2020/04/21
Oinak buruan eskolartekoa...
Kaixo!
14 urtetik beherakoen Arabako Bertso Eskolartekoa maiatzean ospatu izan da, eskualdeetako topaketak eta finaleko festa tartean. Aurtengoan ezberdina izango da, baina ez zaio burutzeari utziko. Adi!
MAIATZA kobazulotik apurka- apurka ateratzeko garaia izango dela dirudi, baina egoera arraro honetan topaketak, jende aurreko emanaldiak eta festak izan ohi zirenak egokitu beharra izan dugu halabeharrez. Horrek ez du ARABAKO ESKOLARTEKO BERTSO TXAPELKETA geldiaraziko ordea. Haurren sormenari bidea eman behar zaio!
14 urte bitarteko haur eta gaztetxoek bertso idatzien lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute udaberrian. Bertsolaritza ikastetxean edo bertso-eskolan lantzen dutenak hasiak dira dagoeneko lanak prestatzen bertsolaritza irakasleen laguntzaz. Maiatzean zehar eskualde bakoitzeko lan aukeratuak bertsozale elkartearen WEB gunean argitaratuko dira. Ekainaren 6ean FINALISTAK zeintzuk diren jakingo dugu, eta finalistek, Hontza Extrem abentura parkera txangoa izango dute irailaren 13an.
Hiru gai daude aukeran:
- Nola ikusten duzu mundua etorkizunean?
- Animalia bihurtzeko aukera bazenu ze animalia aukeratuko zenuke eta zergatik?
- Ikusezina bazina, zer egingo zenuke?
Lanak banaka edo taldeka aurkeztu daitezke. Emailez bidali behar dira maiatzaren 21a baino lehen araba@bertsozale.eus helbidera. Bideoan eta kartelan informazio gehiago aurkitu dezakezue.
Bertsoekin batera parte hartzaileen izen abizenak, ikastetxea eta maila jarri, eta baita kontaktatzeko modua ere. Animatu eta parte hartu!
2020/03/05
2020/02/14
2020/01/31
SAN VALENTIN EGUNA....
LILI PREZIATU HORIEK:
Urtero bezala, Euskara Batzordeko kideek San ValentÃn egunerako maitasun mezuak
bidaltzeko kutxak jarriko dituzte pasilloetan...
AZALPEN GUZTIAK BIDEOAN DITUZUE...
ANIMATU ETA ZABALDU MAITASUNA...
2020/01/23
Badator GASTEIZKO EUSKARAREN GINKANA.....
EUSKARAREN GINKANA... badator...
- Hizkuntza ekologian oinarritutako proiektu bat: DBH3-4 eta Batxilergoko Gasteizko ikasleei zuzendua
- Gazteek taldeak osatu eta izena eman beharko dute urtarrilean zehar.
- Otsaila eta martxoa bitartean online bidez 4 proba gainditu beharko dituzte taldeek.
- Online fasean puntu gehien lortu duten taldeek finalera sailkatzeko aukera izango dute.
- Finala martxoaren 13an izango da Gasteizen.
- Informazio gehiago izateko eta izena emateko: https://labur.eus/u8Mco
ANIMA ZAITEZTE!
2020/01/15
2019/12/20
2019/12/19
EL MUNDO EN EL QUE VIVIMOS
Vivimos en un mundo lleno de injusticias en el que el rico cada vez se hace más rico y el pobre más pobre; en el que dependiendo de tu sexo cobras más o menos; en el que por tu color de piel tienes más oportunidades que otros; en el que si te violan da igual lo que hagas porque seguramente saldrás tú perdiendo; en el que importa más un beneficio económico
que el futuro del planeta.
A.G. DBH3D
A.G. DBH3D
2019/12/17
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)







