Aurreko ostiralean, abenduaren 2an, Euskararen Eguna ospatu genuen Armentia Ikastolan. Hona hemen bertso eskolako lagunek abestu zizkiguten bertso politak.
Doinua: Che Guevara (Victor Jara. Boikot)
Europako hizkuntza zaharrena
ta herriaren islada.
Hauxe maite ez dutenek
jarriko digute traba
larregi maite dugunez
eman behar zaio bultzada
gure hizkuntza delako
maite dugu euskara
Euskararen zapalkuntza
jarri behar dugu marra
gaur euskararen eguna
dugu honexen beharra
euskaraz hitz egin lagun
ez zaitez izan koldarra
baina ez da mintzatzeko
daukagun egun bakarra
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina