2016/06/01

Ikasturtea bukatzen eta IKASTOLAKO JAIA, asteburuan ESKOLARTEKO BERTSO-TXAPELKETA FINALA, KROSA eta laster ARABA EUSKARAZ


Egin dituzue ikasturte honetako azken azterketak, batzuek behintzat. Tartean Armentia Ikastolako jaia ere izan dugu. DBH 3.mailako ikasleen tonbola...

5.jpg

3.jpg



Tailerrak…

10.jpg



1.jpg



Tortilla txapelketa…Telmo txapeldun! Didierrek eta Izarrek datorren urtera arte itxaron behar izango dute txapel hori lortzeko.



Gurasoak txosnan, bazkaria… Zumba ikastaroa. Zer ez genuen izan joan zen maiatzaren 28an! Hori guztia honako argazkietan ikusgai...


6.jpg

7.jpg



Eta datorren astean… Larunbatean Ereñozun gure Aroa eta Peru Eskolarteko Txapelketa Nagusian eta urrutitik ere animoak bidali nahi izan dizkiete gure lagun horiei. Nor eta gure Koldo… Inbidiak jota, antza, eta berak ere bertsotxoa bidali digu bideoan.





Igandean, Krosa… Ez ahaztu!


aaaaa.jpg


Eta, bukatzeko, ekainaren 19an Araba Euskaraz jaia izango dugu Agurainen eta horretarako abestia ikasteko bideoa eskaini nahi dizuegu. 

Animatu eta parte hartu zuon esku dituzuen aukera horietan guztietan!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina