2017/03/27

KORRIKA BADATOR!

Datorren ostegunean, martxoak 30, hasiko da KORRIKA Otxandion eta egun horretan bertan, arratsaldean, iritsiko da Gasteiza.

logo_horizontala_kolore.jpg

Berotzeko proposamena:

20:00-21:00 Ikastola aurrean bildu denon artean afari-merienda egiteko. Bakoitzak bere etxetik ekartzen duena elkarbanatuz eta musikaz eta bertsoz giroturik.

Argazkiak ateratzeko fotocalla egongo da.

21:00-21:30 Korrika egin aurretik, ongi berotzeko ZUMBA saioa.

21:30-22:00 Dena jaso eta ikastolatik oso gertu dugun ikastolako kilometrora hurbilduko gara: 75. km Zabalgana hiribidearen hasiera (Antoniaren errotonda).

22:10 ARMENTIA IKASTOLAKO KILOMETROA

Gogoratu ikastolak erosiko duen kilometroaren kostuari aurre egiteko familia bakoitzari gutxi gorabehera 2 euro ematea eskatu ohi diogula. Diru hori martxoaren 30a baino lehen gelan batuko dugu.


ANIMO ETA DENOK EUSKARAREN ALDE KORRIKA EGIN DEZAGUN!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina