2012/05/21

PATATA TORTILLA TXAPELKETA


2012KO PATATA-TORTILLA TXAPELKETA

Hurrengo maiatzaren 26ean Armentia Ikastolan ospatuko den bazkariaren haritik DBHko ikasleentzako “4. Patata tortilla txapelketa” antolatuko da.

Arauak.

- DBHko ikasleek parte har dezakete, baita beraien gurasoak ere (ezinbestekoa da ikaslearen parte-hartzea gurasoek parte hartu ahal izateko) eta irakasleak.
- Txapelketa bikoteka izango da, bikotearen osaeran ikasle bat gutxienez egon behar da.
-Bikote bakoitzak hurrengo tresneria ekarri beharko du:
-Zartagina,
-Platera (edo osagaiak nahasteko eta buelta emateko edozein ontzi)
- Mahai-tresnak.
- Antolatzaileek bikote guztiei emango dizkie
- 4 patata.
- 5 arrautza
- Olioa- Gatza
- Sua.


-Txapelketa 11etan hasiko da eta 12,30etan bukatutzat emango da.

- Hiru pertsonaz osaturiko epaimahaiak irabazlearen izena jakitera emango du, eta sari banaketa burutuko da.

Epaimahaiak kontutan hartuko du:
- Tortillaren itxura.
- Tortillaren zaporea
- Sukaldarien jantziak ( Imajinazioa eta originaltasuna…)

- Tortilla guztiak salgai egongo dira egun horretan jarriko den txosnan.

- Parte-hartzea eskatzeko azken eguna maiatzaren 24a, osteguna, izango da. Eman behar da izena Koldo Zubizarretari, heziketa fisikoaren irakasleari.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina