2016/01/27

2. INFORTRAILER FILM festibalaren irabazleak

Jarraian DBH 4-ko Informatika arloan ospatutako 2. INFOR-TRAILER FILM festibalaren 5 trailer onenak ikusi ditzazkezu.

Disfrutatu!!!

Irabazlea!!! - "HACKO"  



2. postua - "Patxi Bond - Quantum of Spectre" 



 3. postua - "Bloody Shelly" 


4. postua - "Tiffany" 



5. postua - "Hiru lagun" 

2016/01/25

2016ko Araba Euskaraz, "Geroari Begira"....KANTAREN AURKEZPENA



Kantaren aurkezpena egin zuten joan zen astean. Bideo-kliparen aurkezpenaren zain egon gabe, horra hor abestia. Ea gustuko duzuen! 

BERRIAn argitaratutako pasarte batzuk ere badituzue, informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero.

B
ost hilabete falta badira ere, biribilduz doa 2016ko Araba Euskaraz. Aguraingo Lautada ikastolak pausoak ematen jarraitzen du, ekainaren 19ko jaia arrakastatsua izan dadin. Prestaketa prozesuan herria bidelagun izan nahi du ikastolak, eta, hori lortzeko, azken hilabeteetan aurreratutako lanaren berri eman zien atzo Harresi aretora bildu ziren lagun guztiei. 2016ko Araba Euskaraz-en ibilbidearen berri emateaz gain, abestia ere aurkeztu zuten, eta omenduen lehen hitzak ere entzun zituzten han bildutakoek.


Ekainaren 19an ibilbidea girotuko duen abestia entzun zen, lehenengoz, jendaurrean. Iker Pastorrek idatzitako hitzei musika jarri diote Fontak (Frenetik), Unai Olaldek (Frenetik eta Eratu) eta Iñaki Orobengoak (Dr. Infierno), eta Lautada ikastolako Lehen Hezkuntzako zortzi ikaslek abestu dute. Grabatutako bertsioan, ikasleez gain, zenbait ahots ezagun daude, Xabi Solanorena (Esne Beltza) kasurako. Halaber, Nerea Uribe ikasle ohiak ere parte hartu du grabazioan.

Lautada ikastolak ez du, oraindik, bideoa grabatu. Ordea, han bildu ziren guztiei prestatzen hasteko iradoki zieten aurkezleek. Hain zuzen ere, bideoan Agurain herria protagonista izatea nahi dute, eta herritarren parte hartzea eskatuko dute. 

2016/01/19

PALA TXAPELKETA

Gogoz eta indartsu aritu diren arren, amaitu da aurtengo pala txapelketa. Atzokoan ere partidu politak jokatu ondoren, hona hemen txapeldunen podiuma! Zorionak guztiei!!!

2016/01/15

PALA TXAPELKETA

Heldu da gaztetxoenen arteko FINAL HANDIA!!!

Atzo frontoian partidu paregabeak jokatu ostean, finalerako txartela bigarren mailako Unaik eta Josebak  eta lehenengo mailako Iñigok eta Markelek lortu zuten. Astelehenenan izango da euren arteko norgehiagoka. Hori bai, finalaren aurretik 3 eta 4. postuak jokoan egongo dira bigarren mailako Ibai eta Joane, Unax eta Anderren kontra arituko direlarik. Zein bikotek lortuko du podiuma? Nortzuk beteko dute txapeldunen koadroa? Hurbildu frontoira!


2016/01/12

PALA TXAPELKETA

Oporretatik bueltan berriz ekin diogu pala txapelketari. Dakizuenez, DBH 1. eta 2. mailakoak dabiltza txapelaren atzetik. Momentuz baditugu 3 bikote final erdietan eta laugarren falta zaigu. Ostegunean bertan jokatuko dute pasea eta, ondoren final erdi biak. Beraz, badakizue, azkar jaitsi frontoira eta gozatu Ikastolako maila altuenaz!

2016/01/08

Gabonetako argazkiak prest!!

Beti bezala, eskuineko "Argazkiak" menuan gabonetako argazkiak ikusi daitezke. Aupa zuek!!