Balentin deunaren eguna dator eta berriz ere PIROPO LEHIAKETA antolatzea bururatu zaigu.
Ikasle bakoitzak piropo bat idatziko du eta gelako guztion artean gustukoen dituzuen biak aukeratuko dituzue, ahal bada otsailaren 8rako. Horrela, gela bakoitzeko bi piropo izanik, guztira 18 piropo izango ditugu eta hauen artean irabazlea aukeratuko dugu. Ikasle txokoan jarriko dira ikusgai eta hurrengo astean zehar bozka emateko aukera izango duzue, asteazkenean, otsailaren 15ean, irabazlea azalduko delarik.
Piropoak sortzeko lagungarri egingo zaizuelakoan, hona hemen urtero zuen esku uzten ditugun eta erabil daitezkeen trikimailuak.
1. Errima……...Nor izan igeltsero zure zuloak betetzeko…..(hoskidetasuna soinuan)
2. Antitesia…...Zu beltz, ni zuri, zu ilun, ni argi, nik zaitut zu maite baina zuk ez ni. (kontrako adiera duten hitzak erabiltzea)
3. Konparazioa….La piara ̈ patea bezalakoa zara, ogia baino hobeagoa. (zerbaitekin konparatzea)
4. Hiperbolea …Zeruko izarrak, ozeanoetako hondar aleak, mendiko lore guztiak eta historian egon diren irribarreak zenbatzen badituzu jakingo duzu zenbat maite zaitudan.(gehiegizko exagerazioa)
ETA BEGIRATU ZEIN BIDEO POLITA UTZI DIGUN ESKURA ZUEN EUSKARA IRAKASLE BATEK....
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina