2015/12/21
2015/12/18
PALA TXAPELKETA
Egurra ematen ari dira gure palistak! Atzo DBH 1-2koen kategorian partidu gutxi baina politak ikusi genituen, badago maila Ikastolan! Besteak beste, Ibai eta Joane Jon eta Laidaren kontra aritu ziren final erdietarako pasearen bila; partidua bukatu gabe geratu zen txirrinak jo zuenean eta, beraz, astelehenean bukatuko dute nagusien final handia jokatu aurretik. Gaztetxoenekin oporretatik bueltan jarraituko dugu astelehen eta ostegunetan jokatuz, beraz, txapelketan jarraitzen duzuen guztiok frontoira hurbildu.
Bestalde, astelehenean DBH 3-4koen FINAL HANDIA jokatuko da! Euken eta Asier Aintzane eta Linazaren kontra. Hurbildu denok frontoira eta gozatu!
Zorte on guztiei eta eman egurra!
2015/12/17
GASTEIZTXO TELEBISTA TAILERRA
TELEBISTA TAILERRA
Erredaktoreak lanean...
Errejidorea eta aurkezleak
Teknikariak eta errealizazio gela
TALDE LANA...
Eta hurrengoan albistegiak ikusgai...
2015/12/11
PALA TXAPELKETA
Aurrera doa Euskara Batzordearen pala txapelketa! Oraingoan DBH 1-2koen kategorian emandako aurrerakadarekin nator. Lehenengo fasea bukatu da eta hasi gara jada final laurdenetan sartzeko pasearengatik lehian.
Horrela ba, hurrengo astean 18, 19, 21, 22 eta 23. partiduak jokatzea da helburua.
DBH 3-4koen kategorian, ordea, astelehenean bertan jokatuko dira final erdiak eta 3 eta 4. postuak. Irabazleek, ordea, hurrengo astelehenean, hilaren 21ean izango dute final handia!
Lehenengo final erdian Iñaki eta Iker (3A) arituko dira Aintzane eta Linazaren aurka; bigarrenean, ostera, Joelek eta Aitorrek (4A) Euken eta Asierren (4B) kontrako norgehiagokan ikusiko dute elkar.
Zorte on neska-mutilak eta eman egurra!
2015/12/09
El mundo que nos rodea
El mundo que nos rodea es un mundo lleno de sorpresas, y como toda sorpresa, pueden ser tanto buenas como malas. En muchas ocasiones nos hacen creer que vivimos en un mundo de ensueño, esto es, un mundo maravilloso donde todo es perfecto, y todo el mundo es bueno y alegre. Sin embargo, y desgraciadamente, esto no es así. En nuestro mundo mucha gente sufre pobreza y hay personas que son echadas de sus propias casas, mientras gente poderosa se baña en dinero en sus lujosas y enormes mansiones. Hay que decir que nosotros tenemos mucha suerte y nuestra vida no es nada desgraciada comparada con la gente que sufre cada día por las razones antes mencionadas, y también por muchas otras. Vivimos en un mundo en el que las personas tienen que recurrir a robar, e incluso a usar la violencia, y es algo que hay que solucionar, porque se nos está yendo de las manos.
2015/12/03
2015/12/01
EUSKERARI PLAY!
Egun gutxi falta dira Euskararen Eguna izateko eta Euskara Batzordeak prest ditu txapak! Ostegunean bertan salgai egongo dira 1€ren truke. Nik jada badaukat nirea, eta zuk?
PALA TXAPELKETA
Beste behin ere pala txapelketaren inguruko berriekin nator.
DBH 1-2 mailakoen kategorian eliminatzeko fasean jarraitzen dugu. Ostegunean 13, 14, 15, 16 eta 17. partiduak jokatuko dira.
DBH 3-4koen kategorian ordea, astelehenean semifinalak jokatuko dira (17 eta 18) eta, hauen ostean, 3 eta 4. postuak. Horrela, hurrengorako utziko dugu final handia!
Eman egurra!
2015/11/27
Armentiako RAPeroak finalera!
Lagunok:
GORA gure ikastolako RAPeroak!!!
Urritik Gasteizko Euskararen Ginkana Lehiaketa martxan da. Gazteek taldeka internet bidezko probak egin dituzte, beti
ere, hizkuntza aniztasuna landuz.
Probak egin ahala, puntuak biltzen joan dira eta punturik gehien lortu duten 4 taldeak finalera sailkatu dira.
Hurrengo abenduaren 3an Gasteizko Euskararen Ginkanako finala jokatuko da, goizeko 10:00etatik 11:00etara Oihaneder Euskararen Etxean.
Hauek dira finalera sailkatutako 4 taldeak:
ANDOAYNEKO FUSYAK ( Olabide): Uxue Ceciaga, Marta Alonso, Nerea
Arrilucea, Amaia Leceta
JOTAKE ( Olabide): Ainhoa Gonzalez, Irene Cuesta, Nora del Santo, Oihane Arteche
RapEROAK ( Armentia): Lexuri Gonzalez de Heredia, Aroa Arrizubieta,
Asier Santiago, June Almarza
URDAIAZPIKOAREN ZURIA ( Santa Maria Marianistas): Irene Aretxederreta,
Uxue Galarza, Paula Bengoetxea, Eider Garcia
Eutsi goiari, Armentiako RAPeroak!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)






















