2017/12/03

DBH 3ko IRATI ANDA eta ‘GURASOEI GUTUNA’ LEHIAKETA BEASAINEN TTIKLIK ELKARGUNEAREN ESKUTIK



Igartzako jauregian Ttiklik elkarguneak antolatutako V. Gurasoei gutunak idazlan labur lehiaketako sariak banatu ziren aurrekoan. Irati Anda Nuñez (Gasteiz, 14 urte) ikasleak izan zuen aipamen berezia bere adinekoen artean.

Aurreko ekitaldietako lanak liburu batean jaso dituzte eta Durangoko azokan salgai egongo dela jakinarazi digute. Hurrengoan Iratirena bertan ikusteko aukera izango dugu.

ZORIONAK Iratiri eta beste parte hartzaile guztiei!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina