... ETXERA BERANDU HELTZEKO AITZAKIA...
Herriko festak ziren eta etxeratzeko ordua goizeko 05:00 nuen. Goizeko 07:00etan etxeko atearen aurrean nengoen ama birjinairen eta apostol guztien erruki eske. Egia esanda, erlojua atzeratuta neukan, baina nire gurasoek ez zuten sinetsiko betiko aitzakia baten itxura zeukan hori. Hori kontuan izanda, atea ireki, belauniko jarri eta egia baino sinesgarriagoa zen aitzaki abat hasi nintzen kontatzen.
"Herriko enparantzan nengoen lagunekin. Momentu batean eta konturatu gabe, bi gizon ezezagun ikusi genituen herriko Alde Zaharrera bidean. Lagunok festa giroa utzi eta haien atzetik joan ginen. Kale kantoi batean izkutatu, eta agure gaixo baten etxean sartu zirela ikusi genuen. Pixka bat aurreratu ginen, eta etxe albora iristean, ikusi gintuzten. Haietako bat kanpora atera zen eta lepotik hartuta, etxe hartako ikuilura sartu gintuen. Guk soberan ezagutzen genuen ikuilu hori eta bagenekien non zegoen irteera. Bertatik atera, eta alde egin genuen handik. Festa girora itzuli ginen eta eszenatokira igota, musika gelditu eta hauxe bera oihukatu genuen:
- Lapurrak, lapurrak!
Bertan zegoen jende gehienak ulertu zuen zer esan nahi genuen, eta plazan zegoen jendearekin batera joan ginen agurearen etxera. Denok batera sartu, eta makil, mailu, erratz, aitzur edo gugandik gertu geneukan beste edozein tramankulu hartuta, haien kontra hasi ginen borrokan. Haiek lotzea lortu genuen, eta behin ongi helduta, polizia deitu genuen haien bila etortzeko. Polizia heldutakoan, gertatutakoa azaldu, eta etxera joateko esan ziguten jada, berandu zelako. Etxera itzultzen ari nintzela, erlojuari begiratu eta korrika hasi nintzen.
Gurasoek istorio hau entzutean, barrezka hasi ziren. Barre egiteari utzi ziotenean, aitak serio mintzo zidan:
- Hori, urte askotan entzun dudan gezurrik borobilena da, baina amak eta biok ez zigortzea erabaki dugu.
Nire harridurarako, ez ninduten zigortu eta galdera asko egin gabe, agurtu, eta poz-pozik joan nintzen ohera.
..................................................
Ai ama! Berandu noa etxera!!!
Herriko festak dira eta gurasoek lagunekin gertatzeko baimena eman didate. Etxeratzeko ordua hitzartu dut beraiekin baina hainbeste dantza egin, ordua pasa zait. Nire gurasoek ez dute edozer gauza sinisten; beraz, etxerantz noa aitzakia on batean pentsatzen.
Han daude gurasoak ni itxaroten etxeko atarian, eta sumatu dut ez dutela aurpegi alairik. Espero dut nire aitzakiak balio izatea, zigortuta ez geratzeko. Horrela hasi naiz gurasoei kontatzen.
“Barkatu, berandu nator baina arrazoi on batengatik. Herritik genbiltzala, txakur kume bat ikusi dugu errepidearen erdian hiltzeko zorian, kotxe batek harrapatu duelako eta lagundu nahi genuenez, kontu handiz eraman dugu Leireren etxera. Zituen zauriak sendatu dizkiogu, baita beroa eta jatekoak ere eman. Berarekin egon gara denbora guztian, pixka bat hobetu arte eta erlojuari begiratu diodanerako, jada bueltatzeko ordua pasatuta zegoen. Anek eraman du haren etxera, duen beste txakur kumearekin jolas dezan baina lagundu behar izan diogu txakurtxoari minik ez egiteko. Horregatik nator berandu.Sinis iezadazue.”
Gurasoak harrituta geratu dira gaueko abentura hori entzun eta gero. Oraindik badut libratzeko esperantza baina azkar joan zait mugikorra eskatu didatenean.
..............................................................
Gasteizko festak ziren eta goizeko hiruretan etxean egon beharra nuen. Oraindik ordu bata zen, lagunekin ondo pasatzen nenbilen, dantzatzen, abesten, esaterako, disfrutatzen. Bat-batean, ordu biak zirela konturatu nintzen. Mugikorra hartu nuen, amari deitzeko asmoz. Konturatutakoan lurrean negoen, neska baten gainean. Nire lagunek neska haren gainera bultzatu ninduten berarekin hitz egin ahal izateko. Berehala eskatu nion barkamena eta pixka bat hizketan aritu ginen. Neskak alde egin bezain laster, mugikorraren bila hasi nintzen. Hartu nuenean, berehala konturatu nintzen hori ez zela nirea, nire gainean erori zen neskaren mugikorra zela. Berehala joan nintzen emakume horren atzetik. Hori gelditu zenean, mugikorrak trukatu genituen eta bakoitza bere bidetik joan zen.
Nire lagunekin itzuli nintzen eta ordu erdi gehiago dantzatu genuen, baina berandu egin zen eta bakoitzak bere etxera joatea erabaki zuen. 02:45 ziren eta oraindik 20 minutu gehiago nituen etxera iristeko. Etxerako bidean pentsatzen hasi nintzen ea zer aitzakia emango nien nire gurasoiei. Bidean lehoi bat aurkitu nuela? Edo bidean galdu egin nintzela? Bat-batean pentsatu nuen... Zergaitik ez esan egunero gertatzen den zerbait?
Etxera iritsi nintzenean, 03:05ak ziren, beste 5 minutu behar izan nituen nire pisura iristeko, baina minutu horietan kontatuko nien istorioa pentsatzen hasi nintzen. Atea ireki nuen eta horren atzean, nire aita zegoen, besoak gurutzatuta eta haserre aurpegia zuela. Zer istorio kontatuko nion galdetzen hasi zitzaidan, zergaitik berandu iritsi nintzen, eta azaltzen uzteko esan nion.
Banekien asmatutako istorioa kontatzea ez zela egokiena izango, egunero jende askori gertatzen zaiolako, baina nire aitzakia kontatzen hasi nintzen:
Diskotekatik irtetean bakoitzak bere etxerako bidea hartu zuen. Nik beti bezala, etxera lehenago heltzeko autobusa hartu nuen. Autobusean konturatu nintzen bikote bat, gidaria eta ni besterik ez geudela. Beti bezala, ez aspertzeko, aurikularrak jantzi nituen eta musika entzuten hasi nintzen. Bat-batean bikotearen oihuak musika baino gehiago entzun ziren, eztabaidan ari ziren eta borroka entzutea ekiditeko, autobus gidariak irratiaren bolumena igo zuen, baina nik haien eztabaida entzuten jarraitu nuen. Neskak abortatu nahi zuela esaten zion mutikoari, gazteegiak zirelako ume hori izateko. Mutila hainbeste haserretu zenez, emakumea jo zuen zaplasteko bat emanez. Gertatutakoa ikusi ondoren, korrika egin nuen neskarengana eta eskutik helduta biok autobusetik jaitsi ginen. Guztia azaldu zidan eta esan nion lehen gauza polizia deitzeko izan zen. Polizia iritsi zen eta ezer pintatzen ez nuela ikusita, etxera joatea erabaki nuen. Hori dela-eta, berandu etorri nintzen etxera.
Istorioa amaitu bezain laster, begiratu nion. 5 minutu pasatu ziren eta oraindik ez zuen ezer esan. Banekien istorio hau kontatzea ez zela egokiena izan, jende askori gertatzen zaiolako, baina azkenean aitak sinestu zidan.
...............................................................
Amorebietako jaiak ziren. Etxean gaueko 03:00etan egon behar nintzen. Zortea izan nuen; izan ere, nire gurasoek hasieran 01:30ean nahi ninduten etxean, baina astuna izaten hainbeste esperientzia izanda normala nik irabaztea. Bueno, kontua da 03:30ean etxerako bidean nengoela oraindik eta arduragabea ni... Etxerako bidean aitzakia on bat pentsatu ordez, beste zerbaitetan pentsatzen nengoen ( ez dut ezer esango badaezpada…). Etxera heldutakoan, ez zegoen inor esna. “Zer nolako zortea nirea!” pentsatu nuen eta nire alkohol usaina kendu eta ohean bota nintzen lasai-lasai.
Hurrengo egunean, bueno hobeto esanda egun horretan bertan, esnatu eta hara nortzuk zuten haserre aurpegia eta nahi zuten azalpenen bat. Orduri jarri nintzen, nola jakingo zuten berandu heldu nintzela etxera lotan bazeuden. Nire buruan galdera asko nituen: Kamera bat jarri zuten? Ez zeuden lotan?... Nire aita hizketan hasi zen eta orduan esan nion:
-Azaldu ahal dut, aita. Utzi azaltzen, mesedez.!
Nire aitak hitz egiten utzi zidan, eta bertsolari fin bezala inprobisatzen hasi nintzen.
-Eske ordu bata aldera, lagunak edaten hasi ziren baina nik ez nuen edan, eta horrela egon ginen ordubete edo eta hori egin eta gero, kontzertu batera joan ginen. Kontzertu horretan nire lagunak borroka baten sartu ziren eta bueno... Nik lagundu egin nien lagun on bezala. Borroka bukatu zenean, banan-banan eraman behar izan nituen etxera; izan ere, mozkor eta minduta zeuden eta imajinatzen duzu ia 10 pertsona mozkor bakoitza bere etxera eramatea. Eta horregatik heldu nintzen berandu etxera.
Azkenean, nire gurasoek ez zekiten berandu heldu nintzenik eta nik kontatu nien dena nahi gabe, eta orain asmatu nor ezingo den atera 2 hilabetetan lagunekin.
... UME TXIKI BATI BARANDATIK JAISTEKO EMATEKO AITZAKIA...
“Badakizu zer gertatu zaien baranda horretara igo diren ume guztiei? Bueno, ba, nik esango dizut. Egunero igotzen da umeren bat baranda horretara eta ni egunero hemen nagoenez, denei esaten diet gauza bera.
Bazen behin umetxo bat parkea asko gustatzen zitzaiona baina barandetara igotzen zen eta bere amak arriskutsua zela esaten zion. Umeak ez zion kasurik egiten eta behin jaitsi egin zen amari kasu eginez. Ama asko poztu zen eta gaileta bat eman zion, txokolatezkoa gainera.“
Umeari irrifarre bat piztu zitzaion ahoan, korrika jaitsi eta amarengana joan zen txokolatezko gaileta baten eske.
.....................................................
Nire lagunekin geratuta nintzen, ikastola ondoren, izozki-dendaren aurrean. Han ikusi nituen, Uxue, Irene, Maialen, Olatz eta Kattalin:
-Izozki bat hartuko dugu?-galdetu zuen Maialenek.
-Ideia ona!- erantzun zion Uxuek.
Oso pozik geuden, azterketak amaitu genituen eta. Baina bat-batean, parkera begiratu nuen eta ume txiki bat baranda baten gainean ikusi nuen. ”Kaka zaharra! Ezin dut umetxoa hor utzi” pentsatu nuen.
-Oraintxe noa, neskak! Itxaron segundu bat!
Umetxoarengana joan nintzen ziztu bizian, aitzakia bat behar nuen mukizu hura handik jaisteko.
-Aizu, mutiko! Jaitsi hortik, jausi egingo zara eta!-esan nion, nahikoa ez zela jakin arren.
-Zu ez zara nire ama. Ezin didazu agindurik eman!-oihukatu zuen mihia ateraz.
Mutiko hori barandatik jaisteko, ziuraski, zerbait asmatu beharko nuke. Umeari begiratzen buruari bueltak ematen hasi nintzen:
-Aizu, badakizu zer?-esan nion.
-Zer?-erantzun zuen jakinminez.
-Egun batean parke honetatik pasatu nintzen eta zu bezalako mutil bat ikusi nuen barandaren gainean. Jaisteko esan nion eta ez zidan kasurik egin. Ondorioz….
-Orduan zer gertatu zen, ee??-mehatxuka.
-Buruz behera jausi egin zen eta aurpegiak lurraren kontra jo zuen, oihuka. Orduan ahoa irekita zuenez, txakur baten kaka gainean jausi zen eta aurpegi guztia kakaz bete zuen. Ez duzu hori nahiko, ezta? Ez dut uste aurpegi guztia kaka usainez nahi izatea, ezta?
-Ai ama!!! Ez dut nahi!!!!!!-ziztu bizian jaitsi zen.
Poz-pozik kaka kolorea zuen izozki baten bila joan nitzen lagunekin. Bai, txokolatezko izozkia.
.................................................
Zure adina genuenean gutxi gorabehera, nire lagunak eta ni parkera etorri ginen eta nire laguna, Markel, baranda batera igo zen esanez munduko erregea zela baina bat-batean kristonen euri-jasa hasi zen. Euriak baranda goitik behera busti zuen. Orduan Markel barandatik jaistera joan zen baina irristatu eta burua ireki zuen. Besteok anbulantzia bat deitu izan behar genuen Markelen bila etortzeko.
Portzierto... gaur irraian arratsaldean euria egingo zuela esan dute. Ni zu banintz, arrapadala batean jaitsiko nintzateke barandatik.
....................................................
JAISTEKO ESAN DIZUT!
-Jaitsi zaitez oraintxe bertan baranda horretatik!!
-...
-Jaisteko esan dizut!!
-(begirada desafiatzailea)
-...
-Zuk ikusi, baina…
Eta hauxe hasi naiz kontatzen:
-Badakizu zer gertatu zitzaion halako baranda batera igo zen umetxo bati? Ez dut uste jakingo duzunik, niri gertatu baitzitzaidan. Hara, kontatuko dizut.
Haurra adi entzuten ari da baina igota jarraitzen du.
-Barregarria iruditzen zitzaigun txikitan gelakooi ikastolako patiora jaisteko barandatik behera irristatzea, baina heldu zen eguna non ipurdia ipintzea oso erreza eta aspergarria zen. Hortaz, modu dibertigarri eta azkarrago bat asmatzen hasi nintzen. Ideia, hurrengo egunetik aurrera, zutik korrika jaistea zen. Bi oinak zilindro beraren gainean eta azkar, batez ere azkar, erakutsi behar bainien gainerakoei, modu efektiboena zela. Eta hala egin nuen. Gelako atea irekita ikusi bezain pronto, ziztu bizian abiatu nintzen barandara igotzera, baina ez nintzen konturatu egun euritsua genuela; hortaz, ez nuen pausu bakar bat emateko denborarik eduki. Konturatu nintzenerako behean nengoen, baina jaisteko bidea ez zen nik nahi nuena izan. Nire lagunak hilabete batez egon ziren barre egiten eta arrazoia nuela esaten, modurik azkarrena zela…
Istorioaren erdian konturatu naiz begiak itxita nituela, eta zabaltzean, umea ikusi dut jaitsita eta bere amarengana korrika egiten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina