2023/03/21

4. MIKROIPUIN LEHIAKETA...... Anima zaitezte!


 GEU Elkarteak proposamen berri bat dakartzazue: Twitter bidezko Mikroipuin lehiaketa

Nola parte hartu:

  • Parte hartzaile bakoitzak Twitter sare sozialeko perfil pertsonaletik zabaldu beharko du era publikoan idatzia.
  • Gehienez 3 mikroipuin aurkeztu daitezke; bakoitza ipuin/istorio bat izan beharko da bere osotasunean eta ez heren bat.
  • Ipuina eta gero @GEUElkartea gehitu mikroipuina lehiaketan sartzeko.
  • 268 karaktere izango da ipuinaren maximoa, gehi @GEUElkartea.
  • Ipuinek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute.
  • Gaia: GAUA
  • Epea: Martxoaren 6tik 27ra.
  • Hiru sari:
    1. 150 euro eta Parralen 2 pertsonentzako bazkaria
    2. 100 euro eta 25 euroko bonoa Zuloa dendan erabiltzeko.
    3. 50 euroko bonoa Zuloa dendan erabiltzeko.
  • Ipuina edo istorioa euskaraz izan beharko da.
  • Egilearen jabetzapean geratuko dira lehiaketara aurkezten dituen lanak, GEU Elkarteak horiek argitaratzeko eta erreproduzitzeko eskubidea izango du, egilearen baimena eskatu gabe ere.


Mikroipuinen inguruko informazio gehiago esteka honetan (adibideak...): mikroipuinak

Edota hona hemen aurreko deialdi bateko 3. saria:





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina