2019/05/14

GAZTE OLERKIAK....."Poetak maiatzean"

Gazte Olerkiko 1. txapelketa 



“Poetak maiatzean” olerki jaialdi internazionala 

6 eta 30 urte bitarteko edozein pertsonak parte hartu ahal izango du, beti ere aurkezten duen obra euskeraz edo gaztelaniaz baldin bada. Obra hauek originalak eta argitaragabekoak izan beharko dira, inoiz ez direnak argitaratu (ezta interneten ere), sarituak izan ez direnak edota epaitza zain daudenak eta prozesu editorial baten erantzunaren zain ezin izango direnak egon. 

Izena emateko, email bat bidali beharko da hurrengo helbidera: 

Gaian hurreengoa adierazi beharko da: “Poetak maiatzean” jaialdiaren 1. gazte txapelketa. Emailean izena emango duen pertsonaren hurrengo datuak eman beharko dira (izen eta abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data) eta obraren inguruko datuak. Obra originala Word edo PDF moduan atxikituko da. 

Poesiaren gaia librea izango da. Obrek 2 folioko luzeera maximoa izango dute. Bertso eta estruktura libreak izango dira. 

Obra originalen onartze data 2019ko maiatzaren 1etik 2019ko maiatzaren 24ra (23:59) artekoa izango da. 

Epaimahailaren erabakia apelaezina izango da. Epaimahaila 3 pertsonek osatuko dute. Aipatutako guztiek, profesionalak edota zaleak izanda, letren munduarekin lotura estua mantentzen dute. 

Sarien banaketa Vitoria-Gasteizen ospatuko da, Jardin de Falerinan, 2019ko maiatzaren 26an arratsaldeko 18:00etan. 

Informazio gehiago behar izatekotan hurrengoa izango da kontaktatzeko helbidea

SARIAK 
Sariak berdinak izango dira 3 kategorietan 
A kategoria: 
6 eta 12 urte bitartean (biak barne)
B kategoria: 
13 eta 19 urte bitartean (biak barne)
C kategoria: 
20 eta 30 urte bitartean (biak barne)

Gasteizen 2019ko maiatzetik 2020ko maiatzera arte emango den ikuskizun baterako sarrera dohan. 
-Elkar liburu dendan erabiltzeko 100 euroko txartela. 
-Rap/poesia maratoiaren klausura jaialdian emanaldia Kubik Aretoan (ZPUren kontzertua)

ANIMA ZAITEZTE!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina