2015/03/29

KORRIKA GASTEIZEN... BI URTE BARRU BERRIRO!

KORRIKA 19....GASTEIZ!


1:00 minutuan gure lekukoa eta gure neska-mutilak!

eta gure KORRIKAko KANTA TXAPELKETAko emaitzak....

Zein da gehien gustatu zaizun KORRIKAko KANTA TXAPELKETArako grabaketa?

Beraz, aurtengo txapelduna...DBH 3B (gutxigatik izan bada ere, DBH 2ko taldeak eta DBH 1A ondo-ondoan izan ditu eta)!



ZORIONAK EUSKAHALDUN GUZTIOI!

2015/03/23

KORRIKA KANTA TXAPELKETA


Armentia Ikastolako 1. KORRIKA KANTA TXAPELKETA burutu dugu. Oraingoan bozka egiteko unea heldu da.

Zein da gehien gustatu zaizun kantaren grabaketa?

GOGORATU! Berriro ikusi nahi badituzu, goiko tarte horretan dituzu ikusgai.

Bozka emateko egin klik hemen:   KORRIKA KANTA TXAPELKETA

ZORIONAK denoi zuen parte hartzeagatik!


Abian da aurtengo 19.KORRIKA. Urepeletik Bilborako bideari ekin zion joan zen martxoaren 19an eta dagoeneko Euskal Herriko hainbat herritatik pasa bada ere, egin du bere lasterralditxoa baita Txinan, Parisen, Estatu Batuetan eta Afrikan ere. Gurea da oraingo txanda! Gogoratu Gasteizetik pasako dela datorren larunbatean eta inork bere argazki, selfie-rik igo nahi badu ikasletxokora, bidal diezagula gure korreo elektronikora eta igoko ditugu datorren astean. ONGI IBILI ETA GOZATU ASTE HONETAKO SAIO GUZTIEZ!






KORRIKA 19 Txinan











KORRIKA 19 Afrikan





KORRIKA 19 Edinburgon











KORRIKA 19 etxean.....







2015/03/18

KORRIKA badator...


ANIMA ZAITEZTE!

Ikasle ohien bisita

Gure ikasle ohien bisita izan genuen asteartean, martxoaren 24an. DBH 4. mailako ikasleei orientazioan laguntzera etorri ziren eta guztion artean solasean egon ginen. Egia esan, oso esperientzia polita izan zen eta oso harro sentitu ginen guztiok.

Mila esker koadrila.






2015/03/17

KORRIKAko KANTA TXAPELKETA

DBH 3A.....Mikel Laboa eta Ruper Ordorika, GERO BAT GAURDANIK


2015/03/16

KORRIKAko KANTA TXAPELKETA

DBH 2A...Fermin Muguruza, BIG BEÑAT

2015/03/11

KORRIKAko KANTA TXAPELKETA





DBH 3B...Betagarri, "ONDO ETORRI, LAGUNA"

2015/03/10

KORRIKAko KANTA TXAPELKETA





DBH 4A....Gose, PAUSOZ PAUSO EUSKALAKARI

KORRIKAko KANTA TXAPELKETA






DBH 4A......Egan, KORRIKA 3



2015/03/09

KORRIKAko kanta lehiaketa!

Iepa, lagunok:

Hona hemen KORRIKA 19 dela-eta, grabatu ditugun bideoak eta kantak. Egun hauetan zehar ikusgai izango ditugu DBHko talde guztiok egindakoak eta datorren astetik aurrera bozka emateko aukera izango dugu. Ea gustuko dituzuen!


DBH 1D....Esne Beltza, BAGOAZ


DBH 2B......Pirritx, Porrotx eta Marimotots






2015/03/05

OIHANEDER, Euskararen Etxea

Oihaneder Euskararen Etxean hainbat tailer, erakusketa, ekitaldi datozen egunotan gazteontzat bideratuta


  1. MARTXOAREN 9an, EUSKAL KANTAGINTZAREN TRANSMISIOA eta SUSTAPENA, Eñaut Elorrietak eta Mikel Markezek ekoiztutako hitzaldi kantatua.










  1. ROCKOMIKIAK Binetak & Doinuak erakusketa.....MARTXOAREN 10etik APIRILAREN 1era......80 eta 90.eko hamarkadan musikaren, hitzen eta irudien bidez sortu zen kultura ikusgai!



  1. BIDEOKLIP TAILERRA....2 orduko 4 saio + filmatzea 4 ordu....APIRILAREN 13, 14, 15 eta 21, 18:00 etatik 20:00etara (izena emateko epea: martxoaren 31 baino lehen).
  2. MARRAZKI BIZIDUNEN TAILERRA...APIRILAREN 15, 16, 20, 22, 23, 18:00etatik 20:00etara (izena emateko epea: martxoaren 31 baino lehen).


Anima zaitezte! EUSKARAREN ETXEKO ATEAK ZABALIK DAUDE!!!