2016/01/25

2016ko Araba Euskaraz, "Geroari Begira"....KANTAREN AURKEZPENA



Kantaren aurkezpena egin zuten joan zen astean. Bideo-kliparen aurkezpenaren zain egon gabe, horra hor abestia. Ea gustuko duzuen! 

BERRIAn argitaratutako pasarte batzuk ere badituzue, informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero.

B
ost hilabete falta badira ere, biribilduz doa 2016ko Araba Euskaraz. Aguraingo Lautada ikastolak pausoak ematen jarraitzen du, ekainaren 19ko jaia arrakastatsua izan dadin. Prestaketa prozesuan herria bidelagun izan nahi du ikastolak, eta, hori lortzeko, azken hilabeteetan aurreratutako lanaren berri eman zien atzo Harresi aretora bildu ziren lagun guztiei. 2016ko Araba Euskaraz-en ibilbidearen berri emateaz gain, abestia ere aurkeztu zuten, eta omenduen lehen hitzak ere entzun zituzten han bildutakoek.


Ekainaren 19an ibilbidea girotuko duen abestia entzun zen, lehenengoz, jendaurrean. Iker Pastorrek idatzitako hitzei musika jarri diote Fontak (Frenetik), Unai Olaldek (Frenetik eta Eratu) eta Iñaki Orobengoak (Dr. Infierno), eta Lautada ikastolako Lehen Hezkuntzako zortzi ikaslek abestu dute. Grabatutako bertsioan, ikasleez gain, zenbait ahots ezagun daude, Xabi Solanorena (Esne Beltza) kasurako. Halaber, Nerea Uribe ikasle ohiak ere parte hartu du grabazioan.

Lautada ikastolak ez du, oraindik, bideoa grabatu. Ordea, han bildu ziren guztiei prestatzen hasteko iradoki zieten aurkezleek. Hain zuzen ere, bideoan Agurain herria protagonista izatea nahi dute, eta herritarren parte hartzea eskatuko dute. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina