2014/03/07

Ihauteri eskerrak!!

Armentia Ikastolako DBH 4. mailako ihauteri lan-taldeari zuzenduta.

Agur ikasleok! Irakasle klaustrotik eskerrak eman nahi dizkizuegu pasa den ostiralean, ihauteri eguneko ospakizunean egindako lanagatik. Zuen antolakuntza, parte-hartze, dinamizazio eta esfortzu guztia oso ongi baloratua izan da gure artean, eta zama hau gainean hartzeagatik zintzotasunez zoriondu nahi zaituztegu. Ziur gaude zuen ekimena aurrekari bihurtu duzuela ikastola honetan, eta aurrerantzean horrelako jardueretan ikaslegoaren parte-hartzea sustatu duzuela.

Honegatik guztiagatik, mila esker bene-benetan!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina