2014/11/07
2014/11/06
2014/11/05
Ryan Mc Muffin-ekin kontu kontari
Ryan Mc Muffin kurtso honetan, Gasteizera etorri den AEBko gazte bat da eta gure ikastolako DBH2ko ikasle baten etxean dago. Aurten DBH 2n, ingeleseko ikasgaian, herrialdeen konparaketak egiten ari gara eta aukera hau baliatuz, Ryan gure klasera etorri zen. DBH 2ko ikasleek, bere herrialdeko ohituren inguruko galderak egiteko aukera izan zuten eta ingelesez berarekin hizketalditxoa izateko aukera ere bai.INFERNUA, DEABRUA
Orain dela gutxi arte denok bizi izan gara zeruan edo pasadisuan, baina hau aldatu egin da eta infernuko hesteetatik deabrurik krudelena atera da gure pasadisua infernu bilakatzeko.
Lehenik, orain dela hilabete batzuk besterik ez, hegoaldea ziztatu du eta gainera zizitada sakona izan da. Deabru honek bere burua zatitzeko ahalmena dauka eta beti modu berean egiten du lan. Lehenik eta behin, zure gorputzean sartu eta tenperatura igoaraziz zure barnealdea su-leize bihurtzen du. Horren ostean, zure gorputza, Afrikan gertatu zen bezala, behin eta berriz sastatzen du zu odolustuta hil arte. Esandako bi ahalmenak batuta, milaka aingeru akabatu ditu jada.
Iparraldeko jainko eta aingeruek badute deabru hori akabatzeko armak sortzeko materiala eta adimena, baina ustelkeriarengatik nahiago dute hesien bidez deabruak beste aldean nahi duena egiten uztea eta denona den pasadisuaren erdia horrela desagertzea; izan ere, nahiago dute milaka pertsona hiltzen ikusi, sosak xahutu baino.
Baina orain dela astebete munstro horrek pezoiak suntsitu eta iparraldean sartu da. Aingeruak aurre egiten ari zaizkio ahal duten moduan, baina nahiz eta iparraldeko arman aurreratuago egon, deabrua poliki-poliki Europan sartzen ari da.
Inork ez daki ea jende gehiago hilko den edo hegoalderantz berriro kanporatuko duten, baina hildako gehiago inork nahi ez duenez, soldaduak munstroari aurre egiteko prest daude. Protokoloak martxan jarri dira eta herria kontzientziatuta dago. Beharbada biziaren eta heriotzaren arteko gerratearen lekuko eta partaide izango gara, baina benetan egiten dudan galdera ondorengoa da: Utziko al gaituzte berriro ere guda honetan bakarrik? Eta... ez dituzte behingoz gaitz honen aurkako armak sortuko? Afrikari egin dioguna egiten badigute, herrialdeak banaka-banaka odolustuko dira eta gerratea galdu egingo dugu.
Ez dut oso argi nor den benetako deabrua... Ebola edo lehenengo munduko herrialdeak?
KIKE AMONARRIZen TXISTEA
2014/11/04
2014/11/03
1. ebaluazio azterketak
Kaixo!!
Goiko menu barran klik egiten baduzue, 1. ebaluazio azterketen egutegia ikusiko duzue.
Animo!!
Goiko menu barran klik egiten baduzue, 1. ebaluazio azterketen egutegia ikusiko duzue.
Animo!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





