2013/08/15

ONGI ETORRI ETA ONDO IBILI UDAN!

ONGI ETORRI eta OSO ONDO IBILI!


2013/06/19

EZ OHIKOEI BEGIRA!!!!

Ikasturtea bukatzeko azkenengo txanpa honetan jakin beharrekoak argitu nahi dizkizuegu:
  1. Ekainaren 19a ez ohikoetarako zalantza eguna izango dugu. Ikasleak 9:00etarako etorri behar izango dira.

  1. EZ-OHIKOETAKO AZTERKETA EGUNAK.

Hauek izango dira ez-ohiko azterketak egiteko egunak:


Ekainaren 20a, ostegunaEkainaren 21a, ostiralaEkainaren 25a, asteartea
8:30-10:00GIZARTE
NATURA
FISIKA-KIMIKA
MATEMATIKA
10:15-11:45EUSKARAGAZTELERA
INGELESA


12:00-
13:30
MUSIKA
INFORMATIKA
TEKNOLOGIA
HIZKUNTZA TAILERRA
PLASTIKA
BIO-GEO
GORPUTZ HEZKUNTZA

  1. EZ-OHIKOETAKO NOTAK ETA ERREKLAMAZIO EGUNA.

Azterketak egin ostean, ekainaren 26an, asteartean, 12:00etan notak emateko, azterketak ikusteko eta erreklamazioak egiteko tartea izango dugu.



2013/06/10

AZKEN JAKINBEHARREKOAK


AZKEN JAKINBEHARREKOAK

EGUN HAUETAN JAKIN BEHARREKOAK

  1. EKAINAREN 11N, ASTEARTEAN, ZUEN MAHAIAK, APALAK... HUSTU, HURRENGO EGUNETAN GELA HORIETAN BESTE TALDE BATZUETAKO IKASLEAK EGONGO BAITIRA AZTERKETAK EGITEN ETA IKASTEKO GELETAN. BERAZ, BAKOITZAK BEREA ETXERA!
  1. EKAINAREN 12AN, 13AN eta 14AN TAILERRAK ETA GLOBALAK (hauen antolaketan, tailerretan batik bat, aldaketarik balego, jakinaraziko litzaizueke. Emandako koadroa eguneratuko da eta asteazkenerako behin betikoa ikusgai izango duzue).

    IKASLEEK TAILERRETARAKO ETA GLOBALETARAKO JAKIN BEHARREKOAK:
    • GLOBALETAKO AZTERKETA BUKATZEN DUENAK IKASTEKO TARTEA BERTAN (ETSAMINA EGINDAKO GELA HORRETAN) EGINGO DU HURRENGO AZTERKETA HASI ARTE. Horrela ez dira gela batzuk topera beteta eta besteak erdi hutsik egongo.

    • BIZIKLETA TXANGORAKO: Ekarri beharrekoak eta kontuan izatekoak:
      • KONTUAN IZAN: Lehen hiru egunetan lehenengo ibilalditxoa egin eta ondoren 11:00etan berriro ikastolatik pasa gaitezke lehen azterketa egin eta besterik izango ez dutenak hartzeko eta hauekin batera bigarren tartea egin ahal izateko.
      • Bizikleta
      • Kaskoa
      • Eguraldiaren arabera xiraren bat
      • Beroa egiten badu, ura…
      • Gurpila zulatuz gero, konpontzekoak (kamara…)

    • XIBA: Jokuak egin ahal izateko arropa egokia. Ariznabarra egingo dugulakoan gaude. Beraz, zapatilak... Dutxatzeko aukera egongo da.
    • MARGOKETA LANETAN ARITUKO BAGINA, ARROPA ZAHARRA edo AMANTALAK GURE ARROPAK ONDO ZAINTZEKO.
    • BERTSOLARITZA: Ondo pasatzeko eta disfrutatzeko nahia.
    • SUKALDARITZA:
      • DBH 1 (pasta tailerra):
        • Amantala, nork berea
        • Sukaldeko trapua, nork berea
        • Labana
        • Pasta etxera eraman ahal izateko ontzia, tuperra...
      • DBH 2 (bizkotxo tailerra):
        • Amantala, nork berea
        • Sukaldeko trapua, nork berea
        • Sardexka
        • Orea otarretik ondo ateratzeko sukaldeko tresna (“lengua”)
    • DBH 3koek IKASTOLAKO ARGAKIAK BANATZEKO LANKETA (kartulinak, argazkiak banatu...).
    • CURRICULUMa (DBH 4): Lan hori eginda duzuela ikastola uzteko nahia.
    • HITZALDITXOAK...

  2. EKAINAREN 17AN......
    GLOBALAK EGIN DITUZTENEK AZTERKETAK IKUSTERA GOIZEKO 11:00etan etorriko dira
    BESTE IKASLE GUZTIAK IKASTOLARA GOIZEKO 12:00etan ETORRIKO DIRA.
    EGIN BEHARREKOAK:
    1. Gelak, pasilloak, korridoreak... txukundu: Irailean izan genituen bezala utzi behar izango ditugu. Ekarri etxetik beharrezkoa izango den zapitxoak....
    2. HAMAIKETAKOA EGITEKO AUKERA ERE IZANGO DUGU.
    3. HURRENGO EGUNERAKO NOTAK SINATUTA EKARRI BEHAR DIRA. BERAZ, GLOBALETAKO NOTAK JASO ETA ETXERA ERAMAN HURRENGO EGUNEAN SINATUTA EKARTZEKO.

  3. EKAINAREN 18AN, ASTEARTEAN NOTAK SINATUTA EKARRI ETA DEBARA JOANGO GARA EGUN PASA. HONDARTZARA JOAN AURRETIK...
    1. DBH 1ekoak EKAINBERRIRA
    2. DBH 2koak MUTRIKURA
    3. DBH 3 eta 4koak LASTURRERA

  4. EKAINAREN 19A EZ OHIKOETARAKO ZALANTZA EGUNA IZANGO DA. GOIZEKO 9:00ETARAKO IKASTOLAN EGON BEHAR ZALANTZAK ARGITZEKO.

  5. EKAINAREN 20, 21 eta 25ean EZ OHIKOAK IZANGO DIRA.

2013/06/07

globalak eta hurrengo egunak

Ikasle horiek:

Ikasturtea bukatzeko azkenengo txanpa honetan jakin beharrekoak argitu nahi dizkizuegu:

  1. GLOBALETAKO AZTERKETA EGUNAK.

Hauek izango dira globaletako azterketak egiteko egunak:

OHARRA: Hizkuntza tailerreko azterketa ekainaren 11n, asteartean, egin behar izango dute ikasleek.


Ekainaren 12a, asteazkena
Ekainaren 13a, osteguna
Ekainaren 14a, ostirala
8:30-10:00


GIZARTE
LENGUA
MATEMATIKA
10:30-12:00
EUSKARA
NATURA
FISIKA-KIMIKA
ARTE
INGELESA
12:00-13:15
PLASTIKA
HERRITARTASUNA

MUSIKA
TEKNOLOGIA/INFORMATIKA
ALEMANA
TEKNOLOGIA 2-3
BIO-GEO/LATINA

  1. GLOBALAK EZ DITUZTEN IKASLEAK TAILERRETAN ARITUKO DIRA ESKOLA EGUN HORIETAN.
  2. GLOBALETAKO NOTEN BERRI IKASLEEK EKAINAREN 17AN, ASTELEHENEAN, GOIZEKO 12:00etatik aurrera izango dute. Azkenengo azterketak, ez ohikoak, ekainaren 20an, 21ean eta 25ean izango ditugu. Egun hauek nola antolatuko ditugun jakinaraziko dizuegu beste ohar baten bidez.
    Ikasleek egun horretan ikastolara 12:00etan etorri behar izango dute. Gelak hustu, txukundu eta irailaren hasieran topatu genituen bezala uzteko lanari ekingo diogu. 13:30ean etxera itzuliko dira eta urte osoko edo globaletako notak eramango dituzte. Hurrengo egunerako, hau da, ekainaren 18rako notak sinatuta ekarri behar izango dituzte.
  3. Ekainaren 18rako Deba eta inguruak ezagutzeko txangoa prestatu dugu. Antolatutako ekintzen artean batzuekin ibilbidetxo bat egingo da. Horregatik, zapatilak edo ibiltzeko zapata erosoak eramateko eskatzen dizuegu (ez dira mendiko botak behar). Ekintzen ostean hondartzara joango gara (bainujantzia, bazkaria…). Egun osoko txangoa dugu eta ikastolara 17:00ak inguruan helduko garelakoan gaude.
  4. Ekainaren 19a ez ohikoetarako zalantza eguna izango dugu. Zalantzak argitu nahi dituenak 9:00etan ikastolan egon behar izango du.

2013/06/03

GLOBALAK....


GLOBALAK

EKAINAREN 12a, asteazkena:
8:30-10:00- Gizarte
10:00-10:30- Jolasordua
10:30-12:00- Euskara
12:00-12:15- Jolasorduak
12:15-13:30- Informatika, edo matematika tailerra edo alemana edo hizkuntza tailerra edo biologia- geologia4 edo latina4 edo teknologia edo hiritartasuna edo etika edo plastika...ERABAKITZEKE

EKAINAREN 13a, osteguna:
8:30-10:00- Lengua
10:00-10:30- Jolasordua
10:30-12:00- Natura/Fisika-Kimika/Artea
12:00-12:15- Jolasorduak
12:15-13:30- Informatika, edo matematika tailerra edo alemana edo hizkuntza tailerra edo biologia- geologia4 edo latina4 edo teknologia edo hiritartasuna edo etika edo plastika...ERABAKITZEKE

EKAINAREN 14a, ostirala:
8:30-10:00- Matematika
10:00-10:30- Jolasordua
10:30-12:00- Ingelesa
12:00-12:15- Jolasorduak
12:15-13:30- Informatika, edo matematika tailerra edo alemana edo hizkuntza tailerra edo biologia- geologia4 edo latina4 edo teknologia edo hiritartasuna edo etika edo plastika...ERABAKITZEKE

OHARRA: Ikasleren batek azterketaren bat egiteko tarterik izango ez balu, moldatuko genuke globalen aurreko egunetan azterketaren bat egiteko. Hala ere, hori ebaluazio bilerak egin arte eta arlo bakoitzean zenbat suspenso dauden arte, ezin izango dugu egin (suspenso gutxien duen arloa aurreratzeko proposamena).

2013/05/24

2013ko TORTILLA TXAPELKETA

Hurrengo ekainaren 8an Armentia Ikastolan ospatuko den bazkariaren haritik DBHko ikasleentzako “5. Patata tortilla txapelketa” antolatuko da.

Arauak.
  • DBHko ikasleek parte har dezakete, baita beraien gurasoak ere (ezinbestekoa da ikaslearen parte-hartzea gurasoek parte hartu ahal izateko) eta irakasleak.
  • Txapelketa bikoteka izango da, bikotearen osaeran ikasle bat gutxienez egon behar da.
Bikote bakoitzak hurrengo tresneria ekarri beharko du:
  • Zartagina, 
  • Platera (edo osagaiak nahasteko eta buelta emateko edozein ontzi) 
  • Mahai-tresnak. 

Antolatzaileek bikote guztiei emango dizkie
  • 4 patata. 
  • 5 arrautza 
  • Olioa- Gatza
  • Sua. 

Txapelketa 10,30tan hasiko da eta 12,00tan bukatutzat emango da.

Hiru pertsonaz osaturiko epaimahaiak irabazlearen izena jakitera emango du, eta sari banaketa burutuko da. Epaimahaiak kontutan hartuko du:
  • Tortillaren itxura. 
  • Tortillaren zaporea 
  • Sukaldarien jantziak ( Imajinazioa eta originaltasuna…) 


Tortilla guztiak salgai egongo dira egun horretan jarriko den txosnan.
Txapelketan izena emateko azken eguna Ekainaren 6a, osteguna, izango da.

Apuntatzeko hurrengo formularioa bete edo klik egin hemen

2013/05/14

3.EBALUAZIOKO AZTERKETAK....


3. EBALUAZIORAKO AZTERKETAK


DBH 3

MAIATZAK 28, ASTEARTEA  
8:30 GIZARTE
15:00 MATEMATIKA

 MAIATZAK 29, ASTEAZKENA 
8:30 TEKNOLOGIA
12:15 NATURA

MAIATZAK 31
, OSTIRALA
8:30 EUSKARA
12:15 INGELESA

EKAINAK 3
, ASTELEHENA
8:30 LENGUA
15:00 PLASTIKA


DBH 4

 MAIATZAK 28, ASTEARTEA 
8:30 EUSKARA
15:00 BIO-GEO / LATINA





 MAIATZAK 29, ASTEAZKENA 
8.30 INGELESA (ORDENA ALDAKETA)
12.15 LENGUA

MAIATZAK 31
, OSTIRALA
8:30  MATEMATIKA
12:15 GIZARTE

EKAINAK 3
, ASTELEHENA
8:30 TEKNOLOGIA / INFORMATIKA
15:00 ARTE / FISIKA-KIMIKA



2013/05/13

TXIKIAK HANDI MANIFESTUA



TXIKIAK HANDI  MANIFESTUA

Behean sinatzen dugunok
ADIERAZI NAHI DUGU:
  • Mundua eleanitza dela.
  • Hizkuntzak altxor kulturalak direla, eta horrek aniztasuna eta aberastasuna ematen diela munduko herrialdeei.
  • Hizkuntzak herrien eta pertsonen identitaterako eta garapenerako funtsezko tresnak direla.
ALDARRIKATU NAHI DUGU:
  • Hizkuntza gutxituak ere errespetatuak eta kontuan hartuak izateko eskubidea.
  • Gure hizkuntzak normalizatzeko behar adina laguntza eta babesa izateko eskubidea, batez ere hezkuntza arloan.
  • Gure hizkuntzek legaltasun osoa izateko eskubidea euren eremuan.
  • Gure hizkuntzetan bizi ahal izateko eskubidea, gizarteko edozein esparrutan.
HONAKO KONPROMISO HAUEK HARTU NAHI DITUGU:
  • Hizkuntzen normalizazioan lanean jarraitzeko, eta gure arteko zubiak eraikitzea, txikion batasunak handi egiten gaituelako.
  • Manifestu honi ahalik eta oihartzun zabalena ematea.

2013/05/09

2013ko ARMENTIA IKASTOLAKO KROSA


Kaixo lagun:

Urtero bezala, aurten ere Armentia Ikastolako Krosa ospatuko dugu.

EKAINAREN 2an 10:45ean ARMENTIAKO BASOAN.



IZEN EMATEA: maiatzaren 13tik 17ra burutuko da GORPUTZ HEZKUNTZAKO saioetan. (Froga egunean ez da izena ematerik izango).

Aurten kobratuko da, banaka apuntatzen denak 6€ ordaindu beharko ditu. Lauko taldeetan izena ematekotan, 12€ orotara, bakoitzak 3€.

Izena ematen duen korrikalari bakoitzari KAMISETA TEKNIKOA oparituko zaio.

Gogoratu parte hartzaile bakoitzari puntu erdia igoko zaiola GORPUTZ HEZKUNTZAKO kalifikazioan.

Anima zaitez!!!!