2013/10/22

KATU HEGODUNA KOMIKI BERRIA


Yurre Ugarte idazleak eta Joseba Larratxe ‘Josevisky’ komikigileak elkarlanean sortu dute ‘Katu hegoduna’ komikia, eta Gasteizko Saure argitaletxearen eskutik, Sarean eskuragai da bost euro baino gutxiagotan!
“Parisko Morrison kafetegiko bezeroen artean ezaguna da Sutsu izeneko katu hegoduna. Ordea, Sutsu desagertu egin da Karen jabeak katua antzutzera eraman behar duen egunean hain justu. Sutsuren bila dabilela, bezeroa den Gregory Louvre Museoko langileari leporatu nahi dio Karenek katuaren desagerpena”.

Halaxe aurkeztu dute Yurre Ugarte idazleak eta Josevisky komikigileak elkarlanean osatutako proiektua, Katu hegoduna eta La gata alada. 22 orrialdeko lanaren lehen edizioa Sarean da eskuragarri oraingoz, eta prezioa harrigarria da: 4,49 euro bakarrik! Euskaraz zein gaztelaniaz argitaratu dute, koloretan; oraingoz edizio digitalean soilik, baina ez dizkiote papereko argitalpenari ateak itxi.

Ilustratzailearen irudi bereizgarriek forma ematen diote Ugarteren kontaketari, eta misterioan murgildurik, istorioan aurrera egingo du irakurleak. Erraz eta gustura irakurtzeko lana dela azpimarratu dute, gainera. Zuentzako aproposa!

Euskadi Literatura Sariak: Jon Sudupe, Iban Zaldua eta Xabier Olaso irabazle

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi ditu aurtengo Euskadi Sarien irabazleak saiakera eta haur eta gazte literatura alorretan.
Jon Sudupek irabazi du euskarazko saiakerari dagokion saria Oi, Europa! lanarengatik. Lehenago Unamuno saiakera saria ere irabazia zuen lan berdinari esker.
Iban Zalduak berriz gaztelaniazkoa, Ese idioma raro y poderosorengatik. Liburu horretan Zalduak euskaraz diharduen idazle batek hartu behar dituen erabaki garrantzitsuenei buruzko azalpenak eman ditu.
Azkenik, Xabier Olasoren Izeko eta biok saritu dute haur eta gazte literaturako modalitatean.



ZORIONAK, XABIER!

2013/10/11

BADMINTONEKO MUNDU TXAPELKETA

 2013ko finala emakumezko-gizonezko bikoteetan (Txina vs Indonesia)