Kaixo!!
Goiko menuan ikusiko dituzuen Konpetentzia frogen egutegia eguneratuta dago. ANIMO!!!
Jarraian klikatuz gero igandeko kroseko sailkapenen zerrenda ikusteko aukera izango duzue.
ZORIONAK PARTE-HARTU ZENUTEN GUZTIOI!!!
OPOR BIKAINAK
Uda hau bikaina izan da. Denetarik egin dut. Lehenik eta behin, hiru bidaia nagusi egin ditut. Lehenengo bidaia Burdeosera izan zen. Han 4 egun pasatu genituen etxe txiki batean. Lehenengo egunean hiria ezagutzeko bueltatxo bat eman genuen eta monumentu ederrak ikusi genituen. Oso ondo pasatu nuen! Beste hiru egunetan hiriko beste hainbat gauza ikusi genituen, Basilique Saint Michael, erdi aldera sartzeko ateak eta Saint-Emilion herria ikusi genituen.
Baina bueltatzen ari ginen bitarten, Europako duna handienean egon ginen. Honek 102 metroko altuera du. Izugarri polita da! Baina 102 metro horiek igotzea oso zaila egin zitzaigun. Pare bat ordu eman genituen han eta, horren ostean Gasteizera bueltatu ginen.
Bueltan Gasteizko jaiak hasi ziren. Abuztuaren 4a egun ezin hobea izan zen. Parrandan egon ginen egun eta gau osoan. Beste lau egunetan lasaiago ibili ginen. Baina berdin-berdin oso ondo pasatu genuen, jende berria ezagutzen. Izugarrizko pena eman zidan jaiak bukatzeak. Baina pentsatu nuenean beste bidaia bat egin behar genuela, pena hori azkar joan zitzaidan.
Bidaia hori El Puerto de Santamariara izan zen. Cadizen dagoen herri txiki bat da. Han hamar egun pasatu genituen nire lehengusuak, nire lagun batek, haien gurasoek eta nik. Egun gehienetan plan bera egiten genuen. Hau goizean hondartzara joatea eta arratsaldean parrandan ateratzea zen. Baina salbuespenak salbuespen pare bat egunetan gurasoekin planak ere egin genituen, Cadiz hirira joatea edo beraiekin afaltzera joatea bezalakoak. Bikain pasatu nuen! Zalantzarik gabe nire bizitzako oporrik hoberenak.
******************************************************************
Ikastola bukatu eta gero, opor gogo handiz ekainaren 24an Fuengirolara joan nintzen. Fuengirola Malagako probintzian dagoen hiri bat da eta urtero joaten naiz hara; izan ere, nire aita Sevillakoa da eta bere gurasoek han etxe bat dute. Fuengirolan nagoenean, egunero antzekoa egiten dut: Goizean paseo bat eman paseo maritimotik eta ondoren hondartzara joan. Bueltatutakoan, urbanizazioko igerilekura joaten naiz eta horren ostean bazkaldu egiten dut. Arratsaldean, deskantsatu egiten dut eta igerilekura edo hondartzara joaten naiz berriro.
Fuengirolatik bueltan hiru aste inguru egon nintzen Gasteizen ia egunero lagunekin geratzen. Gainera, nire beste aitona-amonak orain dela gutxi Zarautzera mudatu ziren; horregatik, aste horietan zehar egun dezentetan joan nintzen Zarautzera. Aste horiek pasa eta gero, Alemaniara joan nintzen, hiru hiritara hain zuzen ere, Hanburgo, Berlin eta Dresden hirietara. Hiruretatik gehien gustatu zitzaidana, dudarik gabe, Berlin izan zen. Eta Berlinen zeuden gauzetatik, gehien, Berlineko harresia eta Sachenhausen kontzentrazio kanpoa gustatu zitzaizkidan.
Hiru hiri horien ostean, Pragan egon nintzen. Han zeuden kaleak, Pragan aurkitzen den munduko gaztelu handiena, hango zubiak etab. ikusi nituen. Pragan egon bitartean, tour batzuetara joan ginen eta han kontatu ziguten Txekiar Errepublika zela pertsonako garagardo gehien edaten zuen herrialdea.
Txekiar errepublikatik bueltatutakoan, Gasteizeko festak hasi ziren eta lagunekin egoteko aprobetxatu nuen. Txupinazora joan ginen, kontzertu batzuetara… Egun gehienetan, Plaza Berrian dagoen pataterian afaltzen genuen. Beste horietako egun batean, bokata bat erosi zuen bakoitzak eta su artifizialak ikustera joan ginen barraken ondoan dagoen mendi txikira.
Festetatik bueltan, berriro Fuengirolara joan nintzen, baina oraingoan bi aste eta erdirako. Zoritxarrez, nire amona Sevillan bizi da eta urtean behin edo bitan ikusten dut, baina egun horietako batean nire amona etorri zen bisitan. Fuengirolan deskantsatzen egon eta gero, Erromara joan nintzen. Gehien gustatu zitzaidan tokia Koliseoa izan zen. Nahiz eta kanpotik ikusteko ez den ordaindu behar eta barrutik ikusteko bai, gehiago gustatu zitzaidan kanpotik. Koliseoa nire toki gustukoena izan zen; halere, Fontana di Trevi eta Ciudad del Vaticano asko gustatu zitzaidan. Italiatik gustatu zitzaidan beste gauza bat janaria izan zen eta Italian dauden janari guztien artean gehien gustatu zitzaidana LasaƱa izan zen.
***********************************************************
UDA ZORAGARRIA
Uda motza egin zait, urtero bezala, eta opor gehiago izatea nahiago nuke, baina uda hau zoragarria izan da, leku askotan egon naiz, lagunekin egon naiz eta esperientzea berriak bizi izan ditut.
Ikastola bukatu ostean, kanpamentuetara lagunekin joateko gogo handia nuen. Zarautzera zazpi egunetan joan ginen, ikastola batean lo egin genuen eta hainbat ekintza egin genituen, adibidez, surf, dantza, hondartzan bainatu, gauean hondartzara joan abestera, izozkiak jan…
Kanpamentuak ingelesez ziren, eta horietako monitore batek ikastolan ikasi zuen. Monitore guztiek ezizenak erabiltzen zituzten, eta azken egunean haien izen errealak esaten zituzten. Gu egunero saiatu ginen haien izenak asmatzen eta bat edo bi asmatzea lortu genuen. Oso ondo pasatu nuen baina guztioi arraro egin zitzaigun 80 pertsonetatik 76 neska izatea.
Kanpamentuak eta gero, Almeriara joan ginen nire familia eta laurok. Hasieran, itsusia iruditu zitzaidan; Almerian oso ezaguna da ‘el mar de plastico’ negutegiengatik, baina azkenean gustatu zitzaidan. Hondartzak harrizkoak ziren eta ura epel zegoen.
Niretzat leku honetako esperientziarik hoberena hondartza birjinak izan ziren. Hondartza hauetan ez dago ezer (dutxak, zabor ontziak, hamakak…), oso naturalak dira. Batzuk beste batzuk baino gehiago. Gu 30 minutuan ibili ginen bide batetik. 15 minutu maldan gora izan ziren eta beste 15ak maldan behera eta kala batean bukatu genuen. Ura urdin-urdin zegoen. Nik maskara hartu nuen eta esnorkel egitera joan nintzen. Arrainak, arrokak, itsas landareak ikusi nituen, esperientzia ahaztezina izan zen, eta dudarik gabe berriro joango nintzen. Beste egun batean Cabo de Gata hondartzara joan ginen. Ura zoragarria zen, harea fin-fina zen eta arrainak eta ermitaino bat ikusi nituen.
Aste batzuk geroago, Gasteizko jaiak heldu ziren. Urtero bezala, familiarekin jan nuen, Zeledon ikusi nuen lagunekin eta barraketara joan nintzen su artifizialak ikusteko. Zeledon ikusi eta gero, ETS ikustera joan ginen Fuerosetara. Baserritar jantzi ginen eta Blusak ikusten genituen bitartean, pegatinak jasotzen genituen.
Nire herria Arroiabe da. Egia esan, ez da nire herria baina nire aitak eta izebak baratza dute. Bertan fruta arbolak eta belar zelai handia daude. Hor ere bost katu ditugu (Nala, Mia, Luna, Noa eta Simba). Bat ama da eta beste lauak katakumeak. Ez dugu etxerik baina abuztuan nire lagunekin lo egitera joan nintzen kanpin denda batean. Oso ondo pasatu genuen, aurpegia margotu genuen, katuekin jolastu, eskape room bat egiten saiatu ginen (ez genuen lortu), eta arazoak izan genituen kanpin-denda muntatzeko (azkenean lortu genuen), ur-puxikekin jolastu genuen, argazkiak atera genituen… Gauean sustoak hartu genituen, armiarma zuriak, inurri hegalariak, matxin-saltoak… zeudelako denda barruan! Gainera, goizean katuak gainean esnatu ginen. Berriro errepikatuko nuke dudarik gabe. Egun ahaztezina izan zen, edonork ezin du lagunekin zelai handi batean lo egin kanpin dendan.
Leonera joan nintzen ere, ‘Pico Gilbo’ igotzera. Ostatu batean lo egin genuen aita, ama, neba eta laurok. Lehenengo egunean, bihotza eta kulunka ikustera joan ginen. Bigarren egunean mendia igo genuen. Mendia oso polita izan zen, bistak zoragarriak zituelako, harrizko mendiak eta urtegia ur berde-urdina zuela.
Ikastola hasi baino bi egun lehenago, Nojara joan nintzen. Nojan hondartzan egon ginen eta paddel surf egin genuen egunero. Nik orain dela hilabete batzuk go-pro bat irabazi nuen. Argazki kamera hau uretan sartu ahal denez, ur azpian argazkiak egin nituen. Ez nintzen asko sartu marmokak zeudelako baina ondo pasatu nuen eta gauza politak ikusi nituen paddel surf taulari esker.
Hau izan da nire uda zoragarria. Gogoa dut, hurrengo urteko uda izateko esperientzia berriak bizitzeko eta leku gehiago ezagutzeko.
OPORRAK DITUZTEN BITXIKERIAK
Oporrak amaitu dira. Zer nolako esaldi gogorra! Hain ondo pasa ditugu guztiok oporrak, zaila egiten dela berriz ere errealitatera bueltatzea. Oso ondo dago lekuak bisitatzea eta mundua gehiago ezagutzea baina, nire ustez, oporrak dituzten bitxikeriarik handiena eta politena, norekin partekatzen dituzun da.
Hainbat eta hainbat lekutara joan naiz opor hauetan baina lehenengo bidaia PeƱiscolara izan zen. Lagunekin joan nintzen eta txikitatik egiten dudan bidaia da. Oso leku aberatsa da niretzat txikitako lagunekin konpartitzen dudalako. Gainera, oso ondo pasatzen dugu hondartzara joaten edota hoteleko igerilekuan bainatzen. Halere, gehien gustatzen zaidan momentua gaua da; izan ere, hondartzara joaten gara beldurrezko istorioak kontatzera.
Nire udako bidairik gogokoena orain kontatuko dudana izan da, oso berezia izan delako. Madrilera joan ginen nire familia eta lagunak Harry Stylesen kontzertura joateko eta nire bizitzako esperientziarik garrantzitsuena izan zen, asko gustatzen zaidalako Harry Stylesen musika. Gainera, nire pertsona gogokoenekin eduki nuen aukera hura bizitzeko eta horrek oso pozik jartzen nau. Ez nuke ezerengatik bizitako esperientzia aldatuko. Benetan, sinestezina izan zen.
Hirugarren bidaia nire herrira izan zen, Pontevedrara, Galizira. Nahiz eta ezin egin gauza asko han, oso ondo pasatzen dut urtero; izan ere, familia bisitatzeko eta haiekin denbora pasatzeko oso tarte ona da. Hortaz aparte, hango festak izan ziren eta ondo pasatzeko eta herriko kultura hobeto ezagutzeko aukera bikana eduki nuen.
Amaitzeko, azken bidaia Furteventura irlara egin genuen nire kuadrillako lagunok eta nik. Han jarduera ezberdinak egiteko aukera izan genuen, uretako motoetan muntatzea edo katamaran batean paseotxo bat ematea, adibidez. Berriz ere lagunen konpainia izan zen niretzat hain ondo pasatzearen arrazoia; izan ere, haiek egiten dute bidaiak hain espezial izatea.
******************************************************
MENDIKO OPORRAK
***************************************
UDA ZORAGARRIAK
Uda honetan nire ametsetako hirigunetako bat bisitatu dut: ParĆs. Nire gurasoek konpetentziak hastear geundenean esan zidaten eta izugarri poztu nintzen. Hori dela-eta, ekaineko azken astean Frantziako hiriburura abiatu ginen. Bertan monumentu tipikoak bisitatu genituen, esaterako, Eiffel dorrea, Garaipen arkua, Notre Dame katedrala, Montmartre auzoa, Pompidou, Louvre museoa … Bost egun igaro genituen maitasunaren hirian, eta dudarik gabe bueltatuko nintzateke. Bertako artea, eta kaleetako giroa bikainak dira. Gainera, lagun bat egin genuen Parisen, eta berak bertako leku ikusgarrienak gomendatu zizkigun. Pena handiz bueltatu ginen baina hurrengo oporrak hasteko gogo handiz.
TENERIFEKO OPORRAK
Uda zoragarria pasatu dut. Tenerife ikusteko aukera izan dut, eta espero nuen bezala, oso ondo pasatu dut. Astebete pasatu dut eta nik uste guztia ikusteko nahiko denbora izan dudala. Uda bukatu da, eta jada gogo handia dut hurrengoa hasteko.
Gehien gustatu zaidana Siam Park bisitatzea izan da. Aurretik ere joan nahi nuen. Siam Park ur parke bat da, non ur txirrista asko eta oso onak dauden. Gehien gustatu zaidana, “El Dragón” izeneko txirrista izan zen. Egun osoan zehar botako nintzateke gelditu gabe txirristetatik aspertu gabe.
Beste egun batean, Teide mendira igo nintzen. Sumendi bat da, eta Espainiako mendirik altuena da. Goitik, bakarrik hodeiak ikusten ziren; izan ere, egun lainotsua izan zen. Teide, zientzialari batek dioenez, Lur planetan Marteko itxura handiena duen lekua da. Arrokak asko gustatu zitzaizkidan; izan ere, zulo asko zituzten, eta oso gutxi pisatzen zuten.
Irlako beste alderdi oso garrantzitsu bat han dauden hondartzak dira, oso politak baitira. Batzuek harea beltza dute. Beraz, zapaldutakoan asko erretzen zuen. Niretzat “Los Cristianos” hondartza hoberena zen, handia eta polita.
Uda ezin hobea izan da.
NIRE UDA
Hemen gaude berriro, agindutako lana egiten. Hitz egin gabe, denok lasai-lasai, bakoitza bere lekuan eserita, nire atzekoa izan ezik. Nik bitartean nire uda nolakoa izan den oroitzen. Uda hau oso azkar pasatu da. Beti zerbait egiten. Uda hasieran familiarekin Galiziako kostatik ibili nintzen, oso gustura egon ginen, Sanxensotik, Finisterretik... Finisterre izenak latinez "lurraren amaiera" esan nahi du. Leku oso polita da. Bertatik itsasoa ikusten da, eta super zabala denez, amaigabea dirudi eta gu munduko gauza oso txikia garela konturatzen zara. Hondartza eta herri oso bereziak ere aurkitu genituen eta, gainera, oso jende gutxi zegoenez, asko gozatu genuen.
Galiziatik itzuli ondoren, nire leku gustukoenera joan nintzen, herrira. Bertan libre sentitzen naiz, denbora azkar pasatzen zait. Han nahi dudan lekura joan naiteke, baserrira animaliekin egoteko, ondoko herrira bizikletaz, mendira, txabolara ,... Gainera, nahiz eta astea oso lasaia izan, asteburu gehienetan ondoko herrietako festetara joaten ginen, (ZuƱiga, Ullibarri, Alda, San Vicente,...) Dantzatzen eta disfrutatzen denbora oso azkar pasatzen zen.
Abuztuan, Gasteizko jaiak heldu ziren. Jaiak hasteko, txupinazoan egon nintzen lagunekin, eta ziztu bizian etxera joan nintzen dutxatzera, gero gauean E.T.S taldeak joko baitzuen eta hura lagunekin ikusteko geratu nintzen. Kontzertua asko gustatu zitzaidan baina bukatu bezain laster, etxera joan nintzen; izan ere, hurrengo egunean oso goiz esnatu behar nintzen, ikurrinaren omenaldian dantzatzen nuen eta. Dena oso ondo atera zen, eta bakarrik jaietaz gozatzea falta zen. Eta hori egin nuela ziurtatzen dizuet. Kontzertu askotara joan nintzen, baina kontzertu batekin geratu beharko banintz, Rotten XlIl taldeak egindakoarekin izango litzateke. Herriko lagunekin geratu nintzen bertara joateko, Gasteizkoek ez dutelako gustuko musika estilo hori.
Oso gustura egon nintzen. Bat-batean, nire abesti gogokoena jotzean, hanketatik heltzen ari zitzaizkidala konturatu nintzen, eta pertsona baten sorbaldan eserita nengoela konturatu nintzen. Pertsona hori nire neba zela ohartu nintzen. Bere lagunekin niregana etorri zen sorpresa hau emateko eta Noain abestiaz elkarrekin gozatzeko. Momentu zoragarria eta oso oso polita izan zen niretzat. Hainbeste jai eta gero, benetan deskantsatzeko ordua heldu zen eta herrira joan nintzen familiarekin denbora pasatzeko. Espero dut kurtsoa uda bezain azkar pasatzea.
BIZITZA GOZATZEKO DAGO
Ikastola atzo bukatu genuela dirudi eta jada ikasturte berria hasi da. Zein azkar pasatzen den denbora! Halere, denbora tarte honetan bizipen bikain pila bat izan dut lagunekin eta familiarekin batera.
| Le Tour de France |
Frantziako Tourra Euskaditik atera da eta txirrindularitzaren jarraitzaile zintzo bezala, uztailaren lehenengo egunean Bilbo ingurura joan nintzen etapa ikustera. Hurrengo eguneko etapa Gasteiztik atera zen. Oso berezia izan zen munduko txirrindulari onenez gozatzea etxetik hain gertu. Azken hau gutxi izan balitz bezala, hiru egunen ostean Pirineoetara joan ginen aita, ama eta hirurok Frantziako Tourraz gozatzen jarraitzeko. Aita eta biok Col du Tourmalet eta Col de la Pierre St Martin igo genituen, txirrindulariak pasa baino ordu batzuk lehenago. Esperientzia paregabeak bizi ditut udan eta hauetariko bat Frantziako Tourra jarraitzea izan da, dudarik gabe.
Hurrengo bi asteak Gasteizen eman nituen lagunekin batera igerilekura joaten, Armentiatik korrika egiten, futbolean jolasten… Baina uztailaren azken egunean Sardiniara abiatzeko ferrya hartu behar genuen; beraz, autokarabanan joan ginen Bartzelonako portura. Hurrengo egunean Porto Torresera heldu ginen. Hiru aste eman genituen uharteko txoko politenak bisitatzen. Hondar zuri eta ur gardeneko hondartza xarmagarriak, xarmaz betetako herri eta hiri politak, gastronomia gozoa, esperientzia berriak… Eta, noski, bidaia honen alderik onena familiarekin egitea izan da.
******************************
GREZIAKO BIDAIA
Aurtengo udara ezinobea izan da. Hainbat bidaia egin ditut udaran zehar baina gehien gustatu zaidana gurasoekin Greziara joan naizenekoa izan da. Hamabi egun pasatu nituen bertan. Lehenengo hiruretan Atenasen egon ginen, Greziako hiriburuan eta hurrengo bederatzi egunetan Creta irlan zehar.
Abuztuaren 14an abiatu ginen hirurok. Madrilen hartu genuen hegazkina eta 3 ordu pasa ondoren, Atenasera heldu ginen. Lehenengo egunean begiratoki batera joan ginen eta eguna ilundu orduko, bertan hiriburu guztia ikusteko aukera izan genuen. Afaltzera jatetxe greziar batera joan ginen. Hurrengo egunean Atenaseko monumentu famatuenera joan ginen, Partenoira. Seguraski ezaguna egingo zaizue. Bero handia pasatu genuen baina merezi izan zuen. Oso leku polita da eta bertako historia miresgarria iruditu zitzaidan.
Abuztuaren 17an Atenas hiriburua utzi eta Creta irlara joan ginen. Creta Greziako irla handiena da. Bertan kotxe bat alokatu eta 9 egunetan irla gurutzatu genuen. Lehenengo geldialdia Agios Nikolaosekoa izan zen, itsasbazterreko herrixka famatuenetariko batekoa. Herrixka hartan oso ezaguna den laku bat bisitatu genuen eta afaltzera bertan zegoen betiko jatetxe batera joan ginen.
Abuztuaren 21ean autoa ondoan zegoen herrian utzi eta itsasontzia hartu genuen Agia Roumelira joateko. Deskantsatzeko leku paregabea da, baita urpean igeri egiteko ere, ez baitago kutsadurarik, ezta auto zaratarik ere. Agia Roumelin Samariako arroila dago bertan, Europako arroila luzeena da. Bide hori egiteko asmoa genuen, baina egun batzuk lehenago gertatutako lurrikara zela-eta itxi egin zuten turisten hobe beharrez. Horrek ez zigun eragotzi bertako itsaso gardenaz gozatzea.
Abuztuaren 22an Chania hiria bisitatu genuen. Hiri hau oso bitxia da, ez delako betiko greziar hiri zuri horietakoa, Veneziara bidaiatu izan bazenu bezala da. Hiri honi ere Ekialdeko Venezia deitzen zaio veneziarrek eraikitako portua eta itsasargia dela-eta.
Abuztuaren 24an gure azkenengo geldialdia egin genuen. Hiru egun igaro genituen hainbat hondartzatan, Pelekanos, Elafonisi eta Kissamosen besteak beste. Egun hauetan deskantsatzeko aukera izan genuen eta ilunabar paregabeak ikusi genituen. Nire ustez, ez dago Greziako bidaia amaitzeko modu hoberik.
Hau izan da nire gurasoekin izandako bidaia. Oso ondo pasatu dut Grezian. Aukera baduzue gomendatzen dizuet familia edo lagunekin Greziara joatea; izan ere, ez zarete damutuko.
Jadanik irailan gaude. Ikastolan, nagi handiarekin baina gogotsu hurrengo udarak zein sorpresa emango digun zain.
Uda ezin hobea izan da.