2021/04/07
2021/03/30
GAZTEENTZAKO LITERATUR SAIOAK ... irakurketa eta idazketa.... ANIMATU eta IZENA EMAN!

Informazio gehiago esteka hauetan:
Ikastolan bertan ere informazioa jaso dezakezue. Galdetu euskara irakasleoi, Alaitzi, Koldori eta lagunduko dizuegu.
2021/03/26
2021/03/24
Aurten KORRIKArik ez baina.....
🟠M2️⃣8️⃣🧐Gorde eguna! Ekitaldiak antolatu ditugu, aurten ere euskararen lekukoa, euskaltegien aldeko bultzada, kalean egon dadin.
Gainera, egun horretan, abestuko dugu. Raparen leloa ikasteko prest? Harrapatu!
2021/03/17
IBILALDIA 2021
2021eko IBILALDIA antolatzen dabiltza Leioako Betiko ikastola eta Sopelako Ander Deuna ikastola . Honekin loturiko bideo eta kantu ederra duzue jarraian.
2021/03/14
GORA GURE BERTSOLARI GAZTEAK! Zorionak, Eukene!
Ezin aurten Eskolarteko Bertso Txapelketa Finala ikusi baina horren ordez aurten telebista ikusteko aukera izan dugu.
HORRA HOR, ikusi nahi izanez gero, esteka...
https://www.eitb.tv/es/video/hitzetik-hortzera--2020-2021/7174/181152/eskolatik-plazara-ekimena/
2021/03/08
MARTXOAK 8
Euskara Batzordetik bat egin nahi izan dugu EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNAREKIN. Horretarako ikastolako hainbat kideren hitzak jaso ditugu behean klikatuz ikusi dezakezuen bideoan. Eskerrik asko bideoan parte-hartu duzuenoi!
2021/02/17
PIROPO LEHIAKETA: SARI BANAKETA
Gaur bertan banatu dituzte EUSKARA BATZORDEKO kideek piropo lehiaketako sariak. bonboi kutxa bana jaso dute DBH1Dko IORITZ ERAÑAk eta DBH4Ako ASIER PEREZek.
ZORIONAK BIOI!
2021/02/12
BH - Inauteriak 2021
Hurrengo bideoan gela bakoitzeko mozorrorik originaleana eta landuena duzue... Aukeratu!!
IRABAZLEAK:
Mozorro originala: Lubrikante, DBH 3.B
Mozorro landuena: Langosta, DBH 1.B
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)







