2014/06/19

Tailerretan, bertsoka!!!

DBH1A: IKASTURTE BUKAERA
Doinua: Musikaren doinua

Lengua, Mate ta Natura
Gizarte ta Ingelesa
Plastika, Musika, Tekno
ba_al dago bat erraza?

Sofan etzan nahi dut nik
daukat kriston pereza
utzi ja niri bakean
hau bai dela estresa!  

DBH1B: ALAITZ eta GERGO
Doinua: Habanera

Zuk izan dituzu aurten
bai ikasle azkarrenak
zu pozik egotearren
agin ditugu a(ha)leginak
nahiz bidaltzen dizkiguzun
zailak etxerako lanak
guk ekartzen dizkizugu
beti bai ondo eginak
guk bizi izan ditugu
zurekin momentu_onenak
nahiz ta ematen dituzun
zuk klaserik luzeenak
mende erdi bat itteko
urte bat falta duenak
irakasleei gorantziak
ta Gergori zorionak

2014/06/10

ZORIONAK YAIZA!!

TXAPELDUNA!!

Ç


ZORIONAK!!!

JOSU X AIDEKO (3. atala)



“Ezin dut” dio Josuk ahopeka, eta baldarki altxatzen da. Aurpegia gorri-gorri duela atera da presaka Aidekoren etxetik. Kalean dagoela gogoratu da motorrean etorri dela Mendiolara, eta ezin dela Gasteizera itzuli. Unibertsoak planeatu balu bezala, ostruka bat pasatzen da Josuren paretik. Bi aldiz pentsatu gabe, ostrukaren gainera igo da, eta Aidekoren begiradapean urrundu da zeruertzerantz.

                                         

Egunak pasa dira, eta ikastolan gauzak betiko moduan daude Aidekito eta Josuliren artean izan ezik. Ez diote elkarri begiratzen eta batak bestea saihesten du denbora guztian.

Idazkaritzako Maite egoeraz jabetu da, noski. Aidekorekin hitz egin behar duela erabaki du, Josuk beldurra ematen diolako.

“Aideko, hautematen dut zuen artean energia negatiboak daudela. Badakit beldurtuta zaudela, baina...jarrai iezaiozu zure bihotzari.” eta itzaletan desagertu da kristalezko bola laztanduz.
(jarraituko du)

2014/06/05

BERTSO AFARIA ekainaren 13an

Aurten ere bertso-afaria antolatu dugu Ikastolan. DBH3ko ikasle eta gurasoek prestatu eta zerbitzatuko dute afaria eta, horrela, bertatik aterako duten dirua datorren urteko ikas-bidaiarako erabiliko dute.
  • Noiz: ekainaren 13an, ostirala
Egitaraua:
  • 20:30ean LHko ikasleen bertsoak
  • 21:00etan afaria.
  • 22:00etan DBHkoen bertsoak
Ondoren bertsolariak:
  • Iñaki Viñaspre
  • Paula Amilburu
  • Iker Pastor
Bertso-afariaren kostua: Helduentzat 20 € Gazteentzat 12€ 
Txartelak ikastolako idazkaritzan salgai.
Txartela hartzeko azken eguna, ekainaren 10a, asteartea.

ANIMO ETA ETOR ZAITEZTE!!!


2014/06/03

KROSEKO SAILKAPENAK

Igandean ospatu zen ARMENTIA IKASTOLAk antolatutako IX. KROSa. Sekulako giroa egon zen eta parte hartzaile asko.
ZORIONAK DENOI!!!

Jarraian ikastolako lehenengo hamar nesken eta lehenengo hamar mutilen sailkapena duzue eta horren ostean sailkapen orokorrak:

NESKAK
  1. Ainara Alvarez
  2. Iratxe Alvarez
  3. Nerea Lopez de Vergara
  4. Ane Perez de Onraita
  5. Eider Herreros
  6. Irati Sagasti
  7. June Olano
  8. Argiñe Hernaez
  9. Lexuri Gonzalez de Heredia
  10. Maider Egiluz
MUTILAK

  1. Asier Lopez de Vergara
  2. Ander Domaika
  3. Unai Zugazua
  4. Gorka Aizpurua
  5. Iker Garcia
  6. Kepa Garcia de Albeniz
  7. Asier Moro
  8. Jon Etxaniz
  9. Aitor Rodriguez
  10. Joanes Etxeberria


2014/05/29

MUNDUKO IBILGAILURI AZKARRENAK (2. atala)

Munduko hegazkin tripulaturik azkarrena.


X-15 hegazkina aeronautikaren mugak gainditzeko egin zen, duela 47 urte. Hegan egiteko, garraio hegazkin batek 13.700 metroko altuerara igotzen zuen, eta bertan propergol likidoko bere koheteak 500.000 LZ (lurrun zaldi) ko potentzia lor zezakeen. Espazio ertzean ez dagoenez oxigenorik, hegazkinak oxigeno tanke erraldoiak zituen, erregaia erretzeko. Hegazkinak 83 segundotarako gasolina zuen,
baina 107.960 metroko altuera lortu zuen.

Beste errekorrak… airean

Hegazkin espazial azkarrena.
Virgin Galactic’s SpaceShipTwo, 1.752km/h.

Erreakzio hegazkin azkarrena.
Blackbird SR-71, 3.185km/h.  


Tripulatu gabeko hegazkin azkarrena.
Falcon HTV-2, 20.921km/h.     
(jarraituko du)

2014/05/26

2014ko TORTILA TXAPELKETA

Hurrengo ekainaren 7an Armentia Ikastolan ospatuko den Ikastolaren Jaiaren haritik DBHko ikasleentzako “6. Patata tortilla txapelketa” antolatuko da.

Arauak.
  • DBHko ikasleek parte har dezakete, baita beraien gurasoak ere (ezinbestekoa da ikaslearen parte-hartzea gurasoek parte hartu ahal izateko) eta irakasleak.
  • Txapelketa bikoteka izango da, bikotearen osaeran ikasle bat gutxienez egon behar da.
Bikote bakoitzak hurrengo tresneria ekarri beharko du:
  • Zartagina, 
  • Platera (edo osagaiak nahasteko eta buelta emateko edozein ontzi) 
  • Mahai-tresnak. 
  • Beste osagaiak
  • Apaingarriak
  • ...

Antolatzaileek bikote guztiei emango dizkie
  • 4 patata. 
  • 5 arrautza 
  • Olioa- Gatza
  • Sua. 

Txapelketa 10,30tan hasiko da eta 12,00tan bukatutzat emango da.

Hiru pertsonaz osaturiko epaimahaiak tortilak dastatuko ditu eta irabazlearen izena jakitera emango du, eta sari banaketa burutuko da. Epaimahaiak kontutan hartuko du:
  • Tortillaren itxura. 
  • Tortillaren zaporea 
  • Sukaldarien jantziak ( Imajinazioa eta originaltasuna…) 


Tortilla guztiak salgai egongo dira egun horretan DBHko 3.mailakoek jarriko duten txosnan.

Txapelketan izena emateko azken eguna Ekainaren 5a, osteguna, izango da.


Apuntatzeko hiru aukera: 
  • korreora bidalitako galdetegia bete 
  • hurrengo formularioa bete
  • Koldori esan 


2014/05/23

JOSU X AIDEKO (2. atala)

"

Josu fruta-dendan dago, betiko tomate ekologikoak erosteko asmoz. Baina zoritxarrez, ez dago bat bera ere. Etxera itzultzekotan dela, motor bat fruta-denda parean gelditzen da, eta bertatik mutil bat jaisten da. Kaskoa kentzean, bere ile beltza mugitzen du iragarkietan bezala. Josu begira dago, Aideko dela konturatzen den arte.


A-aideko, ze-zertan zabiltza hemen?" dio urduri.

"Mendiolako lagunaren tomate ekologikoak dendetara eramateaz arduratzen naiz." erantzuten dio, eta ordura arte Josuk ikusi ez dituen tomate kaxak seinalatzen ditu.

"Benetan? Nire tomate gustukoenak dira!!! Onenak entsaladarako ezta?"

"Bai noski, entsalada prestatuko al duzu gaur neskalagunak eta zuk bazkaltzeko?" Aidekoren irribarrea estutu egin da zertxobait.

"Egia esan, haserretuta gaude" Josuk.

"Nik gaur entsalada prestatu behar nuen bazkaltzeko, eta Maite biran dago...Etor zaitez."

Ordubete beranduago, Aidekoren mahaian daude entsalada jaten.

"Josu, tomate ekologiko zatitxo bat duzu ezpainean..." eta gerturatzen ari da Aideko, Josu ezin mugitu, eta orduan...

(jarraituko du)

2014/05/21

MUNDUKO IBILGAILURIK AZKARRENAK (1.atala)

Bai kotxeen, hegazkinen, bai itsasontzien munduan, geroz eta azkarrago joateko lehiaketa amaigabea da. Urtero, modelo berri azkarragoak eta indartsuagoak ateratzen dira. Hemen, horietako batzuk ikusiko ditugu.

Erreakzio-autoa:

       

Thrust SSC izeneko autoa argiaren abiadura gainditu zuen lehen autoa izan zen, 1997-an. Auto honek 1.149km/h abiadura lortu zuen, Berlindik Lisboara 2 orduan joateko adinako abiadura. Autoak 10.000 zaldiko potentziako bi Rolls-Royce speare motore ditu, eta Titanio eta karbono zuntzezko euskarria du.

  

Oraindik eraikitze fasean dagoen Bloodhound SSC ibilgailuarekin, auto fabrikatzaileek 1.600km/h abiadura gainditu nahi dute. Autoak Eurofighter Typon erreaktore bat eta, bere euskarriari itsatsita, kohete hibrido bat eramango lituzke. Eraikitzaileen arabera, autoa 0km/h-tik 1.690km/h-ra 40 segundoan igarotzeko gai izango da.

Munduko kotxe komertzialik handiena:
431km/h-ko abiadurarekin, Bugatti Veyron Super Sportek ez dauka konpetentziarik bere antzeko autoen artean. Bere 16 zilindroko motorrak 1.200 zaldi lortu ditzake eta 0km/h-tik 100km/h-ra 2,5 segundoan igaro daiteke. Berez, autoak 565 km/h-ko abiadura har dezake, baina 431km/h-ko abiaduratik aurrera pneumatikoak lehertu egingo lirateke, eta pneumatiko joko bakoitzak 32.000 euroko kostua duela kontuan hartuta, hobe da ez saiatzea.

         

Beste errekorrak…  lurrean.

Energia eolikodun auto azkarrena.
Ecotrcity Greenbird, 203km/h


Motozikleta azkarrena.
Ack Attack, 606km/h


Pîstoidun motorreko autorik azkarrena.
Speed demon, 743,5km/h

                          (jarraituko du)

2014/05/20

DBH 3 eta DBH 4 azterketak - 3. ebaluazioa

DBH 3

Maiatzak 28, asteazkena
  • 8:30 - 10:30 : Euskara
  • 10:30 - 11:00 : Patioa
  • 12:30 - 14:30 : Ingelesa
Maiatzak 29, osteguna
  • 8:30 - 10:30 : Matematika
  • 11:00 - 11:30 : Musika (DBH 3.A)
  • 12:30 - 13:00 : Musika (DBH 3.B)
  • 15:00 - 16:00 : Plastika
Maiatzak 30, ostirala
  • 8:30 - 10:30 : Natura
  • 10:30 - 11:00 : Patioa
  • 12:30 - 14:30 : Lengua
Ekainak 2, astelehena
  • 8:30 - 10:30 : Gizarte
  • 15:00 - 17:00 : Tekno

DBH 4

Maiatzak 28, asteazkena
  • 8:30 - 10:30 : Ingelesa
  • 10:30 - 11:00 : Patioa
  • 12:30 - 14:30 : Mate
Maiatzak 29, osteguna
  • 8:30 - 10:30 : Fisika-Kimika / Artea
  • 15:00 - 17:00 : Euskara
Maiatzak 30, ostirala
  • 8:30 - 10:30 : Lengua
  • 10:30 - 11:00 : Patioa
  • 12:30 - 14:30 : Tekno / Informatika
Ekainak 2, astelehena
  • 8:30 - 10:30 : Gizarte
  • 15:00 - 17:00 : Biologia-Geologia / Latina