parar.
Barriles agrios me toman el pelo.

Mi abuela se ríe, le lanzo el tablero.
El juego termina, me siento humillado.
He perdido, pero nunca dejaré
el parchís de lado.

HONA HEMEN GURE IKASTOLAKO GABRIEL ARESTI eta bere "Nire aitaren etxea" partikularra

2012/01/16

EL AJEDREZ

La clara batalla es oscura
los guerreros blancos, los guerros negros
combates dolorosos como corazones rotos
agrias batallas
silencios intrigantes
movimientos transparentes, astucia infinita
las torres pelean sin cesar
los peones muerden al enemigo
el rey blanco es derrotado por el lado oscuro.

2012/01/11

URTE BERRI ON... eta betiko gorabeherak ez ahazteko...

EUSKARA

Zuengana zuzentzen naiz euskararen egoerari buruz nire iritzia emateko asmoz. Maite dugula argi utzi nahi dugu beti eta kontrakoa esaten badigute, haserretu egiten gara. Baina ondo pentsatuz gero, erantzun horren aurreko zalantza logikoa da, bi minutu aurrerago galdetu digutena “baina... benetan maite duzu orain arte gazteleraz ibili bazara?” izan bada.

Arrazoi osoa du lagun honek. Nola liteke hizkuntza hori maitatzea? Euskara maitatzeak, bihotzean eramateaz gain, ezpainetan ere eramatea esan nahi du. Zoritxarrez askok eta askok ez dakite hori edo ez dute jakin nahi eta hori da gure hizkuntzaren traba nagusia. Dakitenek zergatik ez dute erabiltzen?

Aitzakiarik ohikoena euskara adierazkorra ez dela esatea da edo esukaraz ez direla irainak ezagutzen. Gezur galantak biak!

Beste batzuek euskaraz hitz egitea zaila dela diote. Ohitura falta eta ahalegin falta besterik ez da, nire ustez. Egia da, agian, batzuek beste batzuek baino erraztasun handiagoa dutela baina gaur egun badaude traba horiei aurre egiteko moduak (ikastolak edo euskaltegiak batik bat). Beraz, ez dago aitzakiarik. Zain ezazu maite duzun hori!

Gure hizkuntzari merezi duen indarra eta laguntza ematea beharrezkoa da eta hori guk egin behar dugu, nork bestela? Guk zaindu eta hitz egiten ez badugu, nork egingo du? Euskaldun guztion betebeharra da. Horretarako, bide bakarra dago, euskarari merezi duen bizia eman behar zaio, batez ere Araban, bada garaia gure lurraldearen inguruan dauden esames zatar horiek ahazteko eta!
Ez dut uste gure aiton-amonek egindako lana galtzea bidezkoa denik. Normala da haietako bat, gu erdaraz hitz egiten entzuten gaituenean, sutan jartzea. Beraientzat hain zen zaila non normala baita horrelako harridura eta kezka azaltzea.

Ezin dut esan gaur egungo egoera guztiz ezkorra denik, orain dela 50 urtekoarekin konparatuz asko hobetu baita (Euskal Herriko tarte bateko hizkuntza ofiziala da, euskaltegiak sortu dira, ikastolak ez dira klandestinoak eta gaur egun normalak egiten zaizkigu lehen ez ziren hainbat gauza). Gainera, gero eta jende gehiagok daki euskaraz.

Hala ere, asko dago egiteke. Espero dut honek euskara bultzatzeko langundu izana. Artzek zioen bezala... ala Gandiagak esan zuen hori?

“Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik.”

EUSKARAREN EGUNA abenduaren 3a izateaz gain, bihur ditzagun 2012 urte honetako egun guztiak EUSKARAREN EGUN!