2014/09/26

ESNE BELTZA, Gogoak


Esne beltza - Gogoak
It's a new dawn,
it's a new day
it's swiftly gone by
you know how I feel

Emaidazu berriro
ongietorria
zu zara nire poz
guztien iturria
emaidazu berriro
ongitorria
gelditzeko nator eta!

Tren batean
gurutzatzen diren
begiradak
barra ertzean
ematen diren muxuak
lo aurreko uneak amesten,
amesten
egunak joaten dira...
hondartza horian
egindako gazteluak
ez dutuzte olatuek eraitsiko
gure eskuekin
marraztutako loreak
ez ditu denbora ebakiko

Emaidazu berriro
ongietorria
zu zara nire poz
guztien iturria
emaidazu berriro
ongietorria
gelditzeko nator eta!

Le notti arrivano veloci
I gior/ni scappano
dalle mie mani
Ricordi il treno
nella nostra stazione
Invece qui la gente
no ci parlate
Loak hartu baino lehen
esnatu nahi nuke
loak hartu baino lehen
amestu nahi nuke
e songi
aspaldiko garaien
bidean galdurik
gogoratzen zaitudan
bezala ikusi!!!
Immagini, immagini, immagini

Emaidazu berriro
ongietorria
zu zara nire poz
guztien iturria
emaidazu berriro
ongietorria
gelditzeko nator eta!

Immagini, e sogni, di quella
Racogliemi di novo
fra le tue braccia
Perché sei tu la fonte
della mia felicità
Racogliemi di novo
fra le tue braccia
Perchè rotorno per restare

Emaidazu berriro
ongietorria
zu zara nire poz
guztien iturria
emaidazu berriro
ongietorria
gelditzeko nator eta!

2014/09/19

BETAGARRI, Korrika 16 abestia



Rami hasi zen Afrikan
eta Andoni Gernikan
Maddalen berriz Sohütan
Evaristo Amerikan
euskara herrian doa
Euskal Herria korrikan
euskara herrian doa
mundu bat euskal herritan

Mikel oinez gehienetan
Pepe eta Elvira trenetan
Mohamed lanetik bueltan
ta Nekane bizikletan
mundu bat doa korrika
hizkuntzaren bideetan
mundu bat doa korrika
euskararen herrietan..

Karriketan korrikan
korrika karriketan
doa euskara… uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua… uhoo

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa euskara… uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua… uhoo

Ongi etorri Aitor
galdu zuen ta bila dator
ongi etorri Sarai
heldu arren korrika darrai

Kantatu dezagun
Ongi etorri lagun...
Euskara herrira
Zure herrira zatozena...

Orain euskara da soa
euskaraz doa pausoa
euskara da itsasoa
zerua lurra auzoa
euskara herrian dago
euskaraz mundu osoa
euskara herrian dago
euskaraz mundu osoa

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa Euskara… uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa Mundua… uhoo

Karriketan korrika
korrika karriketan
doa Euskara… uhoo
karriketan korrika
korrika karriketan
doa mundua… uhoo

Bidaia zugan bada
eta bidea zeu bazara
mundua da euskara
zatoz mundu bat Korrikara

Kantatu dezagun
Ongi etorri lagun!
Euskara herrira
Zure herrira zatozena...

2014/09/09

ONGI ETORRI!

IKASLEEI ONGIETORRIA EMATEKO BERTSOAK
(hamarreko handia)

Oporrak pasatu egin dira,
ez dira ia igarri,
berriro motxila, liburuak,
boligrafo urdin ta gorri.
"Biharko dira etxeko lanak"
entzun beharko dugu sarri
baina lagunak hementxe daude
kontu zahar eta berri.
Ikasturtea laster joango da,
ikasleak, ongi etorri.

2014/09/08

ONGI ETORRI!


Gaur atzo baino gehiago dakit
baina bihar baino gutxiago
hala gertatu ohi da behintzat
eskolaz kanpo

Jaiotzeko momentu beretik
hasten gara asimilatzen
eta lekzio zailenak beti
denborak irakasten dizkigu

Ikasten
nire adimena zabaltzen

akatsetatik
herri bezala
barkamena eskatzen
ixilik egoten
gehiago entzuten
aukeratzen 
denbora aprobetxatzen
kantak egiten
ikasten, ikasten

haurrengandik
liburetatik
agureengandik
beste kulturetatik ikasten

iraganetik orainetik etorkizunetik
zugandik nigandik guregandik

ikasten

Hau ez da behin ere gelditzen

Ikasten
beti nire adimena zabaltzen
ikasten
momentu oro.