2016/05/10
2016/05/09
KROSS ETA BTT MARTXA
Egun on!!
Dakizuenez, urtero bezala, aurten ere Armentia Ikastolako Kross eta BTT martxa antolatuko dira. Oraingoan, ekainaren 5ean (igandea) izango dugu hitzordua. Zuek, DBHko ikasleek, 3.5km-ko ibilbidea egin beharko duzue basoan zehar. Gazte lasterketan 2000-2003 urteen artean jaiotakoek parte hartzeko aukera daukazue 11.30tan hasita. Nagusiagoek, ostera, 10.00etan hasi eta 6.5km-ko ibilbida egingo duzue.
Parte hartu nahi? Erraza da!! Bidali emailez hurrengo datuak ulauzirika@armentiaikastola.eus helbidea:
- Abizenak, Izena
- Jaiotze urtea
- Sexua
Honekin batera, Gazte karrerako inskripzioko 4€ Udaneri eman. Nagusiagoek 6€.
Animatu eta parte hartu!!! Igande goiza lagun artean pasatzeko plan bikaina!!!
ERRONKA
Egun on neska-mutilak!!!
Hemen gatoz berriro ere Erronkarako proba batekin, azkena hain zuzen ere. Bihar, jolas orduan, talde bakoitzeko ordezkari bik txantxalekuan itxaron. Bi horiek izango dira proban parte hartuko dutenak. Aukeratu ezazue entzuten eta hizketan ondo adierazten dakien bikotea azken dantza honetan elkarrekin jarduteko.
Ondo izan eta emon egurra!!!
Hemen gatoz berriro ere Erronkarako proba batekin, azkena hain zuzen ere. Bihar, jolas orduan, talde bakoitzeko ordezkari bik txantxalekuan itxaron. Bi horiek izango dira proban parte hartuko dutenak. Aukeratu ezazue entzuten eta hizketan ondo adierazten dakien bikotea azken dantza honetan elkarrekin jarduteko.
Ondo izan eta emon egurra!!!
2016/05/05
HIZTEGIA MUGIKORREAN KONTSULTATZEKO APLIKAZIOA
Labayru Fundazioak hiztegia.labayru.
2016/05/04
DBH 3 eta HEZKUNTZA AFEKTIBO-SEXUALA
ERRONKA
Egun on!!
Bihar izango da Erronkako taldeen hautapenerako bigarren proba! Patio orduan, ahalik eta azkarren frontoi kanpora jaitsi. Eguraldi beroa ailegatu dala eta, bustitzeko prest etorri! Hau da, falta barik aldatzeko arropa ekarri!
Bestalde, ez ahaztu bideoak bidaltzea!! Gaur da azken eguna eta hiru baino ez ditut jaso.
Emon egurra!!!
2016/04/22
DBH 4ko ikasleek izan dute
holandarrekin elkartrukea izateko parada. Hainbat lagun urrun utzi dituzte
baina esperientzia ez omen dute inoiz ahaztuko. Egindako lana handia izan da
baina balorazio positibo guztien ondoren hurrengo txandari begira ari gara.
Aurten ere izan dugu bertso-afaria
ikastolan. Egia esan, ez dugu beste urte batzuetan besteko jenderik izan baina
ostirala izan zen eta Baskoniak ere partida bazuen! Eta, antza denez, galanta
jokatutakoa! Saskibaloi talde arrakastatsuak indar handia du gero gure hiri
honetan baina izan genuen bertso-afari politaz gozatzeko aukera Armentia
Ikastolako jantokian ere.
Afariaren prestaketan, azken
urteetan bezala, DBH 3ko ikasleak eta beren familiak. Nobedade, postre-lehiaketa.
Oso itxura polita zuten denek eta gozoak benetan probatu genituenak. Afarian
egondako batzuei sari bat baino gehiago tokatu zitzaien ere. Eta zozketa egiten
aparteko aurkezlea!
Ondoren, bertsoak. Hori bai hori!
Lehen aldiz izan genituen ikasleak bat-batean! Bertsolari handiekin batera gure
Peru Amorrortu eta Aroa Arrizubieta. Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu eta Julen
Zulaika gure bi bertsolari handiekin! Eta gai jartzaile Lexuri Gonzalez de
Heredia. Punta-puntakoa gai jartzailea bera ere! A zelako koadrilla Armentian
bildu zena! Baskoniako saskiratzeak ez genituen ikusi, egia da hori baina
ederto pasa genuen batzuk bertsoak entzuten ere. Eta horren lekuko gure
bertsolarietako batek utzitakoa…..
Aurreko ostiralari
Botaz gero begirada
Kopla_artean zenbat irri
Zenbat barre ta algara
Afari eta zozketa
Zenbat bazile, txorrada
Aukera bat irtetzeko
Gazteok ere plazara
Ilusio denarekin
Ta lotsak alboan laga
Ikasbidaia aitzaki
Polit bat izan da hara!
Nahiz hasieran urduri
Esperientzia oso_on bat da
Eta datorren urtean
Berriz itzuliko gara
Botaz gero begirada
Kopla_artean zenbat irri
Zenbat barre ta algara
Afari eta zozketa
Zenbat bazile, txorrada
Aukera bat irtetzeko
Gazteok ere plazara
Ilusio denarekin
Ta lotsak alboan laga
Ikasbidaia aitzaki
Polit bat izan da hara!
Nahiz hasieran urduri
Esperientzia oso_on bat da
Eta datorren urtean
Berriz itzuliko gara
Aroa Arrizubieta
GAZTE
HITZAK literatur lehiaketa
Atzo, apirilak 21, Oihanederren, Euskararen Etxean, GAZTE HITZAK literatur lehiaketako sariak banatu ziren. Irabazle eta ohorezko aipamenen artean izan genituen gureak baina gure aldetik ZORIONIK BEROENAK bidali nahi dizkiegu gure Pedro Asierri, Juleni, Aialari, Leireri, Ivani, Lexuriri, Asierri, Aroari eta Peruri.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)










