2013/04/26

HERRI URRATS 2013



Datorren maiatzaren 12an Herri Urrats ospatuko da urtero bezala Senperen.

Gure jai horretan jendetza biltzen saiatzeko, ikastolak autobusak antolatuko ditu hara joateko. Autobusak ikastolatik aterako dira 8:30ean eta Senperetik 17:30ean martxan jarriko dira. Txartela bakoitzak 6 €-ko prezioa izango du (joan-etorria).

Txartelak ikastolako Idazkaritzan eros ditzakezue apirilaren 26tik maiatzaren 10era arte (ostirala) bulegoko ordutegian (8:30-13:00 eta 15:00-17:30).


Animatu eta joan!!!!

Denok Senperera!!!!

2013/04/25

HIRINETen,Gasteizko komunikabidearen, jaia


HIRINET URTEURREN JAIA

hirinet-urteurrena-kartela-txikiaApirilaren 19an HIRINETek, Gasteizko Euskaldunon Atariak, urtebete beteko du. Urteurrena ospatzeko eta HIRINET ezagutzera emateko GEU elkarteak Gasteizko erdigunean jaia antolatu du.
Noiz? APIRILAren 19an, ostiralean, 18.30etatik aurrera
Non? ANDRA MARIA ZURIAren enparantzan



Egitaraua:
  • 18.30ean Kike Amonarrizen hitzaldia: "Gazte hizkerak eta hizkera gazteak: nola eta zergatik hitz egiten dugu, hitz egiten dugun bezala?"
  • 20.00etan Hirinet urteurren ekitaldia: bideoa, erakusketa, luntxa...
  • 21.00etan Bertso Tavern
Informazio gehiago: www.hirinet.net

2013/04/16

Seaskari laguntza



Kaixo, Seaskaren aldeko taldearen partez:
Gogoratuko duzuen bezala, iaz ikastolako haurrentzako jaialdi bat antolatu genuen Porrotx eta Patakonekin Seaskari diruz laguntzeko asmoarekin.

Aurten ordea gurasoei zuzendutako jaialditxo bat antolatu dugu. Ekitaldi hau antzerki batez eta magia saio batez osaturik dago. Gainera bertan kafea eta bizkotxo zati bana dohainik jateko aukera izango duzue.
Jakin beharrekoak:


Noiz: Apirilaren 18an.
Non: Ikastolako aretoan.
Ordua(k): 17:30ean irekiko ditugu ateak.
    18:00etan antzerkia hasiko da.
    18:45ean atsedenalditxoa.
    19:00etan magia saioa hasiko da.
    19:30ean bukaera.

Sarrerak 5€ izango dira eta aste honetan zuen seme-alaben tutoreen bidez eskura ditzakezue, datorren astean ordea, idazkaritzan izango dituzue salgai.

"Zero" sarrerak ere egongo dira ekitaldira etortzerik ez dutenentzat baina Seaskari lagundu nahi diotenentzat. Sarrera hauek zuen borondatea eskaintzeko baino ez dira eta ez dute ikuskizunerako balio izango. "Zero" sarrera hauek erosteko asteartean eta asteazkenean ikastolako "ate beltzaren" aurrean mahaiak jarriko ditugu.

Seaskari laguntza ematera animatzen zaituztegu bai ekitaldira etorriz bai "zero" sarrerak erosiz.
Eskerrik asko.



2013/03/15

AGENDA 21eko DBHko talde ekintzailea

Armentia Ikastolako AGENDA 21eko DBHko talde ekintzailea berriro ere datorren astelehenean jolas-orduan elkartuko da hainbat gairi ekiteko. 

Zuetako norbaitek jakinminik badu edota bere parte hartzea eskeini badu, plastika gelako ateak zabalik izango ditu asteleheneko jolas-orduan.






2013/03/10

KORRIKA 2013

GOGORATU!

Asteartean 17:00etan "kedada".


Ikastolak KORRIKA girotzeko jaitxoa egingo du. Norbait prest badago antolaketan laguntzeko eta parte hartzeko, eskolak bukatu ondoren, arratsaldeko bostetan, ikastolako sarrerara hurbil dadila. Bertan elkartuko gara eta Ibonek jarriko gaitu martxan.






2013/03/04

ZORIONAK UNAI!!

ZORIONAK
UNAI GARTZIA!!