2015/01/22

ARMENTIA IKASTOLAko KORRIKA KANTU TXAPELKETA

Kantuan aritzea gustatzen al zaizu? Horrelakoa bazara, hona hemen aukera aparta. Parte har ezazue ARMENTIA IKASTOLAKO 1. KORRIKA KANTA TXAPELKETAn!!!

Ikasgelako taldean, binaka, bakarka... Aukera asko daude!!! Graba ezazue gustuko duzuen KORRIKAko kantaren bat abesten zuen irudiak eta denon artean gogokoen izan duguna hautatuko dugu!!! KORRIKAkoa izan gabe EUSKARAren inguruko kanta bada, onartuko da.

ANIMA ZAITEZTE!!!

Kantak goiko esteka batzuetan batuta dituzue!!! Begiratu goiko parteari eta azterketak, errekuperazioak eta horrelakoak egoten diren tokian topatuko dituzue horiek!!!

Goiko estekak arazorik emango balu ere, hona hemen Euskadi Gazteko Korrikako soinu bandaren esteka.

KORRIKAko soinu banda

Ez ahaztu aurtengo KORRIKA 19ko kanta hilabete honetako beheko sarrera batean duzuela...UREPELETIK BILBORA....!!!

Abestietako hitzak eskuratzeko arazorik balego, jo gugana!

Girotze aldera, ikusi EITBko Tumatxak saioko tarte motz hau... Ea zer iruditzen zaizuen!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina