Gabonetan zure sormena landu eta garatu nahiko al zenukete? Horra hor aukera aparta.
"Ahots baten" sormen-egonaldian 15-22 urteko edozein gaztek eman dezake izena. Asmoa da zuon sormena sustatzea, zuon arteko harremanak sortzea eta esperimentatzeko espazio bat eskaintzea.
Bertaratzen zareten gazteok bertsolaritza, literatura, kontalaritza, kantagintza eta antzerkia landuko dituzue, besteak beste. Eta bide horretan lagun izango dituzue tailerrak eta emanaldiak eskainiko dituzten honako sortzaile gonbidatu hauek: Olaia Aguayo aktorea, Maruxak musika taldeko kideak, Maite Caballero ilustratzailea, Harkaitz Cano idazlea eta Miren Amuriza eta Ekhiñe Zapiain bertsolariak.
Ekimenaren antolatzailea Euskaltzaindia da eta laguntzaile Ikastolen Elkartea eta Bertsozale Elkartea.
Interesgarria dela baderitzozu, horra hor albistea eta izena emateko esteka:

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina