2015/01/13

UTIKAN PENTSAERA ZITALEI! ZINTZO GAITEZEN!

Niri ikastolan genero indarkeriaren aurkako testu bat egitea eskatu zait. Hasieran nire helburu bakarra nota ona ateratzea zen. Horregatik eta kirola nire gustokoa denez, kirolean dagoen matxismoaz hitz egitea bururatu zitzaidan. Baina denborarekin gai honek errespetu handiagoa merezi zuela aitortu behar izan dut.

Nire ikerketaren lehenengo pausua Googleko argazkietan “kirola” hitza jartzea izan zen eta hona hemen aurkitutako argazkiak.



deportes-extremos-10643064.jpg



Lehenengo argazkian ikus dezakegu nola irudikatzen diren kirolak. Nahiz eta argazki honetan gaur egungo kirol berriak agertu, isladatzen duten irudia gizonezkoarena da.






11213531-dibujos-animados-icono-del-deporte.jpg



Erdian dagoen argazkia ikastolan eta medikuarenean jartzen diren modukoa da. Ni, alde batetik, argazkian ikusten diren kirol gehienetan mutilak ari direla ohartu naiz. Bestetik, podiumeko pozisioetan emakumeen presentzia ez da igartzen ere. Zergatik?





img_los_mejores_deportes_para_practicar_en_la_playa_19326_orig.jpg





Azken argazkian neskak agertzen direnean, kirola egiten ari direla ematen du. Baina arreta jartzen badugu, konturatu ahal gara neskak beti agertzen direla arropa txiki eta estuarekin beren gorputzak erakusteko.






Hona hemen guztioi egiten dizuedan galdera: Ba al dago neska bat mutil baten moduan, hau da, izerditan eta nekatuta agertzen duen argazkirik?

Zer da epaile hitza entzutean, burura etortzen zaizun lehenengo gauza? Normalean, mutil baten irudia etortzen zaigu burura. Honen arrazoia sinplea da. Matxismoa dela eta, gaizki ikusita dago emakume batek kirol partida edo jolas baten kontrola izatea. Badago emakumeak diren epaileak, baina bere merezimendua ez zaio lan ona egiteagatik ematean, sexya izateagatik baizik.


Bukatzeko, Interneten ikertzen bideo aparta topatu dut.



Bideoan agertzen diren pertsona guztiek neskenganako pentsaera bera dute. Beraiek neskak ahulak direla pentsatzen dute. Gainera, pentsaera hori ez da pertsona horiena bakarrik, guztiona baizik. Bideoan ikusi dugun moduan hizkeran ere nesken aurkako matxismoa erabiltzen dugu. Mutilak iraintzeko askotan halako esaldiak erabiltzen ditugu: ”corres como una niña”, “pareces una niña”... Eta gauza bera emakumeen kontra. Adibidez, kirol batean oso trebea bada, “mari-mutiko” esaten zaio.


Ondorioz, espero dut guztiok burmuinari eragitea eta horrela pentsaera zital horiek aldatzea eta zintzoagoak gureganatzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina