EMAKUMEEN
GORPUTZA
Emakumeen gorputza
defendituko dut.
Bereizkeriaren kontra,
maltratatzailearen kontra,
justiziaren kontra
defenditu
egingo dut
emakumeen gorputza.
Galduko ditut
itxaropenak,
indarrak,
gogoak,
baina emakumeen gorputza
defendituko dut.
Hitzak zapalduko dizkidate
eta garrasiekin
defendituko dut
emakumeen gorputza;
malkorik gabe,
arimarik gabe
utziko naute.
Baina beste emakumeek ere
defendituko dute
gure gorputza.
MUNDUA SALBATU
zidaten gurasoek galdetu.
“Medikua izan nahi dut,
eta bizitzak salbatu.
Abokatua izan nahi dut
eta errugabeak defenditu.
Artista izan nahi dut
eta jendea emozionatu.
Irakaslea izan nahi dut
eta dakidan guztia transmititu.
Ikerlaria izan nahi dut
eta gaixotasun guztiak sendatuko dituen
txertoa aurkitu.
Politikaria izan nahi dut
eta hitzik ez dutenen izenean
gobernatu.
Idazle edo hizlari izan nahi dut
eta gerrak geldiarazi egingo dituen
diskurtsoa kontatu.”
Galdera entzutean, ordea, zera erantzun
dut:
“Ez dut oraindik pentsatu.”
TRISTE?
ZERTARAKO?
ez
dut festa disfrutatuko.
Triste
bazaude,
ez duzu irrifarre polit hori erakutsiko.
ez duzu irrifarre polit hori erakutsiko.
Triste badago,
triste egongo da.
Triste bagaude,
pozik egoteko minutuak galduko ditugu.
Triste bazaudete,
triste egongo dira.
Bizitza
5 minutu, 1 triste eta 4?
Triste?
Zertarako...?
Nahi
duzuna lor dezakezu,
nahi
duzu izan dezakezu,
nahi
duzuna.
Beraz,
mantendu zure irria
aireak
eraman ez dezan.
Amestu.
Bizi.
ZER NAIZ?
Zer
naiz?
Musikaren
erritmo transtornatu bat,
eszenatokira
atera nahi diren esku dardartiak.
Zer
naiz?
Irteerarik
gabeko bidea,
erantzunik
gabeko gutuna,
argitzen
ez den gela iluna.
Zer
naiz?
Ilargia
ukitu nahi duen umea,
kartzelatik
atera nahi duen presoa,
beste
garai batean bizi nahi duen pertsona.
Zer
naiz?
Askatua
izan nahi duen lorea,
libre
izateko jaio dena,
txoria
izan nahi duen umea.
Zer
naiz?
Ez
dakit.
Zuk
zer zaren ba al dakizu?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina