2014/06/20

ARGAZKIAK IKUSGAI

Ikasturtea bukatzeko hainbat argazki ikusteko aukera duzue. Ezkerraldean, ARGAZKIAK atalean, hiru argazki karpeta berri dituzue:

DBH txangoa 2014
ERRONKA 2014
Bertso Afaria 2014

GOZATU ARGAZKIEZ ETA GOAZATU UDAZ

2014/06/19

Tailerretan, bertsoka!!!

DBH1A: IKASTURTE BUKAERA
Doinua: Musikaren doinua

Lengua, Mate ta Natura
Gizarte ta Ingelesa
Plastika, Musika, Tekno
ba_al dago bat erraza?

Sofan etzan nahi dut nik
daukat kriston pereza
utzi ja niri bakean
hau bai dela estresa!  

DBH1B: ALAITZ eta GERGO
Doinua: Habanera

Zuk izan dituzu aurten
bai ikasle azkarrenak
zu pozik egotearren
agin ditugu a(ha)leginak
nahiz bidaltzen dizkiguzun
zailak etxerako lanak
guk ekartzen dizkizugu
beti bai ondo eginak
guk bizi izan ditugu
zurekin momentu_onenak
nahiz ta ematen dituzun
zuk klaserik luzeenak
mende erdi bat itteko
urte bat falta duenak
irakasleei gorantziak
ta Gergori zorionak

2014/06/10

ZORIONAK YAIZA!!

TXAPELDUNA!!

Ç


ZORIONAK!!!

JOSU X AIDEKO (3. atala)



“Ezin dut” dio Josuk ahopeka, eta baldarki altxatzen da. Aurpegia gorri-gorri duela atera da presaka Aidekoren etxetik. Kalean dagoela gogoratu da motorrean etorri dela Mendiolara, eta ezin dela Gasteizera itzuli. Unibertsoak planeatu balu bezala, ostruka bat pasatzen da Josuren paretik. Bi aldiz pentsatu gabe, ostrukaren gainera igo da, eta Aidekoren begiradapean urrundu da zeruertzerantz.

                                         

Egunak pasa dira, eta ikastolan gauzak betiko moduan daude Aidekito eta Josuliren artean izan ezik. Ez diote elkarri begiratzen eta batak bestea saihesten du denbora guztian.

Idazkaritzako Maite egoeraz jabetu da, noski. Aidekorekin hitz egin behar duela erabaki du, Josuk beldurra ematen diolako.

“Aideko, hautematen dut zuen artean energia negatiboak daudela. Badakit beldurtuta zaudela, baina...jarrai iezaiozu zure bihotzari.” eta itzaletan desagertu da kristalezko bola laztanduz.
(jarraituko du)

2014/06/05

BERTSO AFARIA ekainaren 13an

Aurten ere bertso-afaria antolatu dugu Ikastolan. DBH3ko ikasle eta gurasoek prestatu eta zerbitzatuko dute afaria eta, horrela, bertatik aterako duten dirua datorren urteko ikas-bidaiarako erabiliko dute.
  • Noiz: ekainaren 13an, ostirala
Egitaraua:
  • 20:30ean LHko ikasleen bertsoak
  • 21:00etan afaria.
  • 22:00etan DBHkoen bertsoak
Ondoren bertsolariak:
  • Iñaki Viñaspre
  • Paula Amilburu
  • Iker Pastor
Bertso-afariaren kostua: Helduentzat 20 € Gazteentzat 12€ 
Txartelak ikastolako idazkaritzan salgai.
Txartela hartzeko azken eguna, ekainaren 10a, asteartea.

ANIMO ETA ETOR ZAITEZTE!!!


2014/06/03

KROSEKO SAILKAPENAK

Igandean ospatu zen ARMENTIA IKASTOLAk antolatutako IX. KROSa. Sekulako giroa egon zen eta parte hartzaile asko.
ZORIONAK DENOI!!!

Jarraian ikastolako lehenengo hamar nesken eta lehenengo hamar mutilen sailkapena duzue eta horren ostean sailkapen orokorrak:

NESKAK
  1. Ainara Alvarez
  2. Iratxe Alvarez
  3. Nerea Lopez de Vergara
  4. Ane Perez de Onraita
  5. Eider Herreros
  6. Irati Sagasti
  7. June Olano
  8. Argiñe Hernaez
  9. Lexuri Gonzalez de Heredia
  10. Maider Egiluz
MUTILAK

  1. Asier Lopez de Vergara
  2. Ander Domaika
  3. Unai Zugazua
  4. Gorka Aizpurua
  5. Iker Garcia
  6. Kepa Garcia de Albeniz
  7. Asier Moro
  8. Jon Etxaniz
  9. Aitor Rodriguez
  10. Joanes Etxeberria