2015/01/20

GAZTEEN KEZKAK, DBH 4

Gaur egungo gazteak beren etorkizunak kezkatzen ditu. Argi dago gaur egungo egoera ez dela hoberena etxebizitza, lana edo diruari erreparatzean.
Askok ikasteko asmoa dute, beste batzuk lan munduan sarutko dira, baina gero zer? Ikastea gero eta garestiagoa da, langabezia igotzen ez bada, mantendu egiten da...
Krisia ez bada etxe guztietan nabarmendu ere, familia askok ez dute ia jatekorik eta are gutxiago ikasketak ordaintzeko dirurik. Gazteak egoera horren beldur dira, beren etorkizuneko familiari behar dutena eman ezin izateak gogorra izan behar du oso.
Krisi garaian ideia berritzaileak oso garratzitsuak dira eta gazteok ideia horiek garatzeko laguntzak egon beharko lirateke. Gainera, ikasteko eskubidea denok dugu, ez bakarrik eros dezaketenek.
*****************************************************************



Egun milaka eta milaka arazo, eztabaida, kezka eta liskarrekin bonbardeatzen dituzte jendearen buruak. Edozer gauza "hil ala biziko borroka"  bilakatzeko gaitasuna dugu gizakiok helburu bakar bat lortzeko asmotan: ohorea mantentzea. Batzuetan norberari min egiten diogu helburu hori lortzeko, eta portaera horren errudun bakarra ezjakintasuna edo ignorantzia da.
Espezie inperfektu horri forma ematen dion ekintza jakin gabe hitz egitea da. Jendearen aurrean tentel moduan ez geratzeko egiten dugu hori, eta azkenean arrazoi hori da munduan arazo gehien ematen duena. Hitler ere ignorantea izango zen.
******************************************************************
Nerabezaroan gauden gazteok kezka handiak ditugu: Batxilergoa egin edo ez, zein karrera ikasi, gurasoekin liskarrak, maitasun kontuak...Baina momentu hauetan gehien kezkatzen gaituena edo gure erabakietan ondorio gehien dituena lagunen arteko harremanak dira. Kontuan izan behar dugu oso adin berezian gaudela eta besteek duten gurekiko ikuspegia garrantzitsua dela. Horregatik, jendeak kritikatzen gaituenean, min egiten ditu, baina askoz gehiago gure lagun batek esaten digunean. Gurasoek, irakasleek, jende nagusiak orokorrean, ez diete inolako garrantzirik ematen guk ikasketez gain izan ditzakegun kezkei. Askotan esaten digute gure betebehar bakarra ikastea eta etorkizun ona ziurtatzea dela. Ez dira konturatzen, ordea, beste arazo asko ditugula.
Lagunak guk aukeratzen dugun familia direla esan ohi da eta hitzak berak esaten duen bezala, laguntzeko dira. Harriak etengabe botatzen dizkigutenak eta gure autoestimua lurretik uzten dutenak "lagun" kontsidera ditzakegu?
**********************************************************************



Pobrezia oso altua da Espainiako estatuan eta horrek eragina du gizartean orokorki eta estatuaren ospe edo faman. Askori bigarrena da interesa sortarazten diona, baina gure artean askoz ugariagoa da lehenengoa. Egoera hau saihesteko lanpostu gehiago eskaini beharko dira, edo gehiago sortu. Krisia dela-eta gertatzen den gauza da: azken urteetan pertsona asko izan dira lanetik kanporatuak eta honek etxea, argia, janaria.. ezin ordaintzea eragin du ondorio guztiak atzean dituelarik (kalean bizi, jan gabe denbora luzez egon, argirik gabe bizi...).
Laguntza asko dira eskeinitakoak, baina nahikoak ote dira?
*****************************************************************
Gaur egun gazte guzitok mugikorrekin gehiegi egoten gara. Dena whattsapp-arekin egiten dugu eta ez gara besteekin erlazionatzen. Gainera, ikasketa orduetan eta horrelako gauzetan kalte egin eta denbora alferrik galduarazten du. Jende nagusiak esaten duenaren arabera, mugikorrarekin luze egoten gara.
Leku guztietan ikusten dira pertsonak mugikorrari begira. Hau bereziki gazteen arazoa da, orain mugikorrik gabe ezin garelako bizi, baina helduak ere lehen baino gehiago erabiltzen ari dira oraingo teknologia berriak, lanerako kontuak ere mugikorrekin begiratzen dituztelako. Gaur egun mugikorrarekin egiten dugu guztia.
************************************************************
(...) Egia da maitasunak kezkatzen gaituela, 15-16 urte ditugunean maitatzea oso gogorra dela. Alde onak ditu, zeren zure mutil edo neska lagunarekin ondo bazaude, dena oso polita da, ikasten duzu, etab... Baina gaizki bazaude, dena alde batera uzten duzu. Eta hori kezkagarria da. (...)

***************************************
(...) Gai horretaz gain, beste asko daude ere, adibidez drogak. Gazte asko oso goiz hasten dira drogak kontsumitzen eta denborak aurrera egin ahala, gero eta garrantzitsuagoa da beraientzat drogak kotsumitzea eta beste gauza askori garrantzia kentzen diote, adibidez ikasketei. (...)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina