OPOR BIKAINAK
Uda hau bikaina izan da. Denetarik egin dut. Lehenik eta behin, hiru bidaia nagusi egin ditut. Lehenengo bidaia Burdeosera izan zen. Han 4 egun pasatu genituen etxe txiki batean. Lehenengo egunean hiria ezagutzeko bueltatxo bat eman genuen eta monumentu ederrak ikusi genituen. Oso ondo pasatu nuen! Beste hiru egunetan hiriko beste hainbat gauza ikusi genituen, Basilique Saint Michael, erdi aldera sartzeko ateak eta Saint-Emilion herria ikusi genituen.
Baina bueltatzen ari ginen bitarten, Europako duna handienean egon ginen. Honek 102 metroko altuera du. Izugarri polita da! Baina 102 metro horiek igotzea oso zaila egin zitzaigun. Pare bat ordu eman genituen han eta, horren ostean Gasteizera bueltatu ginen.
Bueltan Gasteizko jaiak hasi ziren. Abuztuaren 4a egun ezin hobea izan zen. Parrandan egon ginen egun eta gau osoan. Beste lau egunetan lasaiago ibili ginen. Baina berdin-berdin oso ondo pasatu genuen, jende berria ezagutzen. Izugarrizko pena eman zidan jaiak bukatzeak. Baina pentsatu nuenean beste bidaia bat egin behar genuela, pena hori azkar joan zitzaidan.
Bidaia hori El Puerto de Santamariara izan zen. Cadizen dagoen herri txiki bat da. Han hamar egun pasatu genituen nire lehengusuak, nire lagun batek, haien gurasoek eta nik. Egun gehienetan plan bera egiten genuen. Hau goizean hondartzara joatea eta arratsaldean parrandan ateratzea zen. Baina salbuespenak salbuespen pare bat egunetan gurasoekin planak ere egin genituen, Cadiz hirira joatea edo beraiekin afaltzera joatea bezalakoak. Bikain pasatu nuen! Zalantzarik gabe nire bizitzako oporrik hoberenak.
******************************************************************
Ikastola bukatu eta gero, opor gogo handiz ekainaren 24an Fuengirolara joan nintzen. Fuengirola Malagako probintzian dagoen hiri bat da eta urtero joaten naiz hara; izan ere, nire aita Sevillakoa da eta bere gurasoek han etxe bat dute. Fuengirolan nagoenean, egunero antzekoa egiten dut: Goizean paseo bat eman paseo maritimotik eta ondoren hondartzara joan. Bueltatutakoan, urbanizazioko igerilekura joaten naiz eta horren ostean bazkaldu egiten dut. Arratsaldean, deskantsatu egiten dut eta igerilekura edo hondartzara joaten naiz berriro.
Fuengirolatik bueltan hiru aste inguru egon nintzen Gasteizen ia egunero lagunekin geratzen. Gainera, nire beste aitona-amonak orain dela gutxi Zarautzera mudatu ziren; horregatik, aste horietan zehar egun dezentetan joan nintzen Zarautzera. Aste horiek pasa eta gero, Alemaniara joan nintzen, hiru hiritara hain zuzen ere, Hanburgo, Berlin eta Dresden hirietara. Hiruretatik gehien gustatu zitzaidana, dudarik gabe, Berlin izan zen. Eta Berlinen zeuden gauzetatik, gehien, Berlineko harresia eta Sachenhausen kontzentrazio kanpoa gustatu zitzaizkidan.
Hiru hiri horien ostean, Pragan egon nintzen. Han zeuden kaleak, Pragan aurkitzen den munduko gaztelu handiena, hango zubiak etab. ikusi nituen. Pragan egon bitartean, tour batzuetara joan ginen eta han kontatu ziguten Txekiar Errepublika zela pertsonako garagardo gehien edaten zuen herrialdea.
Txekiar errepublikatik bueltatutakoan, Gasteizeko festak hasi ziren eta lagunekin egoteko aprobetxatu nuen. Txupinazora joan ginen, kontzertu batzuetara… Egun gehienetan, Plaza Berrian dagoen pataterian afaltzen genuen. Beste horietako egun batean, bokata bat erosi zuen bakoitzak eta su artifizialak ikustera joan ginen barraken ondoan dagoen mendi txikira.
Festetatik bueltan, berriro Fuengirolara joan nintzen, baina oraingoan bi aste eta erdirako. Zoritxarrez, nire amona Sevillan bizi da eta urtean behin edo bitan ikusten dut, baina egun horietako batean nire amona etorri zen bisitan. Fuengirolan deskantsatzen egon eta gero, Erromara joan nintzen. Gehien gustatu zitzaidan tokia Koliseoa izan zen. Nahiz eta kanpotik ikusteko ez den ordaindu behar eta barrutik ikusteko bai, gehiago gustatu zitzaidan kanpotik. Koliseoa nire toki gustukoena izan zen; halere, Fontana di Trevi eta Ciudad del Vaticano asko gustatu zitzaidan. Italiatik gustatu zitzaidan beste gauza bat janaria izan zen eta Italian dauden janari guztien artean gehien gustatu zitzaidana Lasaña izan zen.
***********************************************************
UDA ZORAGARRIA
Uda motza egin zait, urtero bezala, eta opor gehiago izatea nahiago nuke, baina uda hau zoragarria izan da, leku askotan egon naiz, lagunekin egon naiz eta esperientzea berriak bizi izan ditut.
Ikastola bukatu ostean, kanpamentuetara lagunekin joateko gogo handia nuen. Zarautzera zazpi egunetan joan ginen, ikastola batean lo egin genuen eta hainbat ekintza egin genituen, adibidez, surf, dantza, hondartzan bainatu, gauean hondartzara joan abestera, izozkiak jan…
Kanpamentuak ingelesez ziren, eta horietako monitore batek ikastolan ikasi zuen. Monitore guztiek ezizenak erabiltzen zituzten, eta azken egunean haien izen errealak esaten zituzten. Gu egunero saiatu ginen haien izenak asmatzen eta bat edo bi asmatzea lortu genuen. Oso ondo pasatu nuen baina guztioi arraro egin zitzaigun 80 pertsonetatik 76 neska izatea.
Kanpamentuak eta gero, Almeriara joan ginen nire familia eta laurok. Hasieran, itsusia iruditu zitzaidan; Almerian oso ezaguna da ‘el mar de plastico’ negutegiengatik, baina azkenean gustatu zitzaidan. Hondartzak harrizkoak ziren eta ura epel zegoen.
Niretzat leku honetako esperientziarik hoberena hondartza birjinak izan ziren. Hondartza hauetan ez dago ezer (dutxak, zabor ontziak, hamakak…), oso naturalak dira. Batzuk beste batzuk baino gehiago. Gu 30 minutuan ibili ginen bide batetik. 15 minutu maldan gora izan ziren eta beste 15ak maldan behera eta kala batean bukatu genuen. Ura urdin-urdin zegoen. Nik maskara hartu nuen eta esnorkel egitera joan nintzen. Arrainak, arrokak, itsas landareak ikusi nituen, esperientzia ahaztezina izan zen, eta dudarik gabe berriro joango nintzen. Beste egun batean Cabo de Gata hondartzara joan ginen. Ura zoragarria zen, harea fin-fina zen eta arrainak eta ermitaino bat ikusi nituen.
Aste batzuk geroago, Gasteizko jaiak heldu ziren. Urtero bezala, familiarekin jan nuen, Zeledon ikusi nuen lagunekin eta barraketara joan nintzen su artifizialak ikusteko. Zeledon ikusi eta gero, ETS ikustera joan ginen Fuerosetara. Baserritar jantzi ginen eta Blusak ikusten genituen bitartean, pegatinak jasotzen genituen.
Nire herria Arroiabe da. Egia esan, ez da nire herria baina nire aitak eta izebak baratza dute. Bertan fruta arbolak eta belar zelai handia daude. Hor ere bost katu ditugu (Nala, Mia, Luna, Noa eta Simba). Bat ama da eta beste lauak katakumeak. Ez dugu etxerik baina abuztuan nire lagunekin lo egitera joan nintzen kanpin denda batean. Oso ondo pasatu genuen, aurpegia margotu genuen, katuekin jolastu, eskape room bat egiten saiatu ginen (ez genuen lortu), eta arazoak izan genituen kanpin-denda muntatzeko (azkenean lortu genuen), ur-puxikekin jolastu genuen, argazkiak atera genituen… Gauean sustoak hartu genituen, armiarma zuriak, inurri hegalariak, matxin-saltoak… zeudelako denda barruan! Gainera, goizean katuak gainean esnatu ginen. Berriro errepikatuko nuke dudarik gabe. Egun ahaztezina izan zen, edonork ezin du lagunekin zelai handi batean lo egin kanpin dendan.
Leonera joan nintzen ere, ‘Pico Gilbo’ igotzera. Ostatu batean lo egin genuen aita, ama, neba eta laurok. Lehenengo egunean, bihotza eta kulunka ikustera joan ginen. Bigarren egunean mendia igo genuen. Mendia oso polita izan zen, bistak zoragarriak zituelako, harrizko mendiak eta urtegia ur berde-urdina zuela.
Ikastola hasi baino bi egun lehenago, Nojara joan nintzen. Nojan hondartzan egon ginen eta paddel surf egin genuen egunero. Nik orain dela hilabete batzuk go-pro bat irabazi nuen. Argazki kamera hau uretan sartu ahal denez, ur azpian argazkiak egin nituen. Ez nintzen asko sartu marmokak zeudelako baina ondo pasatu nuen eta gauza politak ikusi nituen paddel surf taulari esker.
Hau izan da nire uda zoragarria. Gogoa dut, hurrengo urteko uda izateko esperientzia berriak bizitzeko eta leku gehiago ezagutzeko.
OPORRAK DITUZTEN BITXIKERIAK
Oporrak amaitu dira. Zer nolako esaldi gogorra! Hain ondo pasa ditugu guztiok oporrak, zaila egiten dela berriz ere errealitatera bueltatzea. Oso ondo dago lekuak bisitatzea eta mundua gehiago ezagutzea baina, nire ustez, oporrak dituzten bitxikeriarik handiena eta politena, norekin partekatzen dituzun da.
Hainbat eta hainbat lekutara joan naiz opor hauetan baina lehenengo bidaia Peñiscolara izan zen. Lagunekin joan nintzen eta txikitatik egiten dudan bidaia da. Oso leku aberatsa da niretzat txikitako lagunekin konpartitzen dudalako. Gainera, oso ondo pasatzen dugu hondartzara joaten edota hoteleko igerilekuan bainatzen. Halere, gehien gustatzen zaidan momentua gaua da; izan ere, hondartzara joaten gara beldurrezko istorioak kontatzera.
Nire udako bidairik gogokoena orain kontatuko dudana izan da, oso berezia izan delako. Madrilera joan ginen nire familia eta lagunak Harry Stylesen kontzertura joateko eta nire bizitzako esperientziarik garrantzitsuena izan zen, asko gustatzen zaidalako Harry Stylesen musika. Gainera, nire pertsona gogokoenekin eduki nuen aukera hura bizitzeko eta horrek oso pozik jartzen nau. Ez nuke ezerengatik bizitako esperientzia aldatuko. Benetan, sinestezina izan zen.
Hirugarren bidaia nire herrira izan zen, Pontevedrara, Galizira. Nahiz eta ezin egin gauza asko han, oso ondo pasatzen dut urtero; izan ere, familia bisitatzeko eta haiekin denbora pasatzeko oso tarte ona da. Hortaz aparte, hango festak izan ziren eta ondo pasatzeko eta herriko kultura hobeto ezagutzeko aukera bikana eduki nuen.
Amaitzeko, azken bidaia Furteventura irlara egin genuen nire kuadrillako lagunok eta nik. Han jarduera ezberdinak egiteko aukera izan genuen, uretako motoetan muntatzea edo katamaran batean paseotxo bat ematea, adibidez. Berriz ere lagunen konpainia izan zen niretzat hain ondo pasatzearen arrazoia; izan ere, haiek egiten dute bidaiak hain espezial izatea.
******************************************************
MENDIKO OPORRAK
***************************************
UDA ZORAGARRIAK
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina