2023/10/02

Oporrekin jarraitzeko...


OPORKLIK
Uda jada bukatu da. Berriz ere ikastolara bueltatu gara, goiz altxatzera, etxerako lanak egitea, asteburua gogo handiz hartzera… Nolanahi ere, beti une ona da nire bizitzako udarik hoberena gogorarazteko.

Uda honetan nire ametsetako hirigunetako bat bisitatu dut: París. Nire gurasoek konpetentziak hastear geundenean esan zidaten eta izugarri poztu nintzen. Hori dela-eta, ekaineko azken astean Frantziako hiriburura abiatu ginen. Bertan monumentu tipikoak bisitatu genituen, esaterako, Eiffel dorrea, Garaipen arkua, Notre Dame katedrala, Montmartre auzoa, Pompidou, Louvre museoa … Bost egun igaro genituen maitasunaren hirian, eta dudarik gabe bueltatuko nintzateke. Bertako artea, eta kaleetako giroa bikainak dira. Gainera, lagun bat egin genuen Parisen, eta berak bertako leku ikusgarrienak gomendatu zizkigun. Pena handiz bueltatu ginen baina hurrengo oporrak hasteko gogo handiz.


Hurrengo egunean oso goiz altxatu ginen hurrengo tokira joateko. Parisen kilometroak eta kilometroak ibili ondoren, atsedena merezi genuen; horregatik, hegazkina hartu eta Menorcara joan ginen, Balear irletara. Bertan ikusi ditudan hondartza politenak zeuden: ur urdin-urdina zutenak, hare gorria, zuria… mila motatako arrainak… Horretaz gain, ilunabar polit-politak ikusten ziren bertan. Oso bidaia lasaia izan da eta asko disfrutatu dut bertan. Kolore pixka bat ere hartu nuen ;)

Bidaia hauetaz gain, milaka gauza egin ditut baina horiek hurrengo oporklikerako utziko ditut. Espero dut hurrengo urteko uda hau bezain bikaina eta berezia izatea. :)

**************************************

TENERIFEKO OPORRAK


Uda zoragarria pasatu dut. Tenerife ikusteko aukera izan dut, eta espero nuen bezala, oso ondo pasatu dut.  Astebete pasatu dut eta nik uste guztia ikusteko nahiko denbora izan dudala. Uda bukatu da, eta jada gogo handia dut hurrengoa hasteko. 


Gehien gustatu zaidana Siam Park bisitatzea izan da. Aurretik ere joan nahi nuen. Siam Park ur parke bat da, non ur txirrista asko eta oso onak dauden. Gehien gustatu zaidana, “El Dragón” izeneko txirrista izan zen. Egun osoan zehar botako nintzateke gelditu gabe txirristetatik aspertu gabe. 


Beste egun batean, Teide mendira igo nintzen. Sumendi bat da, eta Espainiako mendirik altuena da. Goitik, bakarrik hodeiak ikusten ziren; izan ere, egun lainotsua izan zen. Teide, zientzialari batek dioenez, Lur planetan Marteko itxura handiena duen lekua da. Arrokak asko gustatu zitzaizkidan; izan ere, zulo asko zituzten, eta oso gutxi pisatzen zuten.


Irlako beste alderdi oso garrantzitsu bat han dauden hondartzak dira, oso politak baitira. Batzuek harea beltza dute. Beraz, zapaldutakoan asko erretzen zuen. Niretzat “Los Cristianos” hondartza hoberena zen, handia eta polita.


Uda ezin hobea izan da.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina