2018/10/25

GASTEIZKO EUSKARAREN GINKANA 4.edizioa


Ea astelehenerako bideoa grabatzen animatzen zareten!

Esan dutenez, bideoa 2 mintukoa asko jota...



INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZENA EMATEKO TARTEA ESTEKA HONETAN....

http://www.euskararenginkana.eus/eu/ginkanak/gasteizko-euskararen-ginkana-4edizioa-2018/gi-39/

2018/10/18

GURASOEI GUTUNA....


ARAUAK:

1. Parte hartzaileak: nahi duten guztiak.
2. Idazlanaren ezaugarriak: ‘gurasoei gutuna‘ lemapean nahi den modukoa; luzera: 2 orrialde (DINA4) gehienez, ordenagailuz (verdana hizkia, 11 puntukoa) eta euskaraz idatzia (eskuz idatzitakoak ere onartuko dira)
Haurtxoak 0-7 urte:: GURASOEI MARRAZKIA  luzera: ORRIALDE 1 (DINA4). Ordenagailuz edo gutunez bidalia.
3. Mailak:
– Haurtxoak 0-7 urte:: GURASOEI MARRAZKIA
– Gazteak multzo hauetan banatuak: (Zozketa bereziak partehartzaile guztien artean)
      • 6-11 urte
      • 12-18 urte
– Helduak (18 urte baino gehiagokoak)
Parte hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztuko du, argitaratu gabekoa, originala eta beste lehiaketa batean saritu gabekoa.
Interesik izanez gero, jo esteka honetara: 

http://www.ttiklik.com/eu/blog/2018/08/28/badator-vi-gurasoei-gutuna/

ANIMA ZAITEZTE!

2018/10/15

Harkaitz Canoren azken aurreko manifestua


Buruko min galantak zuzentzaile ortografikoak ematen dizkigunak!



2018/10/10

2018/10/04

GASTEIZTARRAK... ARMENTIARRAK ARRAUN THE WORLD... Oihanederren lortu du norbaitek saria....

Oihanederreko 2018ko Gasteiztarrak Arraun The World  argazki-hizki lehiaketak baditu irabazleak! 
Zorionak! Ezetz asmatu nork irabazi duen berriro! 

Argazki erakusketa: Saritutako lanen argazki-erakusketa urriaren 10ean inauguratuko da eta 28ra bitartean egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko Jovellanosaretoan.
Lan sarituen aurkezpen publikoak egingo dira urrian zehar, hiriko auzo desberdinetan, 19:00etan. Urriak 30: Namibian basamortua biziz (Norena izan ote da? ­čśť) – Orient Expres  (Txagorritxu)
************************************
Ea datorren urtean guk ere parte hartzen dugun! Horretarako modukoak baditugu, gero! Horra hor horrelako batzuk.
*******************************

ZERUA UKITU,

MENDIAK ZEHARKATU
ETA HONDARTZA SENTITU

Lehenengo abiapuntua aireportua izan zen. Handik hegazkina hartu eta Ingalaterrara joan nintzen. Euskal Herritik kanpo etorritako jendea ezagutu nuen, Logro├▒okoak, Bartzelonakoak... baita Euskal Herrikoak ere, Amurriokoak, Aretxabaletakoak edota Orozkokoak. Hiru asteak ti-ta batean pasa ziren. Hainbat gauza egin nituen… Esperientziarik onetariko bat izan zen. Inoiz ez ahaztekoa.

Ondoren, nire sustraietara bueltatu nintzen, Galiziara. Han, nire Alemaniako lehengusinarekin elkartu nintzen. Berarekin eta haren senitarte batzuekin behatoki batzuetara joan ginen. Nire herria mendi eta zuhaitzez inguratuta dago eta egunero leku batetik bestera ibiltzen ginen.

Azkenik, eguzkiaren bila Mediterraneora joan nintzen, Cambrilsera. Ia egunero hondartzara joaten ginen. Bestela, txangoak egiten genituen. Haietako bat Montserrat eta Sitgesera izan zen. Oso leku liluragarriak izan ziren; izan ere, hori Montserrat mendikatean kokatuta dagoen monasterio beneditarra da. Gainera, itsas mailatatik 720 metrora dago eta hara igotzeko, “kremailera” deituriko trena hartu izan behar genuen. “Sitges”, berriz, oso herri polita iruditu zitzaigun, bere portuarekin eta bere askatasunaren sentsazioarekin.


Zerua zeharkatzen Galiziaren naturaren distira Itsas pasealekutik paseatzen
*****************************************
Nire oporrak oso dibertigarriak izan dira beste guztienak bezala (suposatzen dut), berandu esnatu, nahi duzuna egin ... Hori berezia da. Baina gehien gustatu zaidana munduan zehar bidaiatzea izan da, dudarik gabe! 

Uda honetan Italian, Frantzian eta Suitzan egon naiz. Europako hegoaldean daude kokatuta denak, eta beraien artean muga egiten dute Alpeetako mendilerroaren laguntzaz.

Hiru asteetako bidaia izan da, astebete Frantzian, astebete eta 3 egun Italian eta 4 egun Suitzan. Hasteko, Monaco eta Niza bisitatu nituen, eta nahiko harrituta gelditu nintzen bertako prezioak ikusi eta gero. Gasteizkoak hirukoizten zituzten! Astea pasata, Italiarantz abiatu ginen, eta 10 egun horietan Milan, Turin, Venezia, eta inguruko herri asko bisitatu genituen (Vergamo, Trento, Como, Verona...) eta izugarrizko beroa pasatu genuen! Ondoren, Suitzara abiatu ginen. Behin kanpinean karabana orientatu eta gero, Locarno herrira joan ginen buelta bat ematera, eta bertako paisaiak ikaragarriak ziren benetan. 

Azkenean eta pena handiz Gasteizera itzultzeko unea iritsi zen, baina oraindik geldialdi bat geratzen zitzaigun, Carcassone. Herrian sartu eta gero, hitzik gabe gelditu nintzen. Oso herri polita da. Gainera, harrizko horma handi batez inguratuta dago. Bertan gure oporretako azken argazkiak atera eta Gasteizera itzuli ginen.

Orain, klaseak hasi dira, eta oporretako egunak gogora etortzen zaizkit. Ez nuen bakarrik hainbat herrialde ezagutu, baita bizipen zoragarriak eta ahaztezinak bizi ere.



Briansoneko Laku ikaragarria
Non daude printzesak?

“O Sole Mio”

*************************************

Uda

Uda azterketa bat baino motzagoa egiten zaigu, baina hobeto pentsatuz gero, hainbat momentu eta bidaia berezi gogorarazi ahal ditugu. Nire udako hiru momentu bereziak honako hauek dira.

Lehenengoa Cambrilsekoa da. Urtero egiten dugun bidaia da eta 7-10 egunetarako joaten gara. Lagunak, familia, eguzkia, hondartza, igerilekua… Zer da uda hori gabe? Ia egunero arroka batzuetara joaten ginen igeri egitera, baita uretan zegoen plataforma batera ere. Zailena agur esatea izan da; azken batean, urtean behin ikusten ditut lagun horiek.

Eguzki gutxiagorekin Gasteizko jaiak heldu ziren. Eguzki gutxiago, baina ilargi gehiago. Gainera, abuztuaren 5. egunean plazan dantzatu nuen. Dudarik gabe hoberena gaueko kontzertuak eta su artifizialak izan ziren. Zergatik ez ditugu jaiak urte osoan zehar?

Azkenengo momentu berezia Frantziako bidaia izan zen. Bidaia horretan amona bisitatzera joan ginen. Hobeto esanda, amona, armiarmak, katuak, txakurrak, oiloak eta eltxoak bisitatzera joan ginen. Lau egunetan eltxoen ziztaden World Record-a gainditu nuen. Hala ere, eltxoak ez ziren arazo larriena, armiarmak baizik. Nire gelako sabaian Spidermanen etxea zegoen. Azken batean, mendi inguruetan bizitzeak honelako gauzak ekartzen dizkizu. Nolanahi ere, bidaia polita eta dibertigarria izan zen; izan ere, sokak dituen jolas-parke batean egon ginen eta igerileku batean ere bai...

Seguruenik momentu berezi gehiago daude, baina hauek izan dira hoberenak. Nolakoa izango da hurrengo uda? Eltxo gehiago egongo dira?


Paradisua                       Gasteizko su artifizialak     Frantziako jolas parkea

***************************

NIRE UDA, 2018


  Zuri, zuri. Praka zaharrak, kamiseta handiak, zapatilak ia moreak... Ardo batailaren eguna zen azkenean! Gure traktorea eta atoia hartu genuen eta San Felicesera igo ginen Harotik. Ardoa botatzen hasi ziren, pistolekin, barrilekin, botekin… More-more amaitu genuen eta leku guztietako pertsonak ezagutu genituen. Lagun txinatar batzuk egin genituen.

 Punta del Moralera (Huelva) joan ginen 15 egun  gutxi gorabehera pasatzera, uda guztietan bezala, Galiziako lagun batzuekin. Hondartzatik igerilekura eman genituen ia egun guztiak, nahiz eta pare bat ibilaldi egin genituen ere (Portugalera eta Playa Cristinara). Azkenengo eguna oso tristea izan zen. Guztiok negarrez amaitu genuen.

  Abuztuaren 15a. Nire herriko festak ziren eta lehengusuekin batera lagunekin hainbat egun pasatzera joan ginen. Musika, jolasak, janariak, gaupasak, ura… Egun zoragarriak pasa genituen guztiok batera. Hurrengo astean nire lehengusuen etxean geratu nintzen, baina etxera bueltatu behar izan nuen, saskibaloiko denboraldi-aurrea hasi behar nuelako.

 Uda bukatzear zegoela, Calafellera joan ginen familiakook asteburu bat pasatzera. Goizetan hondartzara joaten ginen, gero hotelera bueltan zerbait jateko eta arratsaldeetan berriz ere, hondartzara jaisten ginen. Gau guztietan paseo bat ematera ateratzen ginen hondartzaren aldamenetik eta tabernetan zerbait edaten genuen.


***************************************
INOIZ AHAZTUKO EZ DITUDAN OPORRAK

2018 ko udako oporrei hasiera emateko, kurtsoa amaitu bezain pronto, Madrilera joan nintzen aitarekin egun pasa. Ez ginen eguna pasatzera bakarrik joan, Baskoniako partidua ikustera baizik. Ni Madrilen bakarrik pare bat aldiz egonda nago, eta egia esanda, Gasteizekin gelditzen naiz. Madrid pertsonaz beteta dago eta bertan udan egiten duen beroa ez da batere normala. Lehen esan dudan bezala, Baskoniako partidua ikustera joan nintzen eta esperientzia ikaragarria izan zen niretzat; izan ere, inoiz ez nintzen Euskal Herritik atera partidu bat ikusteko.

Madriletik bueltatu, eta egun batzuk pasa nituen Gasteizen. Gutxi gora behera hamar egunetan ibili nintzen hemen, eta ekainaren amaieran, Landetara joan ginen: aita, ama, neba eta ni. Bertan astebetean egon ginen eta super ondo pasa genuen. Landetatik bueltatu, eta Gasteizen gelditu ginen bizpahiru astetan.

Uztailaren 7an, okertzen ez banaiz, Frantziako Tourra hasi zen. Lehenengo etapa erlojuaren kontrakoa izan zen eta aitak berriro Madrilera joan beharra zuen. Ama eta neba etxean gelditu ziren, eta ni aitarekin joan nintzen Madrilera berriz ere. Goiz- goiz esnatu ginen bertara joateko; izan ere, aitak telebistan lan egin behar zuen. Bertara heldu nintzenean, txirrindularitzaren munduan oso garrantzitsua izan den pertsona bat ezagutzeko aukera izan nuen. Bertan egun osoa pasa genuen eta programa amaitu bezain pronto,  Gasteizera bueltatu ginen.

Denboraldi bat egin nuen gurasoei esaten Tourreko Etapa batera joan nahi nuela. Hainbesteko txapa emanda, lortu nuen. Ezaguna den Saint Lary Soulan herrian etxe bat hartu genuen etapa ikusteko. Bertan astebete egon ginen, baina lasterketa egen batean baino ezin izan genuen ikusi. Niretzat egunik garrantzitsuenetariko bat izan zen. Txirrindulariak metro batera edo gutxiagora pasatzen ziren eta ileak puntan jartzen zitzaizkidan ondotik pasatzen ikusten nituen bakoitzean. Ikaragarrizko esperientzia izan zen, baina Gasteizera bueltatu beharra zegoen; izan ere, Markelen (nebaren) eta nire urtebetzea zen, eta normala den bezala familiarekin egon beharra zegoen.

Frantziatik bueltatu, eta bidaiei amaiera eman genien. Gasteizko jaiak hasi ziren, eta topera disfrutatu genituen, bai lagunekin, bai familiarekin.

Abuztua amaitzen zihoan heinean, pixkanaka konturatu nintzen oporrak amaitzen ari zirela eta laster ikastola hasi behar genuela. Alde batetik, gogotsu nengoen, baina beste alde batetik ez; izan ere, etxeko lanekin eta azterketekin hasi behar ginen, eta horrek ikastolan gogor eta indartsu hasteko gogoa pataldu egin zuen.

Bueno, honekin, nire udako super oporren kontaketari amaiera emango diot, eta espero dut gustukoa izana eta baliogarria izatea hurrengo udari begira.

BENETAN, EZ DITUT OPOR HAUEK INOIZ AHAZTUKO!!!!!
*********
ASTEBETE PIRINIOETAN

Irailak 3
Midi d´Ossau mendira igo ginen.

(Pic du Midi d'Ossau frantsesez) Frantziako mendia da, Erdialdeko Piriniotan dagoena, 2.884 metroko altuera duena. Pirinio Atlantikoetako Ossau haranean dago, eta Pirinioetako mendi ezagun eta ikonikoenetako bat da.

KONDAIRA: Mendi honen inguruan bizi ziren herrixketako biztanleek esaten zuten Aspe bailaran artzain bat bizi zela txabola batean. Artzain honek igotzeko beharra sentitu zuen, mendiak igotzeko gonbidatzen zuela pentsatuz. Ez zen gelditu mendi honen punturik altuenera iritsi arte, eta azkenean lortu zuen.

Irailak 4
Monte Perdidora igotzeko planarekin esnatu ginen, baina Gorizera (refugiora) heldu ginenean, lo egiteko lekurik ez zeukatela eta jaitsi egin behar izan ginen.

(Aragoieraz Mont Perdito, frantsesez Mont Perdu) Erdialdeko Pirineoetako hirugarren gailurrik garaiena da, 3.355 metrorekin. Mont Perdito Tres Serols mendigunean kokaturik dago, Cilindro (3.328 m) eta Pico A├▒isclo (3.254 m) mendiekin batera.

KONDAIRA: X. mendean, Eurico-k, bisigodoen buruzagiak, Pirinioetako herrixka kristau bat suntsitu zuen. Egun horretan, ama hilda zeukaten eta ezkontzera zihoazen hiru alaba basoan ezkutatu ziren, herrixkako beste biztanleak hiltzen edo esklabu hartzen zituzten bitartean.
Herrira itzuli zirenean, hildakoez gain, zauriturik zegoen bisigodo bat aurkitu zuten eta sendatzen lagunduko ziotela esan zioten, hiru alaben senargaiak askatzen laguntzen bazien.
Bisigodoa sendatu zenean, kanpamendura eraman zuten. Egun asko igaro ziren eta ez zeukaten oraindik senargaien berririk; beraz, bisigodoarengana joan ziren, bere hitza bete behar zuela gogoratzeko. Soldadu honek esan zien haien senargaiak beste neska batzuekin ezkondu zirela, baina gezurra zen, preso jarraitzen zuten.
Denbora pasatu ahala eta mina gutxitu ahala, ahizpetako bat sendatutako bisigodoarekin ezkondu zen, eta beste bi ahizpak, bakoitza gerlari batekin; baina eztei-gauean zerbait gertatu zen: aitaren espektroa agertu zitzaien neskatxei, eta hauek kanpamendutik ihes egin zuten mendira eta bakoitza txabola batean  instalatu zen.
Bat batean, elur-jausi erraldoi batek hiru ahizpa zoritxarrekoen txabolak ehortzi zituen eta lurrikara ikaragarri batek neskatxak zeuden lekuan hiru mendi ospel altxatu zituen: Las Tres Serores (Mont Perdito, Cilindro eta Pico A├▒iscola), apostaia hirukoitz horren oroimenez.

Irailak 5
Faja de las flores egiten hasi ginen, baina eguraldi txarra zela-eta, buelta eman behar izan genuen Kontatueroko klabijak pasatu ondoren.

Ordesako klasikoetako bat da. Ordesako bailararen goiko aldetik doan bidezidorra da. Behatoki zoragarri hau ez da txango erraza, 1.000 metroko desnibelari eta bidearen erdian dauden klabijei aurre egin behar baitzaie.

Irailak 6
Goizeko 04:30ean esnatu eta Anetora igo ginen. La Renclusan (refugioan) ezagutu genituen aita-seme katalan batzuekin egin genuen bidaia.
Maladetako mazizoan dago, Benasqueko bailaran, Huescako probintzian (Aragoi). Dagoen kokalekua Posets-Maladeta parke nazionala da.
Pirinioetako gailur nagusia da 3.404 metrotako garaierarekin. Halaber, Espainiako hirugarren tontorrik altuena da, Teide eta Mulhacen ondoren. Anetoko iparrean Pirinioetako glaziarrik handiena aurkitu dezakegu, 100 hektarearekin 2.810 metrotik gora.

KONDAIRA: Pirine hil zuen su amatezinaren azken sugarrak itzali ziren eta elurrak dena estali zuen. Baina urtzaroarekin, basora bizitza bueltatuz joan zen. Gutxinaka-gutxinaka, zelai berdeak azaleratu ziren eta lore ederrak hazi ziren. Errekek energia berreskuratu zuten eta aintzirak bete ziren. Animaliak eta naturaren oreka bueltatu zen.

Pertsonek ere herriak eraikitzen eta bailarak jendeztatu zituzten. Eta aldi berean, erraldoiak heldu ziren, mendien edertasunak erakarrita. Hala ere, izaki lotsatiak ziren eta jainkoek ez zituzten gustuko eta baztertu egiten zituzten. Beraz, ezkutatuta bizi ziren.

Erraldoietako bat Net├║ deitzen zen.  Gaizto ospea zuen eta bere izaera beldurgarria zen. Nahiz eta bera bakarrik bizi zen mendian bere ardiekin, inor ez zen bere aurretik igarotzen ausartzen.

Kondairak dioen arabera, egun batean, eskale bat agertu zen Benasque bailaran. Oso langilea zen eta berehala lortu zuen inguruko jendearen maitasuna. Istorioak kontatzen zituen eta lagun handiak egin zituen. Hala ere, hilabete batzuk pasatu ondoren, bere bidea jarraitzea erabaki zuen. Inguruko jendeak Net├║-rekin kontuz ibiltzeko ohartarazi zioten, baina eskaleak bere bideari jarraitu zion bailaran barrena.

Egun batzuk geroago, ura eta janaria agortu zitzaizkion. Urrunean, artalde bat ikusi zuen eta hurbildu egin zen. Bat batean, Net├║ erraldoia agertu zen, bere ardiak zirelako. Ihes egin beharrean, eskaleak, jator eta apal, laguntza eskatu zion. Erraldoiak, bere genio txarrari eta zekenkeriari  leial ezetz esan zion. Ez zion ez urik, ez janaririk eman. “Zortea daukazu bizirik joaten uzten dizudalako”, esan zion.

Eskaleak, erraldoiaren kodiziaz harriturik, lasai asko erantzun zion: “zure bihotza harria bezain gogorra da, nahiago nuke zu osorik harri bihurtzea”. Momentu horretan Net├║-ren gorputza harri bihurtzen hasi zen. Segundo gutxitan arroka handi bat bihurtu zen. Eta gaur egun Anetoko punta bezala ezagutzen duguna, berez, Net├║ da, harri bihurtuta.

2018/10/02

Badator berriz ere GASTEIZKO EUSKARAREN GINKANA...


Baietz ezagunen bat ikusi iazko bideoan...


Laster izango ditugu antolatzaileak ikastolan GASTEIZKO EUSKARAREN GINKANAren inguruko guztiak azaltzeko. 

ANIMA ZAITEZTE!