Udalaren Liburutegi Sarea - Gazteentzako III. nanoipuinen lehiaketa. 2017ko oinarriak
1. Gaia
Nanoipuinek "irakurri" aditza izan beharko dute. Horren adizki guztiak onartuko dira: irakurri, irakurriko, irakurtzen, irakurrita...
2. Lanak
Nanoipuinek gehienez ere 150 karaktere izango dituzte, izenburua (aukerakoa) eta hitzen arteko zuriuneak sartuta. Karaktere kopurua gaindituz gero, automatikoki lehiaketatik kanpo geldituko dira.
Nanoipuinek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta istorio bat kontatu edo iradoki beharko dute.
3. Parte hartzaileak
Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 12 urtetik 30era bitarteko gazteak. Egile bakoitzak gehienez bi ipuin aurkeztu ahalko ditu, hizkuntza edozein dela ere. Bi ipuin baino gehiago aurkeztuz gero, bakarrik azken biak hartuko dira kontuan.
4. Kategoriak
- A kategoria: DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak.
- B kategoria: DBHko 3. mailatik 18 urtera bitarteko gazteak.
- LABORAL kutxa saria: 19 urtetik 30era bitarteko gazteak.
Kategoria horietako bakoitza bitan banatzen da, hizkuntzaren arabera: euskaraz eta gaztelaniaz.
5. Aurkezpena
Lanak formulario hoen bitartez aurkeztu beharko dira. Formularioa epea irekita dagoen bitartean egongo da indarrean.
6. Epea
2017ko apirilaren 23tik (Liburuaren Eguna) maiatzaren 23ra, biak barne.
7. Epaimahaia
Udalaren Liburutegi Sareak izendatuko du. Haren erabakiak apelaezinak dira eta sariren bat eman gabe utzi ahalko du.
8. Sariak
Honako sari hauek emango dira kategoria eta hizkuntza bakoitzean:
- 1. saria: diploma + tableta.
- 2. saria: diploma + 50 €-ko txartela liburu denda batean erosteko.
Parte-hartzaile bakoitzak sari bat bakarrik jaso ahalko du.
Ipuin sarituak Udaleko web orrian argitaratuko dira, baita Udalaren Liburutegi Sareko Twitter kontuan ere: @VG_biblio.
9. Lanen jabetza
Egilearen jabetzapean geratuko dira lehiaketara aurkezten diren lanak, baina antolatzaileek horiek argitaratzeko eta erreproduzitzeko eskubidea izango dute, egilearen baimena eskatu gabe ere.
10. Oharrak
Parte hartzaileek ematen dituzten xehetasunak erakunde honek duen datu pertsonalen "Jardueren kudeaketa eta zabalkundea" fitxategian sartuko direla jakinarazten du Vitoria-Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Kulturgintzan eta Gizartegintzan Udalak antolatzen dituen jardueren kudeaketa, zabalkundea eta sustapena, udal eskumenen alorrean, ahalbidetzea da fitxategi honen helburua. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu -dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu-, jo ezazu udaletxeko Argibide Bulegora (Teodoro Dublang kalea, 25 - 01008 Vitoria-Gasteiz) edo herritarrei laguntzeko bulegoetara.
Lehiaketari buruzko kontsultak: redbibliotecas@vitoria-gasteiz.org
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina