2019/04/05
2019/04/01
EMAKUMEZKOEN KIROL TORNEOAK
“BAI, NAHI DUT” programa barruan 3x3 torneoak antolatu dutezte. Programa horrek kirolean berdintasuna bultzatzea du helburu.
Gasteizko erdigunean izango da, PLAZA BERRIAN ETA ANDRE MARIA ZURIAREN PLAZAN hain zuzen ere, MAIATZAREN 5EAN, IGANDEA, 10:00ETATIK 14:00ETARA. Jarraian, kirolen taula duzue:
Vital Fundazioa emakumezkoen kirol torneoak
| ||
MAIATZAK 5, IGANDEA
| ||
Plaza Berria
|
Andre Mari Zuriaren Plaza
| |
3x3 FUTBOLA
|
4X4 ESKUBALOIA
| |
Informazioa eta izena emateak apirilaren 24ra arte edo leku guztiak bete arte (leku kopuru mugatua), www.bainahidut.eus e ta webguneetan.
ANIMATU!
2019/03/25
2019/03/06
Martxoak 8...
EMAKUME...GUZTIAK... KONPLIZE DITUT ETA MAITE DITUT DENAK.
DENOK ZU... ZARENA ZARELA BERDIN DU....MUNDUAN ZEHAR LIBRE IZAN...
EUTSI.... ZARENA ZARELAKO...NAGUSITU ZAITEZ ZEURE LEKUA BADUZU...
MARTXOAK 8
2019/03/04
2019/02/28
V. InforTrailer Film Festibala - Irabazleak
Jarraian ikusi eta gozatu ditzazkezue 5. Infor Trailer Film lehiaketaren bideo irabazleak.
Aurtengoa bikaina!! ZORIONAK guztioi!!
1. sailkatua - "Fantasma bat ikastolan"
2. sailkatua - "Askatuta ikastolatik"
3. sailkatua - "Agente 777"
5. sailkatua - "Nor desagertu da?"
Aurtengoa bikaina!! ZORIONAK guztioi!!
1. sailkatua - "Fantasma bat ikastolan"
2. sailkatua - "Askatuta ikastolatik"
3. sailkatua - "Agente 777"
4. sailkatua - "Exterminioa"
5. sailkatua - "Nor desagertu da?"
2019/02/27
BERTSOLARITZAREN BILAKAERA... genero ikuspegitik...
Genero ikuspegitik begiratuta, bertsolaritzak azken lau hamarkadetan izan duen bilakaera jaso dute grafikoki eta modu artistikoan Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Miren Artetxe eta Ane Labaka bertsolariek eta Txakur Gorria kolektiboko Malen Amenabarrek eta Mariñe Arbeok.
Publikoki bertsotan egiten zuen emakumerik ezagutzen ez zen garai bat igaro ondoren, emakume bertsolari belaunaldi oso bat ikusi dugu plazetan. Emakume bertsolariek, plazan lekua hartzeaz gain, begirada feminista ekarri dute bertsotara, bertsolaritzaren sistema berrikusteko premia nabarmen utziz. Bertsolaritza gizartearen isla izanik, eta, aldi berean, gizarte eraldaketarako tresna, bertsolaritzaren barnean genero ikuspegitik sortu diren analisiak, eztabaidak eta proposamenak estrapola litezke euskalgintzako eta kulturgintzako hainbat alorretara.
Bilduma grafikoa da infografia hau, denbora tarte erlatiboki labur batean bertsolaritzan emakumeen lanari esker jazo eta garatu diren aldaketa, lorpen, bizipen, proiektu, bertso, saretze eta gainontzeko gertaera esanguratsu eta eraldatzaileak jasotzen dituena. Hauxe du helburua: genero ikuspegia bertsolaritzan txertatu denetik kultur adierazpen horretan izan diren ekarpenak eta eraldaketak ikusaraztea, hau da, pentsamendu eta praktika feministek emakume bertsolariengan izandako eragina eta haiek bertsolaritzaren sisteman izandakoa ikusaraztea. Horrez gain, beste helburu hauek ere baditu: bertsolaritzaren historia genero perspektibatik berrikustea; bertsolaritzaren definizio berrien beharra adieraztea; emakume bertsolariek kolektiboki egindako lanaren onuradun bertsolaritzako espektro guztia dela ohartaraztea; eta bertsolaritzaren bueltan diharduten emakumeen arteko sarea sendotu, berregituratu, harremanak sakondu eta etorkizuneko asmo berriak akuilatzea.
2019/02/12
BAGA, BIGA, HIGA.... Kanta tradizionalen eraldaketa...
LEPOAN HARTU ETA SEGI AURRERA... (gure etorkizuna, gure buruhaustea...)
BRODATZEN ARI NINTZEN...
LEIXIBATXU ZURIA... feminista
LEIXIBATXU ZURIA
... beti berandu heldu eta aitzakiak jartzen dituen ikaslearen
eta irakaslearen arteko elkarrizketa
LORETXOA
2019/02/06
2019/02/05
EUSKARABENTURA... 2019ko uztailerako izugarrizko aukera!!!!
ANIMA ZAITEZTE! DBH 4eta BATXI 1ekoentzat...
Sartu web orrialdean ( https://euskarabentura.eus/ ) eta egin eskaria martxoaren 10a baino lehen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





