2019/05/27
7 ezberdintasunak aurkitzeko gai?
Jarraian DBH 4ko informatikariek prestatutako irudiak... Beraien arteko 7 ezberdintasunak aurkitzeko gai??
2019/05/14
GAZTE OLERKIAK....."Poetak maiatzean"
Gazte Olerkiko 1. txapelketa
“Poetak maiatzean” olerki jaialdi internazionala
6 eta 30 urte bitarteko edozein pertsonak parte hartu ahal izango du, beti ere aurkezten duen obra euskeraz edo gaztelaniaz baldin bada. Obra hauek originalak eta argitaragabekoak izan beharko dira, inoiz ez direnak argitaratu (ezta interneten ere), sarituak izan ez direnak edota epaitza zain daudenak eta prozesu editorial baten erantzunaren zain ezin izango direnak egon.
Izena emateko, email bat bidali beharko da hurrengo helbidera:
Gaian hurreengoa adierazi beharko da: “Poetak maiatzean” jaialdiaren 1. gazte txapelketa. Emailean izena emango duen pertsonaren hurrengo datuak eman beharko dira (izen eta abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data) eta obraren inguruko datuak. Obra originala Word edo PDF moduan atxikituko da.
Poesiaren gaia librea izango da. Obrek 2 folioko luzeera maximoa izango dute. Bertso eta estruktura libreak izango dira.
Obra originalen onartze data 2019ko maiatzaren 1etik 2019ko maiatzaren 24ra (23:59) artekoa izango da.
Epaimahailaren erabakia apelaezina izango da. Epaimahaila 3 pertsonek osatuko dute. Aipatutako guztiek, profesionalak edota zaleak izanda, letren munduarekin lotura estua mantentzen dute.
Sarien banaketa Vitoria- Gasteizen ospatuko da, Jardin de Falerinan, 2019ko maiatzaren 26an arratsaldeko 18:00etan.
Informazio gehiago behar izatekotan hurrengoa izango da kontaktatzeko helbidea
SARIAK
Sariak berdinak izango dira 3 kategorietan
A kategoria:
6 eta 12 urte bitartean (biak barne) .
B kategoria:
13 eta 19 urte bitartean (biak barne) .
C kategoria:
20 eta 30 urte bitartean (biak barne) .
Gasteizen 2019ko maiatzetik 2020ko maiatzera arte emango den ikuskizun baterako sarrera dohan.
-Elkar liburu dendan erabiltzeko 100 euroko txartela.
-Rap/poesia maratoiaren klausura jaialdian emanaldia Kubik Aretoan (ZPUren kontzertua)
ANIMA ZAITEZTE!!!!
2019/05/13
"Itxi begiak" eta " Laranja osoak" BBG lehiaketan eta bertsolariak finalerako bidean...
BERTSOA BIZI GAZTE 2019
Bideo apartak, rapak ere horrelakoak, Aginaga azterketak eta laranja osoak...
BIDEOKLIPIK ONENA: ITXI BEGIAK
TXALOMETROAREN SARIA: KEMENA
NIBANAXARABAKOA BIEOKLIP BOZKATUENA: LARANJA OSOAK
BIDEOKIPIK ORIGINALEA: MENDIALDEKO PIRATAK (Kanpezu)
ARABAKO ESKOLARTEKO TXALPELKETA 2019
Batzuentzat lehen aldia, beste batzuentzat azkena... Oholtza gainean sei gazte, Aramaioko bertso-eskolako Danel Herrarte, Aitor Ugarte eta Martin Abarrategi, Gasteizko bertso-eskolako Aroa Arrizubieta eta Eli Zaldua, eta Lautadako bertso-eskolako Beñat Cano. Sarako finalerako bidean dira Aroa Arrizubieta eta Aitor Ugarte. Ekainaren 8an izango ditugu bertan.
Arabako 2019ko Eskolarteko bertso txapelketako 6 finalistek eta bideoklip lehiaketako talde sarituetako taldekide guztiek, asteburu bateko egonaldia izango dute opari Eulaten(Nafarroan) irailaren 6,7 eta 8an. Bertan, kirol abentura, euskara eta sormena uztartuz Urbasa ingurune paregabean egonaldi bikainaz gozatzeko aukera izango dute.
ZORIONAK DENOI!
2019/05/08
BERTSOA BIZI GAZTE lehiaketarako bozka emateko tartea....
BERTSOA BIZI GAZTE...
ANIMA ZAITEZTE eta EMAN BOTOA! Lan oso politak, benetan! Horra hor esteka...
ARMENTIA IKASTOLAko bideoak...
2019/05/07
2019/05/06
DBH Barnetegiak - Argazkiak prest!!
DBHn egindako barnetegien argazkiak prest dituzue!!
Argazki gehiago ikusteko, eskuineko "ARGAZKIAK" atalean aurkituko dituzu.
2019/05/03
Irakurri, Gozatu, Oparitu kanpaina
Martxoaren 18tik maiatzaren 31 bitartean Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainaren 13. edizioa garatuko da, Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, baita Gasteizen ere. Jendea euskarazko liburuak irakurtzera animatzeaz gain, egitasmoak liburuak elkarri oparitzea edo trukatzea ere proposatzen du, harremanak lantzeko praktika gisa.
Hamabigarrenez, herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatuko ditu, irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatuz. Horretarako, besteak beste, parte hartzea saritzen du egitasmoak, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emanez, eta liburua opari bihurtzera gonbidatuz.
Kanpainan parte hartzeko hiru urrats egin behar dira. Lehenik eta behin, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu beharko da. Liburua irakurri, liburutegira itzuli, eta fitxa erraz bat bete beharko da ondoren: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
Gasteizen Liburu denda hauek parte hartzen dute Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainan:
- Albeniz
- Anegon
- Arlekin
- Astrolibros 1 eta 2
- Ayala
- Casa del libro
- Elkar
- Jakintza
- Mara-mara
- Saga
- Zapateneo
- Zuloa
Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko aukera ematen du. Horrez gain, apirila eta maiatza bukaeran, liburutegi bakoitzean 30 euroko balioa duen txeke baten zozketa egingo da, hile horretan irakurle fitxa bete dutenen artean. Txeke berezi horrek, besteek bezala, euskarazko liburuak erosteko aukera emango du. Erosketa-txekeak liburu dendan erabiltzeko epea ekainaren 15era artekoa izango da.
Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)