2021/04/16

I. "BOOK FACE" lehiaketa Armentia Ikastolan

 

ARMENTIA IKASTOLA


I. “Book Face” lehiaketa



Apirilaren 23an Libururaren Eguna dela aprobetxatuz, Armentia Ikastolako Bigarren Hezkuntzan “BOOK FACE” lehiaketa antolatzea erabaki dugu.


Zer da “Book Face”?

Liburu baten azalarekin bat egiteko artea.


Nola parte hartu?

Liburu bat aukeratu eta bere portadan agertzen dena erabilita, argazkia atera. Adibide batzuk behean dituzu, baina Google/Irudiak bilatzailean “Book Face” jarrita, asko aterako zaizkizu.


Parte hartzeko arauak eta jarraibideak:

  1. Lehiaketa ikasle eta irakasleentzat zabalik dago.

  2. Parte hartzaile bakoitzak argazki bat baino gehiago aurkeztu dezake. 

  3. Irabazlearentzat SARIA egongo da.

  4. Parte hartzeko hurrengo galdetegia bete behar duzu eta argazkia bertan txertatu:

https://forms.gle/n7etDKy2dyTVKGZx8


Epeak

  • Argazkiak aurkezteko eta entregatzeko azken eguna apirilaren 20a izango da, asteartea.

  • Apirilaren 21ean, asteazkena, jasotako “Book Face” guztiak Ikasle Txokoan publikatuko dira. Bozketa prozesua martxan jarriko da. 

  • Apirilaren 23an, ostirala, irabazlearen izena Ikasle Txokoan argitaratuko da. 



Adibideak:






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina