2025/10/28

URRUZUNO 25-26 IKASTURTEA (Aurten epeetan aldaketak. Lana aurkezteko azken eguna abenduaren 31n)

 

URRUZUNO LITERATUR LEHIAKETA 2025-2026

Informazio guztia esteka honetan: https://www.euskadi.eus/saria_lehiaketa/urruzuno-2025/web01-tramite/eu/

Idaztea gustatzen zaizu? Egun batzuk euskal gazte talde handi batean igarotzea gustuko izango zenuke? Anima zaitez eta parte hartu honetan.

Saria bost eguneko egonaldia izango da. Egonaldian, idaztearekin zerikusia duten lanketak egiteaz gain, hainbat euskal artista gertu-gertutik ezagutuko dituzte, baita Euskal Herriko zenbait leku ere. Gazteek euskal idazle bat laguntzaile izango dute uneoro. Egonaldia 2025eko irailaren 1etik 5era egingo da.

Deialdi honetan, ondoren zehazten diren mailetako ikasleek har dezakete parte: 

- A kategoria (Batxilergoko 1. eta 2. mailak, edo Erdi Mailako Heziketa zikloak) 
- B kategoria (DBHko 3. eta 4. mailak)

Aurkezten diren literatur lanek euskaraz idatziak, originalak eta inoiz aragitaratu gabeak izan behar dute, eta lehiaketa honetan izena emateko epea itxi arte bestelako literatur saririk irabazi gabeak. 

Lanak bakarkakoak izango dira bi arloetan, eta gaia librea izango da. 

Prosa:

A kategoria: 5000-15000 karaktere artean, 1,5eko lerroartearekin (3 eta 8 orrialde bitartean, 12ko letra-tamainarekin).
B kategoria: 4000-12000 karaktere artean, 1,5eko lerroartearekin (2 eta 6 orrialde bitartean, 12ko letra-tamainarekin).

Poesia:

A kategoria: gutxienez 75 lerro (olerki bat baino gehiagoz osa daitezke).
B kategoria: gutxienez 50 lerro (olerki bat baino gehiagoz osa daitezke).





2025/10/27

PUBLIZITATE TAILERRA, DBH 4B

"Ikusi makusi, ezer ez ikusi."

BATAMANTA



2025/10/13

Urriak 11 - Neskatilaren Nazioarteko Eguna


Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2011ko abenduaren 19an aldarrikatu zuen Neskaren Nazioarteko Eguna. Modu honetan, nesken eskubideak eta mundu osoan zehar aurre egin behar dieten erronkak aitortzeko beharrari erantzuten zaioHorrez gain, ekimenak bi helburu ditu: nesken ahalduntzea sustatzea eta haien giza eskubideak betetzen direla bermatzea.