2012/05/11


BERTSO AFARIA maiatzaren 18an

Aurten bigarren aldiz bertso-afaria antolatu dugu Ikastolan. Afari honen helburua bertsoekin gozatzea ez ezik, Armentia Ikastolako bertso-eskolako ikasleek egin duten lana saritzea eta jende aurrean abesteko aukera ematea ere bada.

Honetaz gain, aurten DBH3ko ikasle guraso eta irakasleek hartu dute afaria prestatzearen eta zerbitzatzearen ardura. Horrela, bertatik aterako duten dirua datorren urteko ikas-bidaiarako erabiliko dute.

Noiz: Maiatzaren 18an, ostirala

Egitaraua:
  • 20:30ean LHko ikasleen bertsoak
  • 21:00etan afaria.
  • 22:00etan DBHkoen bertsoak
Ondoren bertsolariak:
  • Manex Agirre (Arabako txapelduna)
  • Iñaki Viñaspre
  • Julen Zulaika
  • Gai-jartzaileak DBHko ikasleak.
Bertso-afariaren kostua:Helduentzat 20 € Gazteentzat 12€
Txartelak ikastolako idazkaritzan salgai.
Txartela hartzeko azken eguna, maiatzaren 15a, asteartea.

Animo eta etor zaitezte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina