2013/05/24

2013ko TORTILLA TXAPELKETA

Hurrengo ekainaren 8an Armentia Ikastolan ospatuko den bazkariaren haritik DBHko ikasleentzako “5. Patata tortilla txapelketa” antolatuko da.

Arauak.
  • DBHko ikasleek parte har dezakete, baita beraien gurasoak ere (ezinbestekoa da ikaslearen parte-hartzea gurasoek parte hartu ahal izateko) eta irakasleak.
  • Txapelketa bikoteka izango da, bikotearen osaeran ikasle bat gutxienez egon behar da.
Bikote bakoitzak hurrengo tresneria ekarri beharko du:
  • Zartagina, 
  • Platera (edo osagaiak nahasteko eta buelta emateko edozein ontzi) 
  • Mahai-tresnak. 

Antolatzaileek bikote guztiei emango dizkie
  • 4 patata. 
  • 5 arrautza 
  • Olioa- Gatza
  • Sua. 

Txapelketa 10,30tan hasiko da eta 12,00tan bukatutzat emango da.

Hiru pertsonaz osaturiko epaimahaiak irabazlearen izena jakitera emango du, eta sari banaketa burutuko da. Epaimahaiak kontutan hartuko du:
  • Tortillaren itxura. 
  • Tortillaren zaporea 
  • Sukaldarien jantziak ( Imajinazioa eta originaltasuna…) 


Tortilla guztiak salgai egongo dira egun horretan jarriko den txosnan.
Txapelketan izena emateko azken eguna Ekainaren 6a, osteguna, izango da.

Apuntatzeko hurrengo formularioa bete edo klik egin hemen

2013/05/14

3.EBALUAZIOKO AZTERKETAK....


3. EBALUAZIORAKO AZTERKETAK


DBH 3

MAIATZAK 28, ASTEARTEA  
8:30 GIZARTE
15:00 MATEMATIKA

 MAIATZAK 29, ASTEAZKENA 
8:30 TEKNOLOGIA
12:15 NATURA

MAIATZAK 31
, OSTIRALA
8:30 EUSKARA
12:15 INGELESA

EKAINAK 3
, ASTELEHENA
8:30 LENGUA
15:00 PLASTIKA


DBH 4

 MAIATZAK 28, ASTEARTEA 
8:30 EUSKARA
15:00 BIO-GEO / LATINA





 MAIATZAK 29, ASTEAZKENA 
8.30 INGELESA (ORDENA ALDAKETA)
12.15 LENGUA

MAIATZAK 31
, OSTIRALA
8:30  MATEMATIKA
12:15 GIZARTE

EKAINAK 3
, ASTELEHENA
8:30 TEKNOLOGIA / INFORMATIKA
15:00 ARTE / FISIKA-KIMIKA



2013/05/13

TXIKIAK HANDI MANIFESTUA



TXIKIAK HANDI  MANIFESTUA

Behean sinatzen dugunok
ADIERAZI NAHI DUGU:
  • Mundua eleanitza dela.
  • Hizkuntzak altxor kulturalak direla, eta horrek aniztasuna eta aberastasuna ematen diela munduko herrialdeei.
  • Hizkuntzak herrien eta pertsonen identitaterako eta garapenerako funtsezko tresnak direla.
ALDARRIKATU NAHI DUGU:
  • Hizkuntza gutxituak ere errespetatuak eta kontuan hartuak izateko eskubidea.
  • Gure hizkuntzak normalizatzeko behar adina laguntza eta babesa izateko eskubidea, batez ere hezkuntza arloan.
  • Gure hizkuntzek legaltasun osoa izateko eskubidea euren eremuan.
  • Gure hizkuntzetan bizi ahal izateko eskubidea, gizarteko edozein esparrutan.
HONAKO KONPROMISO HAUEK HARTU NAHI DITUGU:
  • Hizkuntzen normalizazioan lanean jarraitzeko, eta gure arteko zubiak eraikitzea, txikion batasunak handi egiten gaituelako.
  • Manifestu honi ahalik eta oihartzun zabalena ematea.

2013/05/09

2013ko ARMENTIA IKASTOLAKO KROSA


Kaixo lagun:

Urtero bezala, aurten ere Armentia Ikastolako Krosa ospatuko dugu.

EKAINAREN 2an 10:45ean ARMENTIAKO BASOAN.



IZEN EMATEA: maiatzaren 13tik 17ra burutuko da GORPUTZ HEZKUNTZAKO saioetan. (Froga egunean ez da izena ematerik izango).

Aurten kobratuko da, banaka apuntatzen denak 6€ ordaindu beharko ditu. Lauko taldeetan izena ematekotan, 12€ orotara, bakoitzak 3€.

Izena ematen duen korrikalari bakoitzari KAMISETA TEKNIKOA oparituko zaio.

Gogoratu parte hartzaile bakoitzari puntu erdia igoko zaiola GORPUTZ HEZKUNTZAKO kalifikazioan.

Anima zaitez!!!!

2013/05/02

SORMENA



SORMENA? EZ, ESKERRIK ASKO

Asier bost urteko umea da, eta momentu honetan margoz inguratutik dago orri zuri baten aurrean. Errotulagailu urdina eskuan hartu, eta eguzki bat marraztu du izkina batean. Ama berehala gerturatu da eguzkiak hori kolorea duela azaltzera, eta irribarre gozo batekin kendu dio margo urdina Asierri...

Sormena gaur egungo arazo larrienetarikoa da. Izan ere, zertarako behar dugu? Ez, ez, ezertarako ez. “Gaitasun” honek, irudimenarekin batera, asko kalte dezake gizartea. Pentsa! Jendea ideia propioak izatera bultzatzen du! Pentsamolde ezberdinak! Oraingoz arazoa kontrolpean badago ere, badaude sormena murrizteko hainbat konponbide, jada abian daudenak.



Alde batetik, hezkuntzan eman behar zaio konponbidea, lehenbailehen gainera. Txikitatik erakutsi behar zaie umeei errealistak izaten, hau da, behiek ezin dutela hegan egin, eta eguzkia ez dela urdina, horia baizik. Matematikako buruketak eta analisi morfosintaktikoak egiten pasa behar dituzte eskola-orduak, eta ez buruari bueltak ematen. Zoriontzeko modukoak dira hezkuntzaren arloan sormena ekiditeko egin diren aurrerapausuak.

Bestetik, jendearen egunerokotasunean landu beharreko arazoa da, eta modurik zuzenena telebista da. Jakina da honek ikusleengan duen eragina eta askotan erabili ohi da pentsamoldeak aldatzeko asmoarekin. Beraz, zergatik ez ipini mota bakarreko telesail eta realityak telebistan? Zergatik ez bete programazioa programa amerikarrekin? Oso arrakastatsua izan da ekintza hau ere, eta benetan pozgarriak lorturiko emaitzak.

Arazo hau kontrolpean dagoela egiaztatzeko, Gasteizeko inauterietako desfilea ikustea besterik ez dago: Ehundaka lagun berdin jantzita “La Macarena” behin eta berriz dantzatzen.

Hunkitzeko modukoa ez al da, bada? Harrotzeko modukoa bestela? Zein azkartasun eta eraginkortasunarekin konpontzen ditugun arazoak gaur egun! Akabo behi hegalariak! Akabo eguzki urdinak! Akabo...bai. Akabo sormena!